Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Jardueren agenda


Liburu aurkezpena + solasaldia: «Antes todo esto era ciudad», Pedro Bravo

2026ko irailaren 17an, osteguna - 2026ko irailaren 17an, osteguna

Mota: Kultura

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)

Ordua: 19:00

Gipuzkoako EHAEOko Kultura Batzordeak eta Penguin Random Housek Antes todo esto era ciudad liburuaren aurkezpena antolatu dute, Pedro Bravo idazle eta aholkulariaren azken saiakera.

Topaketan, egileak hitzaldi bat emango du liburuan lantzen dituen gai nagusien inguruan, non gure hiriak eraldatzen ari diren prozesuak kritikoki aztertzen dituen eta bizi garen lekuak hobetzeko ideiak eta ekintzak planteatzen dituen.

Hitzaldiaren ostean, Pedro Bravo Oihana Santolaria arkitektoarekin arituko da solasean, eta gure ingurunearekin lotuko ditu liburuan agertzen diren hainbat gai. Solasaldiak ideiak trukatzeko eta hiria topaleku eta elkarbizitzarako gune gisa aztertzeko espazioa eskainiko du.

Topaketa amaitzean mokadutxo bat eskainiko da.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman  beharko da. 

Liburu honi buruz

Gero eta jende gehiagok sentitzen du bere hiria lurralde etsai bihurtu dela. Bizitzeko modurik ez duten etxeak, ordaindu ezin diren prezioak, jada partekatu ezin diren espazioak, baita jada mantendu ezin ditugun elkarrizketak ere. Hiriak desberdinen arteko topagune izateari utzi eta produktu bihurtzen ari dira. Administrazioak, nazioarteko arrakastarekin obsesionatuta, turistak eta inbertitzaileak erakartzeko estrategiak eta markak diseinatzen dituzte, eta ahaztu egiten dute bizilagunen bizimodua hobetzea, garapen ekonomiko bidezkoagoa sustatzea eta kultura eskuragarria erraztea.

Antes todo era ciudad liburuak gure hirietatik noraezean dabiltzan prozesuen azterketa kritikoa da. Baina hori baino gehiago da, agian askoz gehiago: liburu inkonformista, ausarta eta errebeldea, bizi garen lekuak eraldatu eta hobetzeko gaitasuna duten ideiak eta ekintzak proposatzen dituena. Mundua denborale autoritario, nazionalista eta indibidualista batean murgilduta dagoela dirudien une honetan, entsegu honek hiria deitzen dugun elkar topatzeko eta erlazionatzeko modu horren defentsan irmotasunez eta itxaropenez borrokatzeko beharra defendatzen du.

Egileari buruz

Pedro Bravok urteak daramatza gizarte, ingurumen eta kultura gaiak ikertzen eta hausnartzen. Bai hedabideetan dituen kolaborazioetan, bai bere liburuetan islatzen ditu bere gogoetak. Hiriko gaiei buruzko erreferentziazko bi lan argitaratu ditu, hala nola mugikortasunari buruzko —Biciosos (Debate, 2014)— eta turismoari buruzkoa —Exceso de equipaje (Debate, 2018)—, eleberri batez gain — La opción B (Temas de Hoy, 2012)—, kontakizun-liburu bat — Cabo Norte (Menguantes, 2020)— eta ¡Silencio! Manifiesto conrra el ruido, la inquietud y la prisa (Endebate, 2024). Hamar urte baino gehiago daramatza aholkulari lanetan hiri, enpresa, erakunde eta nazioarteko erakundeentzat.

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan

2026ko irailaren 24an, osteguna - 2026ko uztailaren 24an, ostirala

Mota: Kultura

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)

Ordua: 18:00

Laster, informazio gehiago. 

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak

2026ko irailaren 28an, astelehena - 2026ko irailaren 29an, asteartea

Mota: Formakuntza

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)

Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30

HELBURUA: Irizpide eta estrategiei heltzea, lehendik dauden eraikinetan nahiz eraikin berrietan energiari dagokionez positiboa den arkitektura lortzeko. Energia-balantzearen kalkulu sinplifikatu eta ulergarrietatik abiatuta, udan eta neguan eraikinen energia-portaera optimizatzeko diseinu-irtenbideak aztertuko dira.

Hizlaria: Josep Bunyesc. Arkitektoa eta doktorea europearra arkitektura jasangarrian eta mendi-eremuetako energiaren eta habitataren ekonomian.

Prezioa: Elkargokideak, 27 €; besteak, 108 €. 

EGITARAUA + IZEN-EMATEAK

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia

2026ko urriaren 05an, astelehena - 2026ko urriaren 05an, astelehena

Mota: Ondarea

Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia)

Ordua: 12:00

Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Gipuzkoako EHAEOak Alvaro Líbano Pérez-Ulibarriren Coca Cola fabrikaren eraikin zaharrean DOCOMOMO plaka jarriko dugu. Eraikin hau, gaur egun Albia beilatokia dena, Donostiako Errekalde auzoan dago. 

1958 eta 1961 artean eraikitako eraikin hau Mugimendu Modernoaren adibide argia da. Ekitaldian parte hartuko dute: Edurne Aperribay, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Estanislao Fernandez, Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeko kidea, eta Arantzazu Luzarraga Iturrioz, arkitekto doktorea, eraikinari eta honek Donostiarekin duen harremanari buruzko hitzaldia emango duena.

Ondoren, HAATIK dantza taldeak koreografia bat interpretatuko du egun honetarako espreski prestatu duena.

Amaieran, plaka ezartzea bera egigno da eraikinean.

Bertaratzea doakoa da, baina antolatzaileek IZEN-EMATEA eskertzen dute.

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm

2026ko urriaren 07an, asteazkena - 2026ko urriaren 07an, asteazkena

Mota: Formakuntza

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)

Ordua: 9:00 - 14:30

HELBURUAEraikuntzako xehetasunen energia-fluxuak kalkulatzeko "THERM" tresna (erabilera librea) gainetik erabiltzen ikastea, zubi termikoaren balioak eta hari lotutako azaleko kondentsazio-arriskua lortzeko. Zubi termikoen tipologia ohikoenak berrikusiko dira.

Hizlaria: Miguel Ángel Pascual Buisan. Industria ingeniaritzan doktorea

Prezioa: Elkargokideak, 15 €; besteak, 60 €. 

EGITARAUA + IZEN-EMATEAK

Hitzaldia: Uraren kudeaketa jasangarriaren erronkak aldaketa garaian

2026ko azaroaren 05an, osteguna - 2026ko azaroaren 05an, osteguna

Mota: Jasangarritasuna

Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)

Ordua: 18:00

Ura bizitzarako funtsezko baliabide naturaletako bat da, eta, aldi berean, interes komuneko ondare eta ondasun bat, modu jasangarrian babestu eta kudeatu behar duguna.

Ur-baliabideek gero eta erronka konplexuagoei egin behar diete aurre gaur egun, hainbat arrazoirengatik: giza jarduerak eragindako presioengatik, ur-ekosistemen narriaduragatik, klima-aldaketaren ondorioengatik eta uraren erabileren arteko lehia gero eta handiagoagatik.

Testuinguru horretan, Uraren kudeaketa jasangarriaren erronkak aldaketa garaian jardunaldiak uraren kudeaketak dituen erronka nagusiei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du, bai gure ingurune hurbilean, bai estatuan. Horretarako, Nuria Hernández-Mora uraren eta klima-aldaketaren politiketan aditua eta Víctor Peñas Sánchez Uraren Euskal Agentziako (URA) sentsibilizazio-teknikariaren hitzaldiak izango ditugu.

Jardunaldian zehar hainbat gai aztertuko dira, hala nola ur eskasia, ibai eta akuiferoen babesa, klima aldaketara egokitzea, lehorte eta uholde egoeren aurreko plangintza, baita gobernantzaren papera, informazioa eta erabakiak hartzerakoan herritarrek duten parte-hartzea ere.

Topaketaren helburua da ingurumenaren jasangarritasuna, segurtasun hidrikoa eta gizartearen beharrak bateragarri egingo dituzten kudeaketa-ereduetarantz aurrera egiteko beharrari buruzko hausnarketa bultzatzea, egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat funtsezkoa den baliabide horren kontserbazioa bermatuz.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da hemen.

Antolatzaileak:

Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun Batzordea
Donostia Sustanibility Forum


Hizlariak
Nuria Hernandez-Mora
Víctor Peñas Sánchez

1-tik 6-ra guztira: 6

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Liburu aurkezpena + solasaldia: «Antes todo esto era ciudad», Pedro Bravo Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena