Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk emakume arkitektoek atzoko eta gaurko gizartean jokatzen duten papera bistaratzeko erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat antolatu ditu


2018ko urriaren 16an, asteartea

Ostengunean MoMoWo: 100 works in 100 years erakusketa inauguratuko da UPV/EHUko AGETen; ostiralean, Berdintasun Ibilbidearen lehen hitzaldi+bazkaria egingo da

Gipuzkoako EHAEOk atzoko eta gaur egungo gizartean emakume arkitektoek jokatu duten papera bistaratzeko bi ekimen jarri ditu abian: MoMoWo: 100 works in 100 years europar erakusketa eta arkitektura, hirigintza eta berdintasuna hizpide dituen hitzaldi-ziklo bat.

Zenbait hiri zeharkatu eta gero MoMoWo: 100 Works in 100 Years. Europar emakumeak arkitektura eta diseinuan (1918-2018) erakusketa Donostiara iritsi da. Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an 18:00etan egingo da EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta urriaren 31 arte bisitatu ahal izango da bertan. Ondoren, Tabakalerara mugituko dugu eta azaroaren 15 arte egongo da ikusgai bertam, beste hiri batetara joan aurretik. Erakusketa honen helburua da emakumeen eta mugimendu modernoaren arkitetura ondarearen arteko harremana erakustea eta balioestea. Ekimen hau Ondarean Europako Jardunaldien egitarauaren parte da.

Bestalde, ostiralean (urriak 19) Berdintasun Ibilbideak izenburupean antolatu den hitzaldi zikloari emango zaio hasiera. Urria eta azaroako zenbait ostiraletan egingo da, 13:00etatik 15:00etara Gipuzkoako EHAEOren egoitzan eta Tabakaleran. Bazkal ordua izanik, hitzaldia ematerekin batera luntx bat eskainiko da. Hitzaldi+bazkira etortzea doakoa da, baina aurretik hitzaldi bakoitzean izena ematea beharrezkoa da Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coavnss.org). Hauxe da hitzaldien egutegia:  

  • Urriak 19: Genero ikuspegia hirigintzan. Edurne Aperribay, arkitektoa, Emakumeak eta Hiriak plangintzako batzorde aholkulariaren foroko kidea eta UPV/EHUren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Masterreko Generoa hirigintzan gaiaren irakaslea. Gipuzkoako EHAEOean.
  • Urriak 26:Bauhauseko emakume arkitektoak. Aparteko talentua zuten ikasleak. Josenia Hervás, arkitektoa, Alcalá de Henareseko irakasle elkartua eta Las mujeres de la Bauhaus: de lo bidimentsioal al espacio total liburuaren egilea. Gipuzkoako EHAEOean.
  • Azaroak 9:Berdinatsuna eraikiz. Ane Alonso, arkitektoa, eta giza-, genero- eta berdintasun-ikuspegia duten hirigintzako proiektuetan aditua. Gipuzkoako EHAEOean. 
  •  Azaroak 16: Emakume arkitektoak Gipuzkoan. Izaskun Aseginolaza, Enkarni Gómez, Itziar Rodríguez eta Koldo Tellería arkitekto eta UPV/EHUko irakasleak + ikasleak.Tabakalerako Basque Living espazioan.

 


 

Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat hitzartu, jar zaitez gurekin harremanetan:  

Raquel López Viña

Dpto. de comunicación

COAVN Gipuzkoa

komunikazioa@coavnss.org

tel. 943 320194

Berdintasun ibilbidearen kartela

Berdintasun ibilbidearen kartela

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter