Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Prentsa oharrak


Imagen de cabecera del artículo

Mario Sangalliren Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa monografia aurkeztu da gaur arratsaldean

Prentsa oharrak - 2016ko ekainaren 02an, osteguna

Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztu da gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundian.  Egileaz gain, aurkezpen-ekitaldian María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako jarduneko presidenteak eta Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak parte hartu dute. Liburuaren aurkezpenaz gain, egileak Peña Ganchegui: bizitza bat, arkitektura bihurtua izenburua duen hitzaldia eskaini du ekitaldira joan diren 50 pertsona ingururen aurrean. Liburu hau Gipuzkoako EHAEOko Gipuzkoar Arkitektoak bilduma osatzera dator.

Monografia honetan egileak Luis Peña Gancheguiren obra azaltzeko giltzarriak jasotzen ditu, ikuspuntu berri batetik. Ez da planteatzen Peña Gancheguiren jarduera profesionalaren ibilbide kritiko bat egitea, baizik eta nola bere bizitza bere obrarekin uztartzen den bere proiektuetan hainbat erabaki hartzeko garaian. Ikerketa lerro hau bat dator Luis Peña Gancheguiren lemarekin: “Proiektua tesi gisa”, eta horren harira bideratu zuen irakasle-jarduna eta argumentu gisa erabili zuen ikerketa profesionalerako. Jarduera horrek gogorarazten digu, gainera, modernotasunaren paradigma nagusietako bat, nola ikusten zuen joera honek sortzailea, bizitza eta obra unitate berean bateratuz, biak konbinaturik, norberaren nortasuna subjektu gisa tankeratuz.

Asmoa ez da Peña Gancheguiren obra lehenetik azkenera arte aztertzea,  baizik eta Tenisaren plazarekin gauzatzen den heldutasun profesionalera heldu arte, non bere heldutasun profesionala sendotzen den. Luis Peña Gancheguiren gai nagusien inguruan jasotzen den esperientzia laburbiltzen da, lekua eta tokia kontrajartzen direlarik, liburuaren azpitituluan adierazten den bezala: Arkitektoa, leku gisa.

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zuen Doktore. Peña Ganchegui y Asociados estudioaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

Imagen de cabecera del artículo

Mario Sangallik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa monografiaren aurkezpena, ekainaren 2an Gipuzkoako Foru Aldundian

Prentsa oharrak - 2016ko maiatzaren 26an, osteguna

Datorren ekainaren 2an (ostegunea) 18:00etan Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztuko da. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Alduniaren Tronuaren aretoan izango da eta Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako presidenteak, Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak eta Mario Sangalli Uggeri liburuaren egileak parte hartuko dute.

Liburuaren aurkezpenaz gain, egileak Peña Ganchegui: bizitza bat arkitekturaz egina izenburua duen hitzaldia emango du

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lortu zuen Doktoretza. Peña Ganchegui y Asociados estudiaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, baita Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

 

Informazio gehiago edota elkarrizketaren bat egin nahi izanez gero, jar zaitez Gipuzkoako EHAEOko komunikazio sailarekin harremanetan: 

Raquel López Viña
komunikazioa@coavnss.org / 943 320 194
www.coanvss.org

Imagen de cabecera del artículo

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia Zumarragan, maiatzaren 25ean

Prentsa oharrak - 2016ko maiatzaren 24an, asteartea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak eraikinen mantenu eta prebentzioa eta Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) garrantziari buruzko hitzaldia emango du Zumarragan, datorren maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Zelai Ariztin. Judith Ubarrechena arkitektoak eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia. EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean mantendu azalduko du. Bestalde, Zumarragako bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.

Ekitaldi hau Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako EHAEOk elkarlanean antolatua izan da.

Ikusi gehiago...

Imagen de cabecera del artículo

Mugimendu Modernoaren arkitektura-tokapeta hartuko du Donostiak 2016an

Prentsa oharrak - 2015ko azaroaren 17an, asteartea

Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, EHAEOk eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak IX. DOCOMOMO ibérico biltzarra antolatuko dute datorren urteko azaroan

Donostian, 2015eko azaroaren 17an

Donostiak Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra hartuko du 2016ko azaroaren 16tik 18ra, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak elkarlanean antolatuta, honako erakundeen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta UPV/EHU. Hala nola, Nafarroako Unibertsitateak eta IPCEk (Instituto de Patrimonio Cultural de España) parte hartuko dute. Francisco Escudero kontserbatorioko saxofonista laukote batek girotuta, gaur goizean nazioarteko biltzar honen inguruko lerro nagusien berri eman da Gastronomiazko Euskal anaiartean. Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, Europa osotik etorritako profesionalak hartuko dituela  espero da.

Ikusi gehiago...

Frontoiak eta pilota jokoa, EHAEOan izango den Creative Commons Zinemaldiaren gaia

Prentsa oharrak - 2015ko urriaren 20an, asteartea

  • Ikusentzunezkoen bilduma bat hitzaldiez lagunduak emango dira ostegunean (22) eta ostiralean (23)
  • Jaialdi honen osagarri gisa, Azkoitiko Jorge Oteiza Pilota Zentrora doako bisita gidatu bat antolatu da datorren larunbaterako (24)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, UPV/EHUko Arkitektoen Goi Eskola Teknikoak (AGET) eta Campo Creativo Cerok elkarlarnean Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren arkitektura saila antolatu dute. Urriaren 22an eta 23an izango da 18:00etatik aurrera EHAEO Gipuzkoako (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egoitzan. Zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiez osatzen duten egitarau zabal bat egin da horretarako. 

Ikusi gehiago...

Urriak 5: Arkitekturaren Mundu Eguna 2015

Prentsa oharrak - 2015ko urriaren 05an, astelehena

Frontoiak eta pilota-jokoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak hautatu duen gaia Arkitekturaren Mundu Egunerako 

  • DOCOMOMO xafla bat ezarriko da Tolosako Beotibar Frontoian eta herriko pilota-jokoaren inguruko hitzaldi bat emango da
  • Creative Commons Zinemaldia ere antolatu da urriaren amaierarako, gai beraren inguruan

Ikusi gehiago...

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa hartuko du irailean zehar

Prentsa oharrak - 2015ko irailaren 02an, asteazkena

Hilaren 10ean inaugurazio-ekitaldia egingo da, Amparo Bernal arkitektoa eta erakusketaren komisarioaren eskutik

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzak Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa hartuko du bihartik (irailak 3) aurrera eta iraila guztian zehar, 9:00etatik 14:00etara. Erakusketa honetan 2014ko udaran PhotoEspaña Jaialdiaren barruan, ICO Fundazioak eta FAMEko ikerkerta proiektuak elkarlanean antolatuta, Madrilgo ICO Museoan egin zen izen bereko erakusketaren argazki esanguratsuenak jasotzen dira. Erakusketa honen helburua da aro modernoan espainiar arkitekturan argazkilaritzak izan duen garrantzia aitortzea.

Ikusi gehiago...

Imagen de cabecera del artículo

PI Chevrot: “1817. urtera arte Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikitako kanpandorre ate bat zuen”

Prentsa oharrak - 2015ko uztailaren 03an, ostirala

DONOSTIAKO SANTA MARIA BASILIKAKO KANPANDORRE ATEAREN BERRERAIKETA SINBOLIKOAREN AURKEZPENA

Gaur goizean aurkeztu dute Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak, José Javier PI Chevrot arkitektoak eta proiektu honetako zuzendariak, Verónica Ordozgoiti kartoizko dekoratuetan adituak, Javier Estella informatikan ingeniariak eta Juan Martín Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzako kultura bokalak basilikak zuen kanpandorre atearen berreraiketa sinbolikoa, kartoiez egina.

Ikusi gehiago...

97-tik 104-ra guztira: 104

Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:

Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194

Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 09

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 09an, asteartea

12 - 11

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 11an, osteguna

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

Twitter