Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Jordi Borja eta Fernando Carriónek zuzendu duten Ciudades resistentes, ciudades posibles liburua ostegunean aurkeztuko da Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan


2018ko apirilaren 16an, astelehena

Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta Jordi Borja, hiri-geografo eta liburuaren egilearekin batera, Javier Martínez EHAHEren presidentea eta Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidentea egongo dira

Ciudades resistentes, ciudades posibles liburua datorren apirilaren 19an (osteguna) aurkeztuko da Gipuzkoako EHAEOean. Taldean egindako obra bat da hau, Jordi Borja eta Fernando Carrión katedradunek zuzendu dutena. Aurkezpena 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Jordi Borja, hiri-geografoa, UOCeko irakasle emeritua eta Hiria eta Hirigintza programaren batzar akademikoko presidentea; Javier Martínez, Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko presidentea eta Judith Ubarrechena, Euskal Herriko Arkitektoen Elkartearen Gipuzkoako ordezkartizako presidentea. Apirilaren 19an eta 20an egingo den EHAHEk antolatzen duen Hirigintzako XIII. Ikastaroaren barruan kokatzen da aurkezpen hau, Jordi Borja bera izanik  hizlarietako bat ikastaroan.

Ciudades resistentes, ciudades posibles taldean egindako obra bat da, eta Latinoamerika, Estatu Batuak eta Europako zenbait herrialdeetako hogeita hamar bat pentsalarien hausnarketa jasotzen du, non Hiri-agendaren inguruan Nazio Batuen Erakundearen irizpide estrategiko eta etiko falta salatzen duten. Liburuan, herritarren eskubideen aurkako atentatu gisa, besteak beste, honako gai hauek aztertzen dira:  Lurzoruaren balioaren igoera eta etxebizitzaren merkantilismoa, hirietako berdintasun ezaren igoera, hirigintza-eredu ez jasangarria edota hiria merkantzia edota negozio bezala aurkeztea..

Jordi Borjari buruz

Jordi Borja irakasle emeritua da Universitat Oberta de Catalalunyan (UOC) eta Hiri eta Hirigintzako masterreko Batzar Akademikoko presidentea. Bartzelonako Unibertsitean lortu zuen Geografia eta Historian doktoretza eta Paris-Sorbonneko Unibertsitatean sortu zen hirigintza-geografo gisa. Bartzelonako Unibertsitatean zuzendaritza-kargu desberdinak izan ditu eta Europako eta Latinoamerikako zenbait hirigintza plan egiten eta hiri-garapaneko proiektuetan parte hartu du. 2012 eta 2016 urteen artean Observatorio DESCeko (derechos económicos, sociales y culturales = eskubide ekonomiko, sozial eta kulturak) presidente izan zen.

Arlo politikoan, PSUCko militantea izan da 1962. urtetik, eta 1961 eta 1968 urteen artean erbesteratua izan zen. PSUC eta PCEko Batzorde Nagusiko kide izan zen eta 1974 eta 1981 artean, PSUCko herri politika eta herri-mugimenduetako arduraduna izan zen. 1980. urteko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan diputatu aukeratua izan zen, PSUC alderditik. 1983 eta 1995 urteen artean, alkateorde kargua izan zuen Bartzelonako Udalean, PSUC alderditik baita ere, eta Bartzelonako metropolialdeko presidenteorde exekutiboa izan zen 1987 eta 1991 artean. Urte horietan Pasqual Maragall alkate zela, Bartzelonako eraldaketa egin zen, olinpiadak zirela eta. Barcelona en Comú eta Catalnuya en Comúko sortzailea eta Ada Colauren politika eta ideologiako sustatzaile nagusienetariko bat da.


 

KOMUNIKABIDEENTZAKO OHARRA:

Jordi Borja elkarrizketatu nahi duten komunikabideek, hori egiteko aukera izango dute apirilaren 19an bertan 11:30etatik aurrera. Horretarako, aurretik gurekin harremanetan jartzea beharrezkoa izango da:

 Raquel López Viña

Komunikazio saila. EHAEO, Gipuzkoa

komunikazioa@coavnss.org – 943 320 194

Liburuaren azala

Liburuaren azala

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter