Prentsa oharrak - 2019ko otsailaren 08an, ostirala
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak 12 hilabete 12 emakume-arkitekto hitzaldi-zikloa inauguratuko du datorren otsailaren 13an. Lehen hitzaldia Rocío Peñak ‑arkitekto donostiarra eta Peña Ganchegui Fundazioko zuzendaria‑ emango du. Peñak karrera profesional zabala du eta sari aitortza ugari jaso ditu orain arte bere lanarengatik. Hitzaldia baino lehen, ekimen honen inaugurazioa egingo da eta honako hauek parte hartuko dute: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Matxalen Acasuso, EHAEOeko dekanoa; Judith Ubarrechena; Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOren Kulturako bokala. Ekitaldi honen helburua da 2018an martxan jarri zen Berdintasun Ibilbideari jarraipena ematea eta Gipuzkoako emakume arkitektoen lana agerian jarri euren esperientzia profesional eta pertsonalen bidez. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gipuzkoako EHAEOeko egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coavnss.org), lekuak mugatuak baitira.
Datozen hilabeteetan, beste emakume arkitekto batzuk emango dituzten hitzaldiak hartuko ditu Gipuzkoako EHAEOren aretoak, baina arratsaldean izan beharrean bazkalorduan egingo dira (13:00-15:00). Horrela, bertaratzen direnak hitzaldia entzuten duten bitartean luntx bat dastatzeko aukera izango dute. Hauek da aurreikusitako hitzorduak hurrengo hilabeteetan:
- Martxoak 15: Maite Crespo, Maite Leturia eta María Pons, arkitekto gazteen esperientziaz arituko dira.
- Maiatzak 10: Naiara Zabala, hirigintza planetan genero ikuspegia txeratzen aitzindaria.
- Ekainak 15: Rakel Martínez de Ubago, Gipuzkoako lehenengotariko emakume arkitektoa, esanguratsuak diren zenbait eraikinen egilea eta artearen munduan ibilbide oparoa duena.
- Urriak 18: Marta Badiola, Pura arquitecturaren sortzailea Donostian.
- Azaroak 22: Izaskun Aseguinolaza, irakaskuntza eta jardun profesionala uztartzen dituen emakume arkitektoa.
Gainera, urtea aurrera egin heinean ez da baztertzen Gipuzkoan bizi diren profesional gehiagoren hitzaldiak gehitzea. Hitzaldietara etortzea doakoa da eta publiko guztiei irekita dago, baina aurretik www.coavnss.org webgunean hitzaldi bakoitzerako izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak izango baitira.
Ekimen honek VOLA etxearen babesa jaso du.
--------------------------------
Informazio gehiagorako edota elkarrizketaren bat adosteko, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López Viña
Komunikazioa Saila / Gipuzkoa EHAEO
Tel.: 943 320 194 / 629855934
Email: komunikazioa@coavnss.org
Prentsa oharrak - 2018ko urriaren 16an, asteartea
Gipuzkoako EHAEOk atzoko eta gaur egungo gizartean emakume arkitektoek jokatu duten papera bistaratzeko bi ekimen jarri ditu abian: MoMoWo: 100 works in 100 years europar erakusketa eta arkitektura, hirigintza eta berdintasuna hizpide dituen hitzaldi-ziklo bat.
Zenbait hiri zeharkatu eta gero MoMoWo: 100 Works in 100 Years. Europar emakumeak arkitektura eta diseinuan (1918-2018) erakusketa Donostiara iritsi da. Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an 18:00etan egingo da EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta urriaren 31 arte bisitatu ahal izango da bertan. Ondoren, Tabakalerara mugituko dugu eta azaroaren 15 arte egongo da ikusgai bertam, beste hiri batetara joan aurretik. Erakusketa honen helburua da emakumeen eta mugimendu modernoaren arkitetura ondarearen arteko harremana erakustea eta balioestea. Ekimen hau Ondarean Europako Jardunaldien egitarauaren parte da.
Bestalde, ostiralean (urriak 19) Berdintasun Ibilbideak izenburupean antolatu den hitzaldi zikloari emango zaio hasiera. Urria eta azaroako zenbait ostiraletan egingo da, 13:00etatik 15:00etara Gipuzkoako EHAEOren egoitzan eta Tabakaleran. Bazkal ordua izanik, hitzaldia ematerekin batera luntx bat eskainiko da. Hitzaldi+bazkira etortzea doakoa da, baina aurretik hitzaldi bakoitzean izena ematea beharrezkoa da Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coavnss.org). Hauxe da hitzaldien egutegia:
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat hitzartu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López Viña
Dpto. de comunicación
COAVN Gipuzkoa
tel. 943 320194
Prentsa oharrak - 2018ko urriaren 02an, asteartea
Eguna: Urriak 3, asteazkena
Ordua: 12:00
Parte hartzaileak: Lore Suárez, zinegotzia Pasaiako Udalean; María Asunción Ganado Ama Pilar Izquierdo ikastetxearen zuzendaria; Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea.
Do.co.mo.mo Iberico fundazioak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialen Gipuzkoako ordezkaritzak Pasaian dagoen Ama Pilar Izquierdo ikastetxeari aitortza egingo diote DOCOMOMO plaka ezartzearekin. José María Yturriaga Dou arkitektoak diseinatutako eraikina da hau, eta 1959-1970 artean egin zen. Eraikina 1930 eta 1970 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren ikurretako bat, horregatik izan da aukeratua aurten errekonozimendu hau egiteko. Plaka ezarri eta gero, María Asunción Ganadok eraikinaren historia kontatuko du eta Ana Azpiri historialariak mugimendu modernoaren inguruko hitzalditxoa emango du.
Etortzekoa bazara, arren, baieztatzea eskertuko genuke. Elkarrizketaren bat egiteko, arren jar zaitez harremanetan gurekin:
Raquel López Viña
Komunikazioa eta Kultura / Comunicación y Cultura
EHAEO-COAVN (Gipuzkoa)
tel.: 943320194
komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org
Prentsa oharrak - 2018ko urriaren 01an, astelehena
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, gaurko egunerakin Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak hasiera eman dio Arkitekturaren Asteari, ekitaldiz betetako egitarau batekin, profesional eta publiko orokorrari zuzenduak. Hau guztiaren berri emateko aurkezpena egin dute gaur Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta Claudia Pennese kulturako bokalak, Donostian kokatuta dagoen Arkitektoen Elkargoko egoitzan.
Judith Ubarrechenak CSCAEak (Consejo Superior de Colegios de Arquitectos de España) gaur publiko egin duen manifestuaren berri eman du, eta gogorarazi du arkitekturareko profesionalek mundo hobeago bat eraikitzeko zer egin dezaketen. Beste batzuen artean, “eraikitako ondarea gaur egun ditugun beharretara eraldatu eta prestatzea erronka bat da guretzat, baina baita ere ingurune eta etorkizun hobe bat egiteko aukera bat bilakatu daiteke”.
Bestalde, Claudia Pennese kulturako bokalak gaur hasten den Arkitekturen Asterako egitarauaren berri eman du: “Profesionalentzat eta publiko orokorrarentzat ekintzak antolatu ditugu, non lanbidearen egoerari buruz hausnartuko dugun, etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo dugun eta arkitektura eta beste disziplinen arteko elkarrekintzari buruz eztabaidatuko dugun”. Hori horrela, gaur bertan 18:30etan Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguer (GEA 21) –disziplina anitzeko taldeekin lan egiten aitzindariak eta CSCAEren 2017ko Urrezko Domina jaso zutenak- arkitekturak gizartean, kulturan eta ingurunean nola eragiten duen azalduko dute. Bihar, ordu berean, errealitateko kasu desberdinak jasotzen dituen erakusketa bat inauguratuko da, non arkitekturak gizarteari egin dion ekarpena erakusten den. Gainera, lanbidearen etorkizunari buruzko solasaldia egingo da, Víctor Aspe arkitektoak moderatuko duena.
Urriaren 3an 12:00etan Do.co.mo.mo plaka bat ezarriko da Pasaiko Ama Pilar Izquierdo Haur Hekuntzako eskolan, José maría Yturriaga Dou arkitektoak eginda, eta Mugimendu Modernoaren abidibe argia. 18:30etan, Ángel eta Pablo de la Hozen arteko hitzaldia egongo da: familia bereko bi arkitekto baina belaunaldi desberdinetakoak, lanbidearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arituko direnak. Azkenik, urriaren 5ean Cementos Rezola lantegira bisita teknikoa egingo da. 18:30etan Todo x la praxisetik (Madril) datorren Diego Perisek Arkitektura kode irekian: herri-ondasunak izeneko hitzaldia emango du. Arkitektura eta hirigintzari buruzko ikus-entzunezko lehiaketara aurkeztu diren lanen emanaldia eta sari-banaketarekin itxiko da Arkitekturaren Astea.
Prentsa oharrak - 2018ko irailaren 28an, ostirala
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da, eta egun horrekin bat eginez Gipuzkoako EHAEOk prentsaurreko bat antolatu du. Bertan CSCAEk (Consejo Superior de Colegios de Arquitectos de España) eta UIAk (Union International des Architectes) prestatutako adierazpenak ezagutzera emango dira. Bide batez, Gipuzkoako EHAEO Arkitekturaren Asterako prestatu duen egitaraua azalduko da, arkitektura herritarrei gerturatzeko helburuarekin, bai arkitekto eta bai publiko orokorrarentzako pentsatutako ekintzek osatzen dutena.
Aurkezpen ekitaldia Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egingo da, urriaren 1ean (astelehena) goizeko 11:00etan. Parte hartuko dute Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta Claudia Pennese kulturako bokalak, zuzendaritza batzordeko gainontzeko kideekin batera.
Ekintzen egitaraua atxikitzen da.
Prentsa oharrak - 2018ko maiatzaren 17an, osteguna
Iruñean berriki izandako arrakastaren ondoren, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak Arquitecturas (re)visitadas erakusketa hartuko du. Arkitektura modernoaren inguruko erakusketa da hau, eta egilea Ana Amado arkitekto eta argazkilari galiziarra da. Inaugurazio ekitaldia maiatzaren 23an, 19:00etan, izango da EHAEO Gipuzkoako ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Bertan egilea bera egongo da eta bere lana aurkezteaz gain, argazki-kamerarekin izan duen bizi-esperientziaz, arkitekto bezala duen ikuspegia eta arkitekturak gizartean duen zereginaz arituko da. Egileak aitortu du “arkitektura bizitua izaten denean, pertsonak aintzakotzat hartuz, egiazkoagoa aurkezten da; entregatu berria den obra bati argazkiak ateratzea artifiziala egiten zait”. Erakusketa hau Donostian egongo da irailaren 3ra arte, eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara bisitatu ahal izango da.
Erakusketa hau bi proiektuk osatzen dute: lehenengo blokean XX. mendeko espainiar arkitekturaren Madrilgo zenbait eraikin-seminalen txuri-beltzeko argazkiak jasotzen dira, besteak beste, Fisac-en Cedex eraikina, Alejandro de la Sotaren César Carlos ikastetxe Nagusia edota Arnichesen Zarzuelako hipodromoa. Egilearen esanetan, “esanguratsuak diren eraikinetara egindako bisitak dira, XX. mendeko maisulanak, agian ohiko ibilbidetatik kanpo daudenak eta horregatik omendu nahi izan ditudanak”.
Bigarren blokea, koloretan, pasa den mende erdialdean hainbeste ugaritu ziren kolonizazio-herrixken inguruko argazkiak dira. Gerrate zibilaren ondoren, 60.000 familia hartzen zituzten 300 bat herrixka sakabanatu ziren espainiar geografian zehar, nekazal sostengua biziberritzeko helburuarekin. Erakusketan hogeita hamar bat herrixka jaso dira, momentu hartan esanguratsuenak ziren arkitektoek proiektatutakoak.
Informazio gehiago behar izanez gero, edota egilearekin elkarrizketa bat egiteko, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu:
Gipuzkoako EHAEO
Komunikazio Saila
Tel. 943 320194 · komunikazioa@coavnss.org
www.coavnss.org
Prentsa oharrak - 2018ko apirilaren 16an, astelehena
Ciudades resistentes, ciudades posibles liburua datorren apirilaren 19an (osteguna) aurkeztuko da Gipuzkoako EHAEOean. Taldean egindako obra bat da hau, Jordi Borja eta Fernando Carrión katedradunek zuzendu dutena. Aurkezpena 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Jordi Borja, hiri-geografoa, UOCeko irakasle emeritua eta Hiria eta Hirigintza programaren batzar akademikoko presidentea; Javier Martínez, Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko presidentea eta Judith Ubarrechena, Euskal Herriko Arkitektoen Elkartearen Gipuzkoako ordezkartizako presidentea. Apirilaren 19an eta 20an egingo den EHAHEk antolatzen duen Hirigintzako XIII. Ikastaroaren barruan kokatzen da aurkezpen hau, Jordi Borja bera izanik hizlarietako bat ikastaroan.
Ciudades resistentes, ciudades posibles taldean egindako obra bat da, eta Latinoamerika, Estatu Batuak eta Europako zenbait herrialdeetako hogeita hamar bat pentsalarien hausnarketa jasotzen du, non Hiri-agendaren inguruan Nazio Batuen Erakundearen irizpide estrategiko eta etiko falta salatzen duten. Liburuan, herritarren eskubideen aurkako atentatu gisa, besteak beste, honako gai hauek aztertzen dira: Lurzoruaren balioaren igoera eta etxebizitzaren merkantilismoa, hirietako berdintasun ezaren igoera, hirigintza-eredu ez jasangarria edota hiria merkantzia edota negozio bezala aurkeztea..
Jordi Borjari buruz
Jordi Borja irakasle emeritua da Universitat Oberta de Catalalunyan (UOC) eta Hiri eta Hirigintzako masterreko Batzar Akademikoko presidentea. Bartzelonako Unibertsitean lortu zuen Geografia eta Historian doktoretza eta Paris-Sorbonneko Unibertsitatean sortu zen hirigintza-geografo gisa. Bartzelonako Unibertsitatean zuzendaritza-kargu desberdinak izan ditu eta Europako eta Latinoamerikako zenbait hirigintza plan egiten eta hiri-garapaneko proiektuetan parte hartu du. 2012 eta 2016 urteen artean Observatorio DESCeko (derechos económicos, sociales y culturales = eskubide ekonomiko, sozial eta kulturak) presidente izan zen.
Arlo politikoan, PSUCko militantea izan da 1962. urtetik, eta 1961 eta 1968 urteen artean erbesteratua izan zen. PSUC eta PCEko Batzorde Nagusiko kide izan zen eta 1974 eta 1981 artean, PSUCko herri politika eta herri-mugimenduetako arduraduna izan zen. 1980. urteko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan diputatu aukeratua izan zen, PSUC alderditik. 1983 eta 1995 urteen artean, alkateorde kargua izan zuen Bartzelonako Udalean, PSUC alderditik baita ere, eta Bartzelonako metropolialdeko presidenteorde exekutiboa izan zen 1987 eta 1991 artean. Urte horietan Pasqual Maragall alkate zela, Bartzelonako eraldaketa egin zen, olinpiadak zirela eta. Barcelona en Comú eta Catalnuya en Comúko sortzailea eta Ada Colauren politika eta ideologiako sustatzaile nagusienetariko bat da.
KOMUNIKABIDEENTZAKO OHARRA:
Jordi Borja elkarrizketatu nahi duten komunikabideek, hori egiteko aukera izango dute apirilaren 19an bertan 11:30etatik aurrera. Horretarako, aurretik gurekin harremanetan jartzea beharrezkoa izango da:
Raquel López Viña
Komunikazio saila. EHAEO, Gipuzkoa
komunikazioa@coavnss.org – 943 320 194
Prentsa oharrak - 2018ko apirilaren 16an, astelehena
Entrevista a Judith Ubarrechena, presidente del COAVN Gipuzkoa en el Suplemento Vivienda y Hogar de El Diario Vasco.
Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194
Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián