Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo
Gipuzkoako EHAEOeko kideak Arkitekturaren Asteko aurkezpenenean

Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren asteari eman dio hasiera, Arkitekturak mundo hobeago bat eraikitzeko egin dezakeena erakutsiz


2018ko urriaren 01an, astelehena

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, gaurko egunerakin Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak hasiera eman dio Arkitekturaren Asteari, ekitaldiz betetako egitarau batekin, profesional eta publiko orokorrari zuzenduak. Hau guztiaren berri emateko aurkezpena egin dute gaur Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta Claudia Pennese kulturako bokalak, Donostian kokatuta dagoen Arkitektoen Elkargoko egoitzan.

 Judith Ubarrechenak CSCAEak (Consejo Superior de Colegios de Arquitectos de España) gaur publiko egin duen manifestuaren berri eman du, eta gogorarazi du arkitekturareko profesionalek mundo hobeago bat eraikitzeko zer egin dezaketen. Beste batzuen artean, “eraikitako ondarea gaur egun ditugun beharretara eraldatu eta prestatzea erronka bat da guretzat, baina baita ere ingurune eta etorkizun hobe bat egiteko aukera bat bilakatu daiteke”.

Bestalde, Claudia Pennese kulturako bokalak gaur hasten den Arkitekturen Asterako egitarauaren berri eman du: “Profesionalentzat eta publiko orokorrarentzat ekintzak antolatu ditugu, non lanbidearen egoerari buruz hausnartuko dugun, etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo dugun eta arkitektura eta beste disziplinen arteko elkarrekintzari buruz eztabaidatuko dugun”. Hori horrela, gaur bertan 18:30etan Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguer (GEA 21) –disziplina anitzeko taldeekin lan egiten aitzindariak eta CSCAEren 2017ko Urrezko Domina jaso zutenak- arkitekturak gizartean, kulturan eta ingurunean nola eragiten duen azalduko dute. Bihar, ordu berean, errealitateko kasu desberdinak jasotzen dituen erakusketa bat inauguratuko da, non arkitekturak gizarteari egin dion ekarpena erakusten den. Gainera, lanbidearen etorkizunari buruzko solasaldia egingo da, Víctor Aspe arkitektoak moderatuko duena.

Urriaren 3an 12:00etan Do.co.mo.mo plaka bat ezarriko da Pasaiko Ama Pilar Izquierdo Haur Hekuntzako eskolan, José maría Yturriaga Dou arkitektoak eginda, eta Mugimendu Modernoaren abidibe argia. 18:30etan, Ángel eta Pablo de la Hozen arteko hitzaldia egongo da: familia bereko bi arkitekto baina belaunaldi desberdinetakoak, lanbidearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arituko direnak. Azkenik, urriaren 5ean Cementos Rezola lantegira bisita teknikoa egingo da. 18:30etan Todo x la praxisetik (Madril) datorren Diego Perisek Arkitektura kode irekian: herri-ondasunak izeneko hitzaldia emango du. Arkitektura eta hirigintzari buruzko ikus-entzunezko lehiaketara aurkeztu diren lanen emanaldia eta sari-banaketarekin itxiko da Arkitekturaren Astea.

Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOren presidentea, Claudia Pennese Kultura bokalaren ondoan

Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOren presidentea, Claudia Pennese Kultura bokalaren ondoan

Miembrso del COAVN Gipuzkoa

Miembrso del COAVN Gipuzkoa

Arkitekturaren Astea 2018ko kartela

Arkitekturaren Astea 2018ko kartela

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter