Prentsa oharrak - 2019ko urriaren 17an, osteguna
Bihar, urriak 18 ostirala, ‘Belaunaldiz Belaunaldiko Etxebizitzak’ erakusketa interaktiboa aurkeztuko da prentsaurrekoan. Ekitaldia 12:30ean hasiko da Donostiako Zuloaga enparantzan (San Telmo Museoaren aurrean) eta alkatea, Eneko Goia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua, Iñaki Arriola, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) zuzendaria, Juana Otxoa-Errarte, egongo dira bertan.
Ekitaldia MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren jardueretako bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak burutua. Erakusketa Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Donostiako Udalak antolatua da, Donostia Lagunkoiaren bitartez.
‘Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitzak’ erakusketak gizartea diseinu berri baten gainean sentikortzea du helburu, batez ere diseinu arkitektoniko baten gainean, XXI. mendeko ikuspuntu eta elkarbizitza eredu berriek proposatzen duten erronka berriei erantzuna emateko gai dena.
Hona hemen deialdiaren xehetasunak:
Lekua |
Donostiako Zuloaga enparantza (San Telmo Museoaren aurrean) 20003 Donostia-San Sebastián |
Eguna |
2019ko urriaren 18a, ostirala |
Ordua |
12:30 |
Parte-hartzaileak |
Eneko Goia, Donostiako alkatea Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) zuzendaria |
Zergatia |
MUGAK Bienalaren ‘Belaunaldiz Belaunaldiko Etxebizitzak’ erakusketaren aurkezpena |
Prentsa oharrak - 2019ko uztailaren 23an, asteartea
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO-COAVN) bat egin du Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) elkartearen klima eta ingurumen larrialdiari buruzko adierazpen instituzionalarekin. Bertan, bere jarduketa eremuaren barruan, beroketa globala murrizteko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko eta indartzeko konpromisoa erakusten du, eta, hemendik 2050era, Euskadi eta Nafarroa ingurumen eragin txikiko ekonomia lehiakorrak izan daitezen, EBarekin eta nazioarteko komunitatearekin erakutsitako konpromisoan adierazten denez.
Arkitektoen iritziz beharrezkoa da beroketa orokorrak dakarren erronkaren magnitudea aitortzea, eta eraikita dagoen habitata hori murrizteko egokitzea “guztiz garrantzitsua” dela esan dute. Onetsitako adierazpenean jasotzen den bezala, “Gaurtik 2050era negutegi efektuko gasen isurketak %80 murrizteko, EBko ibilbide orriak adierazten duen bezala, eta beroketa orokorraren ondorioak konponezinak izatea saihesteko, arkitektoek gure erantzukizunari eta gizarteak eskatzen digun lidergoari erantzun behar diegu, gure lana indartuz, bakoitzaren eguneroko lan jardunean eta baita talde gisa ere”.
Klimaren mehatxuak dakartzan erronkei erantzutea “Arkitekturaren ezinbesteko konpromisoa eta eskakizun etikoa” dela onartuz, “gure ezagutza eta esperientzia Administrazio publikoen esku jarriko ditugu, hirigintzan eta eraikigarritasunean konponbide berritzaileak emango dituzten politika publikoetan modu koordinatuan lan egiteko”, adierazi du Matxalen Acasuso EHAEO-COAVNeko Dekanoak.
Prentsa oharrak - 2019ko uztailaren 10an, asteazkena
Donostian, 2019ko uztailaren 10ean
Gipuzkoako arkitektoekin osatutako talde bat gaur goizean abiatu da Paris aldera, 84 Exposition Intenational Ligne et Couleur erakusketan parte hartzera. Uztailaren 11 eta 22 bitartean Frantziako hiriburuko Luxenburgo Jardinetan kokatuta dagoen L’Orangerie du Senat eraikinak hartuko duen erakusketa parte hartuko dute, non arkitekto gipuzkoarren lanez gain, Alemania, Italia, Eskozia, Hungaria eta Poloniatik etorritako beste arkitektoen margo-lanak, eskulturuak, argazkiak, egur-tailak… ikusgai egongo dira. Koloreren izenpean, eta Ligne et Couleurri senidetutako elkarte gisa, Gipuzkoako ordezkariak hauek izango dira: José Antonio Barea, Lorenzo García, Carlos Orlando, Claudia Pennese, Jon Sáenz del Castillo eta Jon Sistiaga.
José Antonio Barea arkitektoak proposatuta, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzaren laguntzarekin, pasa den irailean abiatu zen Kolore taldea, Ligne et Couleur europar sareko elkarte homologatu gisa, eta Gipuzkoako arkitekto-artistak ordezkatu dituena. Momentuz sei dira edizio honetan parte hartzera animatu direnak, guztiak Gipuzkoako EHAEOko elkargokideak, baina datozen urteetan gehiago batzea espero dute.
Ligne et Couleur Elkarteari buruz
Ligne et Couleur elkartea 1930. urtean sortu zen XIX. mendean Les amants de la Nature elkartearen jarraipen gisa. 50. hamarkadan elkarteak Europara hedatu nahi izan zuen, horregatik izen bereko elkarteen sare bat sortu zen Batasuneko herrialde desberdinen artean. Horrela, esperientzien elkartruke bat ezarri zen askoren artean egiten diren erakusketekin. Bada, gaur egun Ligne et Couleurrekarkitekto artistak batzen ditu, beraien ideia kreatiboak ikustarazten dituztenak ekintza desberdinen bidez eta jardunaren ekintza osagarriak direnak: pintura, marrazketa, grabatuak, eskultura tapizgintza, argazkilaritza, infografia...
Argazkian (ezkerretik eskuinera): José Antonio Barea, Carlos Orlando, Lorenzo García (atzean), Claudia Pennese, Jon Sistiaga eta Jon Sáenz del Castillo.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López Viña
COAVN Gipuzkoa
Departamento de comunicación
Tel. 943 320 194 / 629 85 59 34
Prentsa oharrak - 2019ko uztailaren 01an, astelehena
Bilbon, 2019ko uztailaren 1ean. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2019ko EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu ditu gaur, bere 8 modalitateetan. Berrikuntza gisa, XIII. edizio honetan hiru modalitate berri jaso ditu: Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismoa; Arkitektura eta Urbanismo Iraunkorra; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia. Azken kategoria horretan Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria arkitektoek jaso dute aipamena.
Azkuna Zentroa izan da EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu diren agertokia. Ekitaldian 200 pertsona inguru elkartu dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkitekturako eta gizarte bizitzako pertsonalitateen artean.
Sari horiek hiru urtez behin ematen dira, eta elkargo mailan arkitektoek egiten duten jarduera profesionalarekin erlazionatutako lanak aintzatesten dituzte. Modalitate bakoitzean saritutakoak hauek izan dira:
2019KO EHAEO-COAVN ARKITEKTURA SARIEN IRABAZLEAK
Arkitektura eta Urbanismo Iraunkor modalitatea
Kategoria berri honen bitartez, EHAEO-COAVNek, 25 urte baino gehiagoz bere arkitektura balioa zaindu duen obraren arkitektura kalitatea aintzatesten du.
Oraingo honetan, saritutako proiektua Roberto Urtasun, Luis Fernando San Martín eta Xabier Sánchez de Muniain arkitektoen Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren Eraikin Nagusia da. Denboran zehar erabilera aldaketetara egokitzen jakin duen lana.
Arkitektura arloko kultura, hedapena eta berrikuntza
Iñaki Bergera arkitektoaren “Fotografía y arquitectura moderna en España” lana da irabazlea.
Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismo modalitatea
Senegalen dagoen Bambeyko Unibertsitateko ikasgela eraikin berriak, Javier Pérezek eta Federic Pardosek egindako proiektuak, jaso du kategoria honetako saria.
Urbanismo modalitatea
Modalitate honetan hirigintza arloko planteamendua eta hiriko jarduketa saritzen dira. Bi dira saritutako proiektuak: María Urmeneta eta Francisco Javier Chocarro arkitektoen Oliteko Erdigune Historikoko Plan Berezia; eta Pasaiako portuko zerbitzu gunearen Antolamendurako Plan Bereziaren Berrikuspena, Pablo de la Hozek eta Ángel de la Hozek eginiko proiektua.
Barne arkitektura eta jarduketa iragankor modalitatea
Saria ex-aequo eman zaie Xavier Chérrez eta Raquel Cantera arkitektoen Iruñeko Arkitektura Tailerrari eta Daniel Galarren, José Luis Vélazen eta Javier Gilen C2 NO Boundaries lanari.
Birgaitze eta zaharberritze modalitatea
Antonio Vaillo, Juan Luis Irigaray, Daniel Galar eta José Luis Vélaz arkitektoen Iruñeko Psikiatria multzoak jaso du kategoria horretako saria.
Arkitektura modalitatea
2019ko EHAEO-COAVN Sariek proiektu hauek aintzatetsi dituzte modalitate honetan: “Habitar la fachada”, Javier Larraz arkitektoaren etxebizitza kolektiboa, Iruñean; Pablo de la Hoz, Ángel de la Hoz, Susana Figueroa eta Francisco Javier Fuente arkitektoen Donostiako Arima Hotela; eta Carlos Peredak eta Oscar Pérezek Iruñean egin duten familia bakarreko etxebizitza bat.
Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia
Modalitate berri honek, arkitekturako profesionalek administrazio publikoan egin duten ibilbidea aintzatesten du. Sarien edizio honetan, sarituak Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria izan dira.
2019KO EHAEO-COAVN ARKITEKTURA SARIEN FINALISTAK
2019ko EHAEO-COAVN Sarien hamahirugarren edizioko proiektu finalistek ere euren lana aintzatesten duen diploma jaso dute sariak banatzeko ekitaldian.
Arkitektura eta Urbanismo Iraunkor modalitatea
Industria nabea kirol anitzeko pista bilakatzea eta industrialdea parke publiko bilakatzea, Bergaran, Ramón Garitano arkitektoaren proiektua.
Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismo modalitatea
Finalistak, Senegalen dagoen Gaston Berger Unibertsitateko ikasgela eraikin, kiroldegi eta igerileku berrien proiektuak, Javier Pérez eta Federic Pardos arkitektoek egindakoak; eta Zamoran dauden Kultur Intereseko Ondasunen zainketarako pabiloiak, Enrique Jerezen eta Koldo Fernándezen lana.
Urbanismo modalitatea
Oinezkoentzako igarobidea Miramongo parkearen gainean, Donostian, Ángel de la Hoz arkitektoaren lana.
Barne arkitektura eta jarduketa iragankor modalitatea
Abaco proiektua, Iruñeko Hartza jatetxea izandakoaren egokitzapena, Daniel Galar, José Luis Vélaz eta Javier Gil arkitektoen lana; Bilboko Athletic Museoa, Antonio Vaillo, Juan Luis Irigaray, Daniel Galar, José Luis Vélaz eta Carlos Iraburu arkitekoek egindakoa; eta Bilbon dagoen “100.60 Apartamentua”, Cristina Acharen eta Miguel Zaballaren proiektua, izan dira modalitateko finalistak.
Birgaitze eta zaharberritze modalitatea
Hiru proiektu izan dira finalistak: Dique 2A Berria, Bilboko Olabeaga auzoan etxebizitza eraikinaren birgaitze eraginkorra, Beñat Saratxagak eta Gentzane Goikuriak egindakoa; Durangoko Kurutziaga ikastolaren birgaitzea eta handitzea, Eduardo Landia eta Jesús Ángel Landia arkitektoek egindakoa; eta, azkenik, Iruñeko Bicho Amarillo, Javier Martín, Víctor Larripa, Javier Martínez eta Daniel Ruiz de Gordejuela arkitektoena.
Arkitektura modalitatea
David Serranoren eta Maier Vélezen Azkoieneko AGL etxea; Santiago Virto arkitektoaren Cintruenigoko MM etxea; eta Cristina Acharen, Miguel Zaballaren eta Andrés Izaren Igorreko Inazio Zubizarreta Ikastola izan dira modalitateko finalistak.
EZAGUTU PROIEKTU SARITU GUZTIAK
Prentsa oharrak - 2019ko ekainaren 17an, astelehena
Donostian, 2019ko ekainaren 17an
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak presidente berria du, Juana Otxoa-Errarte Goikoetxea arkitektoaren izendapena eta gero. Horrela, Judith Ubarrechenak testigua pasatu dio Otxoa-Errarteri, presidente gisa hiru urte eta beste bi batzordekide bezala egon ondoren, EHAEOren estatutuak jasotzen duten lez elkargo-postu batean egon daitezkeen legegintzaldien maximora iritsi eta gero. Bestalde, Claudia Pennese eta Victor Aspe arkitektoek bartzordekide gisa berritu dituzte euren karguak hiru urte gehiagorako.
Gipuzkoako EHAEOko presidente berriak ilusio handiarekin hartu du kargua, eta azaldu duenez, “aurreko taldeak hasitako bideari jarraipena emateaz gain, datorren urteetan arkitekto gisa gure jardunak duen balioa erakutsi nahi dugu, eta herritarren konfiantza gure kolektiboarekiko sustatu”. Bestalde, presidente berriaren esanetan, “etxebizitza berrien garapenak dakartzan erronka berriei aurre egin beharko diegu, horien adibideak urriaren 21 eta 25aren artean Donostian egingo den Arkitektura Bienalean erakutsiko ditugunak”. Gainera, “ezin ditugu ahaztu gure ardurak: ingurune geroz eta jasangarriagoak eta eraginkorragoak sortu eta ingurunea, osasuna eta pertsonen konforta errespetatzen dituztenak”.
Juana Otxoa-Errarte (Urdiain, 1969) hogei urte daramatza arkitekto gisa lan egiten, azken hamalauetan Peter Albrechtekin batera a+o arquitectos estudioan. Eraginkortasun energetiko altuko eraikinen eraikuntzan eta birgaitzean espezializatu da, batik bat. Beste lan batzuen artean, azpimarragarria da Nafarroan dauden XVII. mendeko zenbait eraikinen birgaitze integrala, Donostian EnerPHi estandarrarenpean egindako birgaitzea etxebizitza-bloke oso batean ‑estatu mailan egin den lehena‑, edota ia kontsumorik ez duten etxebizitzen eraikuntzan, horietako bat Gipuzkoan dagoena Passivhaus ziurtapenaren jasotze-prozesuan.
Pasa den maiatzaren 31n Gasteizen egin zen Batzorde Orokorrean EHAEOren hauteskundeen emaitzak ezagutzera eman ziren. Ondoren, Dekanatuko eta EHAEOren lau ordezkarietzako kargu desberdinetako izendapen ofizialak egin ziren.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat egin, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu:
EHAEO Gipuzkoa
Raquel López Viña
Komunikazio-saila
Tel. : 943 320 194 / 629 855 934
Prentsa oharrak - 2019ko maiatzaren 30an, osteguna
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak gaur Gasteizen ospatzen ari da bere batzar nagusia. Lau lurraldeetako profesional kolegiatu guztiak ordezkatzen dituen erakunde honek arkitektura eta hirigintzari buruzko Davos 2018 adierazpenarekin bere konpromisoa ofiziala egin du.
Aipaturiko dokumentua herri suitzarrean joan den urtean Kultura-ministroen konferentzian sortu zen, “Europarako kalitate altuko Baukulturarantz” tituluarekin.
Baukultur da adierazpen honen kontzeptu nagusia: eraikitako kalitate-espazioa sustatu eta Europako identitate kultural komuna bultzatzeko beharra dagoela esatera dator.
Gaur egungo aldaketa ekonomiko, sozial, produktiboak eta ingurumen-mehatxuak aintzat hartuz, eraikitako ingurunean duen eraginaz kontziente izanik, dokumentuak planteatzen du aipatutako aldaketak, ikuspuntu holistikoek osatzen duten ikuspegi berria ezartzearen beharra; aldi berean, eta aipatutako ingurunearen balio kulturala babestuz eta aurrera eginez, bere kalitatea gutxitzen saihestuko da. Halaber, hau sustatu, garatu eta hiri-transformazioen erdigunean kokatzen dituen politika publikoak bultzatzen ditu.
Baukulturren laguntzarekin, EHAEOk konpromiso hauek bereak egiten ditu eta, aldi berean, hauteskunde berrietatik sortutako udal eta foru taldeei dei egiten die berarekin bat egin dezaten, hiri-paisaia birgaitzeko biztanleen segurtasuna hobetzeko eta Europako panorama arkitektonikoaren jasangarritasuna garatzeko asmoz, hirietako azpiegituretan gastuak areagotu ditzaten.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau laster izenpetuko duela iragarri dio jada Arkitektoen Elkargoari, Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren pausoei jarraiki. Honela, Euskadik bat egingo du beste autonomi-erkidegoekin –Madril, Kantabria, Aragoi, Asturias, Valentzia, Extremadura eta Balearrak‑ dagoeneko aipatutako konpromisoa sinatu dutenak.
Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoak adierazi duenez, “Baukulturak barne hartzen ditu ingurunea aldatzen dituen giza jarduera guztiak. Horien artean, eraikinak, kultur ondarearen elementuak, diseinua eta eraikin garaikideko eraikuntzak daude.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren batzar nagusiak badu gainera esanahi berezia Arabako Ordezkaritzarentzat, etxe horretan egingo azken batzarra baita gaurkoa, lekualdatzea dela-eta. EHAEOko kideak bilduko dituen hurrengo hitzordua, (batzarra lau lurraldeek txandaka hartzen dute), Errenazimentu plazan egongo den egoitzan izango da.
Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Gipuzkoa EHAEO
Raquel López Viña
tel: 943320194
komuniakazioa@coavnss.org
Arabako EHAEO
Marieta Vargas
tel.: 600801707
Prentsa oharrak - 2019ko maiatzaren 06an, astelehena
Adriana Ibargoyen artista donostiarrak Kale artean izeneko erakusketa inauguratuko du ostiralean –maiatzak 10- 18:30ean Gipuzkoako EHAEOean. Egilea Urban skechers eta Donostiako hirian inspiratu da bilduma hau egiteko garaian, 36 obrek osatzen dutena. Inaugurazio-ekitaldian Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta artista berak parte hartuko dute. Erakusketa uztailearen 10a arte egongo da ikusgai Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia) honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era. Zenbait larunbatetan ere zabalduko da, 18:00ak eta 19:30ak bitartean, non egileak berak egingo dien harrera bisitariei. Zehazki, honako larunbatetan egongo irekita: maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1 eta 15.
Kale artean erakusketaren egileak estilo dinamiko bat erabili du, non arkitekturak, oinezkoek, bizikletek, zubiek eta lorategiek hartzen duten protagonismoa. Horregatik, “Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa kokatzen den ingurunea ezin hobea da bilduma hau hartzeko”, aitortu du Adriana Ibargoyenek.
Paper gainean formatu txikian egindako zenbait lanek Urban Skerchers estiloan ohikoak diren teknikak erabiltzen ditu: akuarela, luma-muturra eta boligrafoarekin egindako marrazkiak. Baina badira formatu ertain eta handiko arte-lanak, euskarri desberdinetan egindakoak. Hauetan, Ibargoyenek teknikak ezberdinekin esperimentatu nahi izan du, betiere kale-zirriborroaren estiloa mantenduz.
Adriana Ibargoyeni buruz
2007. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn promozioko espediente hoberenarekin. Bera karreran zehar Florentzia eta Madrilen trebatzen jarraitzeko aukera izan du, eta bere formakuntza ondasun kulturalen inguruko goi mailako ikasketekin osatu du. Adriana Ibargoyen Donostian bizi da, eta gaur egun irakasle fazeta (bere akademian –Mihise- ematen dituen eskolak) margolariarenarekin uztartzen ditu. Artista gazte honek dagoeneko hogei bat erakusketa sortu ditu, Donostian, Bilbo, Iruñea, Madril eta Parisen erakutsi direnak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota egilearekin elkarrizketa bat hitzartzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López Viña
Komunikazio saila
Gipuzkoako EHAEO
Tel.: 943 320 194 / 629 855 934
H. el.: komunikazioa@coavnss.org
Prentsa oharrak - 2019ko apirilaren 11an, osteguna
Arkitketura eta hirigintzaren inguruko Doktore-tesien ziklo berria aurkeztu zen atzo, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak antolatzen duena, Euskadiko Arkitektura Insitutuaren (EAI) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailaren laguntzarekin. EAIaren egoitzan (Donostian) egin zen inaugurazio-ekitaldia eta honako hauek parte hartu dute:Javier Puldain, EAIren zuzendaria; Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Iñaki Begiristain, UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendaria eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOko Kultura batzordekidea.
EAIko zuzendariaren ongi-etorriaren ondoren, Marisol Garmendiak hartu zuen hitza eta berak ordezkatzen duen departamentuak Unibertsitatearekin eta Elkargoarekin ezagutzaren eta esperientzien elkartrukean hasitako lankidetza azpimarratu nahi izan zuen, “helburu berdinak partekatzen ditugu eta: pertsonen ongizatea”. Bestalde, Judith Ubarrechenak erakunde desberdinen arteko lankidetza nabarmendu nahi izan zuen arkitekturaren dibulgazioan gizarteri zuzenduta, “hitzaldi hau izanik EAI eta Elkargoaren arteko lankidetzaren hasiera”. Iñaki Begiristainek eskertu nahi izan zuen ziklo honek ikertzaileei euren ikerketen emaitzak ezagutarazteko ematen dien aukera, lau urte luzez aritu baitira buru-belarri. Azkenik, Claudia Pennesek azaldu zuen “arlo akademikoan sortu den ezagutza gizarteari helaraztea eta aldaketan eragitea” dela zikloaren helburua.
Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, lehenengo bi hitzaldiak entzuko aukera egon ze, hirigintza eta hiri-berronaratzearen ingurukoak, Olatz Grijalba eta Arritokieta Eizaguirre doktoreen eskutik. Grijalbak bere tesiaren (La regeneración urbana en la CAPV. Divergencias entre el discurso y la realidad) ondorio nagusiak ere eman zituen ezagutzera. Eizaguirrek ere erabilerarik gabeko burdinbideen inguruko bere doktore tesiaren (Comprehensive Analysis Method for the study of Disused Railway Lines as territorial heritage systems: the Vasco-Navarro Railway) datu nabarmenenen berri eman zuen. Bi hitzaldien ondoren, Javier Martínez Callejo arkitekto doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas erakundeko presidenteak hirigintza eta hiri-berroneratzearen inguruko debatea moderatu zuen.
Hitzaldien bideoak laster egongo dira ikusgai Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coanvss.org).
Hurrengo topaketak
Datozen topaketetarako, EAIko egoitzan egingo direnak, arkitektura eta hirigintzaren beste esparru batzuetako hitzaldiak egongo dira (datak zehazteke). Hori horrela, honako hauek daude baieztatuak:
1) Egiturak
Dokotreak: Jon Begiristain, Josemi Rico
Moderatzailea: Juan B. Echeverría Trueba
2) Arkitektura
Doktoreak: Ula Iruretagoiena, Iñaki Begiristain
Moderatzailea: Josean Medina Murua
3) Ondarea
Doktoreak: Ezequiel Collantes, Ibon Tellería
Moderatzailea: zehazteko
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Gipuzkoako EHAEO
Komunikazio Saila: Raquel López
Tel: 943 320 194 / 629 855 934
komunikazioa@coavnss.org / www.coavnss.org
Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194
Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián