Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Jasangarritasun Batzordea


Helburu nagusia da hiri jasangarritasunaru heltzea ikuspuntu integral eta holistiko batetik, Arkitekturan profesionalak eta gainerako profesional eta erakundeekin sinergiak eraikiz Gipuzkoan.

Hau guztia horrela islatuko litzateke:

  • Diziplina anitzeko jasangarritasun foroetan arkitektoak ordezkatu.
  • Sektoreko agenteekin sinergiak sortu. – Elkargoko kideei eta gizarteari informazioa helarazi.
  • Elkargokideentzat formakuntza sustatu.
  • Herritarrak sentsibilizatu.
  • Elkargokideentzat elkarlan, elkartruke eta jakintza espazio bat sortu.
  • Arkitektoraren irudia indartu jasangarritasunarekin zerikusia duten herri-foro ezberdinetan.

Orain arteko memoriak hemen ikus ditzakezu: 

- MEMORIA 2016

- MEMORIA 2017

- MEMORIA DE 2018

- MEMORIA 2019

- MEMORIA 2023

- MEMORIA 2024

- MEMORIA 2025

 

Jasangarritasun batzordean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: jasangarritasuna@coavngipuzkoa.eus

 


 

GJH Sariak: Hiri eta Komunitate Jasangarriak

Gipuzkoako EHAEOaren Jasangarritasun batzordeak eta HABICek Hiri eta Komunitate Jasangarrien GJH Sariak: Hiri eta komunitate jasangarriak sustatzen dituzte. Garapen Jasangarrirako Sari hauek 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan antolatu dira. Asmoa da urtero, 2022 eta 2030 artean, sari hauek martxan jartzea, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako biri lotutako bi lan saritzea. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.

Helburu nagusia: Arkitektoen arkitektura-obrak eta haein lanbideari lotutako edozein motatako lanak antzatestea, aintzat hartzen dituztenak arkitektura jasangarriko irizpideak eta Garapen Jasangarriako Hleburuak (GJH).

Gaiak: Urtero bi GJH aukeratuko dira, eta horien inguruan aurkeztuko dira lanak gehi Zeharkako GJH -Hiri eta komunitate jasangarria(11 GJH)-ren gaiarena, urtero errepikatuko dena.

Zeinek hartu dezake parte? Sari hauetan honako hauek parte hartu dezakete:

  • Arkitektoak, gipuzkoar jatorrikoak edo Gipuzkoan bizi direnak.
  • Gainerako arkitektoak, sarirako proposamena Gipuzkoan gauzatu denean.
  • Diziplina anitzeko lantaldeak, gipuzkoar jatorriko edo Gipuzkoan bizi den arkitektoren bat dutenak.
  • Gainerako disziplina anitzeko lantaldea, arkitektoren bat dutena eta sarirako proposamena Gipuzkoan egin denean

Ze proiektuk eskura dezake saria? Aurkeztu daitezkeen proiektuak:

  • Arkitektura-obra (terminoaren zentzu zabalean eta edozein eskalatan: industria- edo altzari-produktutik hasi eta lurralde-eskalaraino)
  • Plangintzak, planak eta araudia
  • Proiektu berritzaileak
  • Ikerlanak eta azterlanak
  • Zabalkunde- eta sentsibilizazio-proiektuak

SARIAK:

  • Modalitate bakoitzeko proposamen irabazleak: Oroimenezko garaikurra eta 800 €
  • Aipamenak: Oroimenezko garaikurra

 


LAUGARREN EDIZIOA (2025) 

 

GIZARTE MODALITATEA (GJH 1, Pobreziaren amaiera)

  • Proiektu irabazlea: AVINI’ / Planificación urbana participativa para Petite-Anse y Balan, Haití
  • Egileak: We Architects (Patxi Gastaminza, Elena Pastrana, Eric Ruíz, Leire Mateos, Iris Martín y Xavier Vallcorba)

INGURUMEN MODALITATEA (GJH 8, Energía eskuragarria eta ez-kutsatzailea):

  • Proiektu irabazlea: Olentzaro-Berri Etxebizitza Autonomoa %100
  • Egileak: Ari Arkitektura (Garbiñe Pedroso Conejero eta Inhar Agirrezabal Sáenz de Santamaría)
EPAIMAHAIAREN AKTA
INFORAMZIO GEHIAGO

 

 

 


 

 

 

 



 


 

 

HIRUGARREN EDIZIOA (2024)

 GIZARTE MODALITATEA  (GJH 8, Lan duina eta hazkunde ekonomikoa):

Ez da saririk emango, ez baita lanik aurkeztu.

INGURUMEN MODALITATEA (GJH 3, Osasuna eta ongiezatea):

  • Proiektu irabazlea: Etxelagun. Etxebizitza birgaitzea bakarrik bizi diren 55 urtetik gorako pertsonen bakardadeari aurre egiteko.
  • Egileak: Olatz Irulegi Garmendia, Miriam Varela Alonso, Claudia Pennese.

 EZAGUTU ETXELAGUN PROIEKTUA

EPAIMAHAIAREN AKTA

INFORMAZIO GEHIAGO

 


 

 

BIGARREN EDIZIOA (2023)

GIZARTE MODALITATEA (GJH 5, Genero berdintasuna): 

Ex aequo saria proiektu hauei:

  • Proiektua: Pradogranderen birgaitzea
  • Egilea: Paisaje Transversal
  • Proiektua: Arquitectas proyectando y construyendo Euskadi argitalpena
  • Egileak: Olatz Ocerin (egilea eta koordinatzailea), María Carreiro, Cándido López, Javier Vílchez, Matxalen Acasuso, Ula Iruretagoiena, Mª Paz larrumbide, Itziar Rodríguez, Izaskun Aseguinolaza, Koldo Tellería, Enkarni Gómez, Ana Reboredo, Ainara Sertuxa, Sonia Abezia

INGURUGIRO MODALITATEA (GJH 9, Industria, ikerketa eta azpiegiturak):

  • Proiektu irabazlea: Gazteentzako zuzkidura-bizitokiak
  • Egileak: Straddle 3, Eulia Arkitektura
  • Aipamen berezia: CBL proiektua: hezkuntza-ingurune jasangarriak
  • Egileak: Iñigo Rodríguez, Jorge Otaegi, Imanol González, Alejandro García, Mikel Marín

 

INFORMAZIOA GEHIAGO

 


 

LEHEN EDIZIOA (2022)

GIZARTE MODALITATEA (10 GJH): 

  • Proiektu irabazlea: OPENBIKE
  • Egileak: Iñaki Albistur Martín eta  Raquel M. Ares Joana (Arquimaña Materiales y Arquitectura S.L)

INGURUGIRO MODALITAEA (12 GJH):

  • Proiektu irabazlea: Etxebizitza eraikin batean irisgarritasuna hobetzea (Mejora de la accesibilidad en edificio de viviendas)
  • Egileak: Haritz San Francisco Lasa eta Estanislao Fernández Narbaiz
  • Aipamen berezia: Energia positiboko eraikinen diseinuaren inguruko ikerketa (Investigación sobre el diseño de los edificios de energía positiva)
  • Egilea: Xabier Barrutieta

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 09

Etengako trebakuntza: ChatGPT arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 16:00-18:00 2026ko apirilaren 09an, osteguna

04 - 16

Etengabeko trebakuntza: ChatGPT Arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 2026ko apirilaren 16an, osteguna

04 - 23

Etengabeko trebakuntza: ChatGPT Arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 2026ko apirilaren 23an, osteguna