Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEO '12 hilabete 12 emakume-arkitekt'o hitzaldi-zikloa inauguratuko du otsailaren13an, Rocío Peña arkitekto donostiarraren parte-hartzearekin


2019ko otsailaren 08an, ostirala

  • Ekitaldia 18:30ean hasiko da eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoak, Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidenteak eta Claudia Pennesse Kultura bokalak parte hartuko dute

  • Helburua da Gipuzkoako emakume arkitektoen lana agerian jartzea; eta ahotsa ematea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak 12 hilabete 12 emakume-arkitekto hitzaldi-zikloa inauguratuko du datorren otsailaren 13an. Lehen hitzaldia Rocío Peñak ‑arkitekto donostiarra eta Peña Ganchegui Fundazioko zuzendaria‑ emango du. Peñak karrera profesional zabala du eta sari aitortza ugari jaso ditu orain arte bere lanarengatik. Hitzaldia baino lehen, ekimen honen inaugurazioa egingo da eta honako hauek parte hartuko dute: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Matxalen Acasuso, EHAEOeko dekanoa; Judith Ubarrechena; Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOren Kulturako bokala. Ekitaldi honen helburua da 2018an martxan jarri zen Berdintasun Ibilbideari jarraipena ematea eta Gipuzkoako emakume arkitektoen lana agerian jarri euren esperientzia profesional eta pertsonalen bidez. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gipuzkoako EHAEOeko egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coavnss.org), lekuak mugatuak baitira. 

Datozen hilabeteetan, beste emakume arkitekto batzuk emango dituzten hitzaldiak hartuko ditu Gipuzkoako EHAEOren aretoak, baina arratsaldean izan beharrean bazkalorduan egingo dira (13:00-15:00). Horrela, bertaratzen direnak hitzaldia entzuten duten bitartean luntx bat dastatzeko aukera izango dute. Hauek da aurreikusitako hitzorduak hurrengo hilabeteetan:

-          Martxoak 15: Maite Crespo, Maite Leturia eta María Pons, arkitekto gazteen esperientziaz arituko dira.

-          Maiatzak 10: Naiara Zabala, hirigintza planetan genero ikuspegia txeratzen aitzindaria.

-          Ekainak 15: Rakel Martínez de Ubago, Gipuzkoako lehenengotariko emakume arkitektoa, esanguratsuak diren zenbait eraikinen egilea eta artearen munduan  ibilbide oparoa duena.

-          Urriak 18: Marta Badiola, Pura arquitecturaren sortzailea Donostian.

-          Azaroak 22: Izaskun Aseguinolaza, irakaskuntza eta jardun profesionala uztartzen dituen emakume arkitektoa.

 

Gainera, urtea aurrera egin heinean ez da baztertzen Gipuzkoan bizi diren profesional gehiagoren hitzaldiak gehitzea. Hitzaldietara etortzea doakoa da eta publiko guztiei irekita dago, baina aurretik www.coavnss.org webgunean hitzaldi bakoitzerako izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak izango baitira.

 

Ekimen honek VOLA etxearen babesa jaso du.

 

--------------------------------

Informazio gehiagorako edota elkarrizketaren bat adosteko, jar zaitez gurekin harremanetan:

 Raquel López Viña

Komunikazioa Saila / Gipuzkoa EHAEO

Tel.: 943 320 194 / 629855934

Email: komunikazioa@coavnss.org

www.coavnsss.org

 

Dokumentu erantsiak

Ekimenaren kartela [1 MB] Ekimenaren logoa [156 KB] Rocío Peña [1 MB] María Pons [1 MB] Maite Leturia [1 MB] Maite Crespo [1 MB] Naiara Zabala [1 MB] Marta Badiola [1 MB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter