2025ko urriaren 25an, larunbata
Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar)
Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera)
Mota: Ondarea
Eibar ezaguna da armagintzan izan zuen iraganagatik, baina ba al zenekien 1920ko krisi handi hartatik industria berri bat sortu zela?
Bizikletek hiria eraldatu zuten eta ORBEA, GAC, BH, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS edo ECHASA bezalako marken arrastoa tokiko arkitekturan eta hirigintzan nabarmena da.
Joseba Aranzabal Iraeta arkitektoaren eskutik, lantegi horiek etxebizitzekin batera egon zirela eta Eibarko hiri-paisaiari forma eman ziotela ikusiko dute bisitara bertaratutakoek.
Eibarko Udalak antolatu du jarduera, Gipuzkoako EHAEOren laguntzarekin. Ekintza hau Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren parte ere bada.