Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Liburutegia


Historia: 1976-1977 urteetan Rafael Martín arkitektoa zutern Liburutegiko arduradun eta orduantxe Gipuzkoako ordezkaritzan zeuden fondoak antolatzen eta katalogatzen hasi ziren modu xehe batean. Horrela, zerbitzua profesionalizatzera erabaki zen eta lehenengo liburuzaina hartu zen, zegoen material guztia CDUaren arabera katalogatu eta eta liburutegiko zerbitzua martxan jartzeko. Bestalde, liburuzain hau izan zen aurrerantzea kudeaketaz arduratu zena. Lehen urte horretan 10.000 fitxa bibliografiko egin ziren, eta liburu eta aldizkarien erosketa-politika bat ezarri zen. Gainera, osorik ez zeuden fondoak osatzeko esfortzu handia egin zen. Hortik aurrera izan zen, liburutegia elkargokideentzat zerbitzu berri gisa funtzionatzen hasten denean. 

Fondoak: Gaur egun 15.000 lan baino gehiago daude katalogatuak Gipuzkoako ordezkaritzan, aldizkari, CD, DVD eta liburuen artean. Gehienak arkitektura, hirigintza eta eraikuntzaren ingurukoak.


Mailegua eta kontsulta: EHAEOren elkargokide guztiek gehienez 5 liburu, CD edo DVD batera hartu ditzakete, eta  hilabeteko epean bueltatu edota berritu mailegua. Aldizkarian liburutegian bertan bakarrik kontsultatu ahal izango dira. Elkargokideek izena-emanda dauden liburutegian egin behar dituzte eskaerak. Aurreratnzean, aukera egongo da beste ordezkaritzetako fondoak maileguan eramateko. IKUS KATALOGO BATERATUA.

Gelako zerbitzuak: Ordenagailu bat eta Internetera konexioa. Aldizkarien kontsulta.

 


Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatika 15:00etara. 
Telf.: 943 320 194
liburutegia@coavngipuzkoa.eus

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Jasangarritasun Foroa 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter