Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Ana Amado arkitekto eta argazkilari galiziarrak arkitektura modernoari buruzko Arquitecturas (re)visitadas erakusketa aurkeztuko du Donostian


2018ko maiatzaren 17an, osteguna

  • Egileak bere lana azalduko du maiatzaren 23an (19:00) Gipuzkoako EHAEOean egingo den inaugurazio-ekitaldian

  • Erakusketa hau ikusgai egongo da irailaren 3ra arte

Iruñean berriki izandako arrakastaren ondoren, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak Arquitecturas (re)visitadas erakusketa hartuko du. Arkitektura modernoaren inguruko erakusketa da hau, eta egilea Ana Amado arkitekto eta argazkilari galiziarra da. Inaugurazio ekitaldia maiatzaren 23an, 19:00etan, izango da EHAEO Gipuzkoako ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Bertan egilea bera egongo da eta bere lana aurkezteaz gain, argazki-kamerarekin izan duen bizi-esperientziaz, arkitekto bezala duen ikuspegia eta arkitekturak gizartean duen zereginaz arituko da. Egileak aitortu du “arkitektura bizitua izaten denean, pertsonak aintzakotzat hartuz, egiazkoagoa aurkezten da; entregatu berria den obra bati argazkiak ateratzea artifiziala egiten zait”. Erakusketa hau Donostian egongo da irailaren 3ra arte, eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara bisitatu ahal izango da.

Erakusketa hau bi proiektuk osatzen dute: lehenengo blokean XX. mendeko espainiar arkitekturaren  Madrilgo zenbait eraikin-seminalen txuri-beltzeko argazkiak jasotzen dira, besteak beste, Fisac-en Cedex eraikina, Alejandro de la Sotaren César Carlos ikastetxe Nagusia edota Arnichesen Zarzuelako hipodromoa. Egilearen esanetan, “esanguratsuak diren eraikinetara egindako bisitak dira, XX. mendeko maisulanak, agian ohiko ibilbidetatik kanpo daudenak eta horregatik omendu nahi izan ditudanak”.

Bigarren blokea, koloretan, pasa den mende erdialdean hainbeste ugaritu ziren kolonizazio-herrixken inguruko argazkiak dira. Gerrate zibilaren ondoren, 60.000 familia hartzen zituzten 300 bat herrixka sakabanatu ziren espainiar geografian zehar, nekazal sostengua biziberritzeko helburuarekin. Erakusketan hogeita hamar bat herrixka jaso dira, momentu hartan esanguratsuenak ziren arkitektoek proiektatutakoak. 


Informazio gehiago behar izanez gero, edota egilearekin elkarrizketa bat egiteko, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu:  

Gipuzkoako EHAEO

Komunikazio Saila

Tel. 943 320194 · komunikazioa@coavnss.org

www.coavnss.org

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter