Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Rocío Peña arkitekto donostiarrak emango dio hasiera '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' hitzaldi-zikloari datorren otsailaren 13an, Gipuzkoako EHAEOean


2019ko urtarrilaren 30an, asteazkena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak 12 hilabete 12 emakume-arkitekto hitzaldi-zikloari hasiera emango dio datorren otsailaren 13an (18:30). Lehen hitzaldia Rocío Peña arkitekto donostiarra eta Peña Ganchegui Fundazioko zuzendariak emango du. Rocío Peñak karrera profesional zabala du eta aitortza asko jaso ditu orain arte bere lanarengatik.

Hitzaldia baino lehen, ekimen honen inaugurazioa egingo da eta honako hauek parte hartuko dute:Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Matxalen Acasuso, EHAEOeko dekanoa; Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOren Kultura bokala. Ekitaldi honen helburua da 2018an martxan jarri zen Berdintasun Ibilbideari jaraipena ematea eta Gipuzkoako emakume arkitetoen lana agerian jartzea euren esperientzia profesional eta pertsonalen bidez. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean (leku mugatuak). 

Datozen hilabeteetan, Gipuzkoako EHAEOren aretoak beste emakume arkitekto batzuk emango dituzten hitzaldiak hartuko ditu, baina lehenengo hau ezik, gainontzekoak bazkalorduan egingo dira (13:00-15:00). Horrela, bertaratzen direnak hitzaldia entzuten duten bitartean luntx bat dastatzeko aukera izango dute. Hauxe dira aurreikusitako hitzorduak hurrengo hilabeteetan:

  • Otsailak 13: Rocío Peña, Peña Ganchegui fundazioko zuzendaria. IZEN-EMATEA
  • Martxoak 15: Maite Crespo, Maite Leturia eta María Pons, arkitekto gazteen esperientziaz arituko dira. IZEN-EMATEA
  • Maiatzak 10: Naiara Zabala, hirigintza-planetan genero ikuspegia txertatzen aitzindaria. IZEN-EMATEA
  • Ekainak 15: Rakel Martínez de Ubago, Gipuzkoako lehenengotariko emakume arkitektoa, esanguratsuak diren zenbait eraikinen egilea eta artearen munduan ibilbide oparoa duena. IZEN-EMATEA
  • Urriak 18: Marta Badiola, Pura arquitecturaren sortzailea Donostian. IZEN-EMATEA
  • Azaroak 22: Izaskun Aseguinolaza, irakaskuntza eta jardun profesionala uztartzen dituen emakume arkitektoa. IZEN-EMATEA

 

Gainera, urtea aurrera doan heinean ez da baztertzen Gipuzkoan bizi diren profesional gehiagoren hitzaldiak gehitzea. Hitzaldietara etortzea doakoa da eta publiko guztiei irekita dago, baina aurretik www.coavnss.org webgunean hitzaldi bakoitzerako izena-ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak izango baitira.

Ekimen honek VOLAren babesa jaso du.

Kartela: 12 hilabete 12 emakume arkitekto

Kartela: 12 hilabete 12 emakume arkitekto

Rocío Peña

Rocío Peña

Maite Crespo

Maite Crespo

Maite Leturia

Maite Leturia

María Pons

María Pons

Naiara Zabala

Naiara Zabala

Marta Badiola

Marta Badiola

Izaskun Aseguinolaza

Izaskun Aseguinolaza

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter