Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Prentsa oharrak


Juan Rafael Aldayren Donostiako Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da ostiralean

Prentsa oharrak - 2016ko urriaren 26an, asteazkena

Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina, Juan Rafael Alday arkitektoak 1931an egina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmenduan izango da ostiralean (urriak 28). Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikinean bertan, Donostiako Easo kalea 41-45ean kokatua, eta honako hauek parte hartuko dute: Enrique Ramos Hirigintza Jasangarriko zinegotzia Donostiako Udalean;Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea; Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoa eta Juan Rafael Aldayren senitartekoak  

“Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina arkitektura arrazionalistaren adibide bikaina da, 1925 eta 1965 urteen artean, gutxi gora-behera, eman zen mugimendu modernoaren ezaugarri esanguratsuenetakoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.

Juan Rafael Alday (1879-1955) Donostiako Ibaeta azuoan jaio zen eta 1905. urtetik Donostiako udal arkitektoa izan zen jubilatu zen arte, lehenengo bost urteetan José Goicoaren bitarteko bezala aritu bazen ere. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira bere obra hauek: Antozki Zaharra, Bretxako Arrandegia, Prim kaleko 22. zenbakian dagoen etxebizitza eraikina, edota Kontxako pasealekua eta hain ezaguna egin den baranda eta egun hiriko ikono batean bihurtu dena, Ramón Cortázarrekin elkarlanean eginda. Udal arkitektoak izateaz gain, Suhiltzaileen burua ere izan zen, bi lanpostuak pertsona berdinari egokitzen baizitzaizkien.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin. 

Charla sobre las licencias audiovisuales, en el Festival de Cine Creative Commons

Prentsa oharrak - 2016ko urriaren 17an, astelehena

La sección Arquitectura y Urbanismo del Festival de Cine Creative Commons acogerá este año una charla sobre las licencias audiovisuales. Este festival tendrá lugar el 19 de octubre a partir de las 17:00 en el COAVN Gipuzkoa (Paseo de Francia, 11 – Donostia). Esta actividad la realizan conjuntamente la delegación de Gipuzkoa del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro y la organización Campo Creativo Cero.  

A continuación incluimos el programa de la sesión o puedes consultarlo en la página web del festival: cineCCdonostia.org 

17:00Presentacion

17:05Charla sobre las licencias audiovisuales creative commons en el contexto de la arquitectura y el urbanismo. Ponente: Juanjo Díaz, director del festival de cine y cultura libre cineCCdonostia

17:30Comentarios y preguntas

18:00Presentacion de la Convocatoria del concurso cCCd_fest_ArqUrb2016

18:15Visionado de los 4 videos participantes presentados por sus autores

Daniel Carballo. Beti-Jai es una plaza (45min)

Amador Melchor, Yoslec:

  • In Fraganti (1.12min) 
  • En Brillo y Negro (1min)
  • Patrimonio Destruido (4.40min

19:15Entrega de premios y presentación de la convocatoria del concurso CCd_fest_ArqUrb2017

19:30Despedida y cierre

Imagen de cabecera del artículo

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inauguruazioa Andoaingo Bastero Kulturgunean, ostiralean

Prentsa oharrak - 2016ko irailaren 28an, asteazkena

Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 30) 19:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du. 

Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.

Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera  18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Luis Tolosari buruz

1928-1956 urteen artean produkzio arrazionalistak Euskal Herriko arkitektura arloan izan duen pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa da Luis Tolosa. Proiektuak sinatzeko beharrezkoa titulurik ez zuenez, berak egindako lan asko beste egile batzuei egotzi zaizkie, baina frogatua dago gaur egungo euskal arkitekturako zenbait obra garrantzitsu bereak direla, esaterako, Andoaingo Laborde Anaiak eta Ziako enpresak.

Jarduera hau 2016ko Arkitekturaren Mundu Egunaren inguruan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatu dituen ekintzen barruan kokatzen da eta Andoaingo Udalarekin batera antolatu da. Erakusketa hau egin ahal izateko San Telmo Museoaren, Pasaiko Portuaren eta Luis Tolosaren familiaren laguntza ezinbestekoa izan da, beraiek utzi baidituzte obra hauek erakusketa antolatzeko.


Informazio gehiagorako edota antolatzaileekin elkarrizketaren bat lotzeko, arren, jar zaitez gurekin harremanetan:

 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (Gipuzkoa)

Raquel López · Komunikazioa Saila

Tel.: 943 320 194 / komunikazioa@coavnss.org 

Donostiako mugimendu modernoa Hiribiltzenekin uztartuko da Aldizkari Ibiltari bat osatuz

Prentsa oharrak - 2016ko ekainaren 23an, osteguna

Datorren azaroan Donostian egingo den IX DOCOMOMO Ibérico – Kultura ondarea eta gizartea biltzarraren barruan antolatutako promozio ekintzen barruan, Aldizkari Ibiltari bat osatuko da da larunbatean (ekainak 25), Hiribiltzeneko azken asteburuarekin bat eginez. Ibilaldia Donostiako Nautikoan hasiko da 11:00etan. Asmoa da oinezko ibilaldi bat egitea Donostiako mugimendu modernoaren inguruko zenbait espazio esanguratsu lotuz. Leku horietan 15 minutu inguruko zenbait ekintza egingo dira, guztiak kalean. Diseinatu den ibilaldia tarteka Hiribiltzenek planteatzen zuen ibilaldiarekin bat egiten du, aldizkari ibiltariak duen helburuetako bat sustatzen baitu: nabarmentzea eta sustatzea herrietan eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala.

Aldizkari ibiltariak honako espazio eta eraikinak batuko ditu: Nautikoa, Trinitate plaza, Zurriola, Equitativa eraikina eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako egoitza, non ekintzari amaiera emango zaion. Gainera, ekintza honekin batera, kongresua promozionatzeko beste ekintza bati emango zaio hasiera: Instagrameko argazki-lehiaketari: DOCOMOMO bat egin ezazu. Ibilaldi eta ibilaldi artean, beraz, bi izango dira egin beharrekoak espazio horietan: alde batetik oihal bat zabalduko da non koloretako sprayez lagunduta gerturatzen direnak espazio edota eraikin horrek iradokitzen diona irudikatu dezaken. Bestalde, mugimendu modernoari argazkiak ateratzera sustatuko da, eta hauek lehiaketan parte hartzeko balioko dute.

Hauek izango dira aurreikusitako ordutegia eta lekuak aldizkari ibiltaria osatzeko:

 

-          11:00- 11:15: Naútikoa. Instagram lehiaketaren aurkezpena + Grafiti murala.

-          11:20-11:35:  Trinitate plaza + Grafiti murala

-          11:45-12:00: Kursaal-Kuboak + Grafiti murala

-          12:10-12:25: Equitativa eraikina + Grafiti murala

-          12:30: EHAEO Gipuzkoa + Grafiti murala. Ibilaldian zehar egin den grafitia bere osotasunean aurkeztuko da bertan. 

2016ko EHAEO Arkitektura sarien banaketa

Prentsa oharrak - 2016ko ekainaren 08an, asteazkena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, 2016ko EHAEO Arkitektura sariak banatuko ditu ekainak 9an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Donostiako Udaletxeko udalbatza-aretoan ospatuko den emanaldian. Epaimahairen erabakia,non EHAEOko Dekanoa izan den buru, hemen  kontsultatu ahalko da .

Zer: EHAEO Arkitektura sari banaketa.
Non: Donostiako Udaletxean.
Noiz: 2016ko ekainak 9an, osteguna.
Ordua: 18:00etan.


Informazio gehiago:
688 841 285 (Dicky)
697 801 162 (Luis)

Donostiak, 2016ko EHAEOko Arkitektura sarien banaketan 160 gonbidatu baino gehiago jasoko ditu.

Prentsa oharrak - 2016ko ekainaren 08an, asteazkena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, arratsaldeko 6:00etatik aurrera, 2016ko EHAEOko Arkitektura sariak banatuko ditu, Donostiako Udaletxeko udalbatza-aretoan, 160 gonbidatu baino gehiago izango dituen ekitaldi batean. Oihane Mateosek zuzenduko duen gala honek, epaimahaiaren ustez, azken hiru urteetan lau modalitatetan lan bikainenak burutu dituzten arkitekto eta hirigileak batuko ditu. Hauek dira modalitateak: interiorismoa, hirigintza, birgaikuntza eta arkitektura. 

EHAEO sarien hamabigarren edizio honen epaiak, aurkeztutako 121 lanen artean, 30 sari banatuko ditu guztira, obra sarituak eta finalistak kontuan izanda. Kategoria bakoitzean, sari nagusia lortu duten hamarrak hurrengoak dira:

Arkitektura:
1. IRUÑEAKO ALDE ZAHARREAN OSTATU EMATEKO ETXEBIZITZAK, Carlos Pereda eta Óscar Pérez Silanes.

2. #20 ETXEA CINTRUENIGON, Raúl Montero.

3. CARRERAS-MÚGICA ARTE GARAIKIDEAREN GALERIA, BILBON, Juan Herreros eta Jens Richter.

4. EUSKAL HERRIKO GOI-MAILAKO MUSIKA IKASTEGIA, MUSIKENE, DONOSTIAN, Asier Atxurra, Aitor Gurtubay eta Unai Zelaieta.

Birgaikuntza:

1. HORMA BITARTEKO ERAIKIN BATEN BIRGAIKUNTZA IRUÑEAKO ZENTRO HISTORIKOAN. Egileak Alfonso Alzugaray eta Carlos Urzainqui dira.

2. AUZO FACTORY IRAZABAL, MATIKON, BILBO. Asier Santas eta Luis Suárez Mansilla.

Hirigintza:
1. IRISGARRITASUNAREN HOBEKUNTZA GASTEIZEKO ZENTRO HISTORIKORA. Jesús Leache eta Fernando Tabuenca.

2. OINEZKOEN ZALDAINA ARGA IBAIEAN ETA ARANZADI PARKEKO BARATZE SOZIALETARAKO TXAKUR-TXABOLAK, IRUÑAN. Andrés Ayesa eta Juan José Peralta.

Interiorismoa:
1. LARGO RECORRIDO DENDA, ZIZUR TXIKIAN. Xavier Guindano, Joseba Zarranz eta Alai Zarranz.

2. ENDOPERIO HORTZ KLINIKA, IRUÑAN. Borja Lorenzana eta Miguel Pérez. Matxalen Acasuso (EHAEOko dekanoa) buru izan duen epaimahaia, hurrengoez osatuta egon da: Alberto de Abiega, idazkaria; Raquel Ochoa Ruiz, Arabako Delegazioaren ordezkaria; Miguel Zaballa, Bizkaikoaren ordezkaria; Olatz Ocerin, Gipuzkoakoaren ordezkaria; Koldo Fernández Gaztelu, Nafarroakoaren ordezkaria; José Morales, Gobernu batzordeak hautatua; eta Javier Martínez Callejo, EHAHEko (Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkartea) ordezkaria.

Epaimahaiaren akta osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke:
http://www.coavn.org/coavn/var/16/ActaPremiosCOAVN_2016.pdf


Informazio gehiago:
688 841 285 (Dicky)
697 801 162 (Luis)

Imagen de cabecera del artículo

Mario Sangalliren Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa monografia aurkeztu da gaur arratsaldean

Prentsa oharrak - 2016ko ekainaren 02an, osteguna

Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztu da gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundian.  Egileaz gain, aurkezpen-ekitaldian María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako jarduneko presidenteak eta Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak parte hartu dute. Liburuaren aurkezpenaz gain, egileak Peña Ganchegui: bizitza bat, arkitektura bihurtua izenburua duen hitzaldia eskaini du ekitaldira joan diren 50 pertsona ingururen aurrean. Liburu hau Gipuzkoako EHAEOko Gipuzkoar Arkitektoak bilduma osatzera dator.

Monografia honetan egileak Luis Peña Gancheguiren obra azaltzeko giltzarriak jasotzen ditu, ikuspuntu berri batetik. Ez da planteatzen Peña Gancheguiren jarduera profesionalaren ibilbide kritiko bat egitea, baizik eta nola bere bizitza bere obrarekin uztartzen den bere proiektuetan hainbat erabaki hartzeko garaian. Ikerketa lerro hau bat dator Luis Peña Gancheguiren lemarekin: “Proiektua tesi gisa”, eta horren harira bideratu zuen irakasle-jarduna eta argumentu gisa erabili zuen ikerketa profesionalerako. Jarduera horrek gogorarazten digu, gainera, modernotasunaren paradigma nagusietako bat, nola ikusten zuen joera honek sortzailea, bizitza eta obra unitate berean bateratuz, biak konbinaturik, norberaren nortasuna subjektu gisa tankeratuz.

Asmoa ez da Peña Gancheguiren obra lehenetik azkenera arte aztertzea,  baizik eta Tenisaren plazarekin gauzatzen den heldutasun profesionalera heldu arte, non bere heldutasun profesionala sendotzen den. Luis Peña Gancheguiren gai nagusien inguruan jasotzen den esperientzia laburbiltzen da, lekua eta tokia kontrajartzen direlarik, liburuaren azpitituluan adierazten den bezala: Arkitektoa, leku gisa.

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zuen Doktore. Peña Ganchegui y Asociados estudioaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

Imagen de cabecera del artículo

Mario Sangallik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa monografiaren aurkezpena, ekainaren 2an Gipuzkoako Foru Aldundian

Prentsa oharrak - 2016ko maiatzaren 26an, osteguna

Datorren ekainaren 2an (ostegunea) 18:00etan Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztuko da. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Alduniaren Tronuaren aretoan izango da eta Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako presidenteak, Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak eta Mario Sangalli Uggeri liburuaren egileak parte hartuko dute.

Liburuaren aurkezpenaz gain, egileak Peña Ganchegui: bizitza bat arkitekturaz egina izenburua duen hitzaldia emango du

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lortu zuen Doktoretza. Peña Ganchegui y Asociados estudiaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, baita Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

 

Informazio gehiago edota elkarrizketaren bat egin nahi izanez gero, jar zaitez Gipuzkoako EHAEOko komunikazio sailarekin harremanetan: 

Raquel López Viña
komunikazioa@coavnss.org / 943 320 194
www.coanvss.org

89-tik 96-ra guztira: 102

Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:

Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194

Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 25

Bisita gidatua. Eibar: bizikletaren arkitektura Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar) Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera) 2025ko urriaren 25an, larunbata

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berria. Ziurtapena eta jasangarritasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) 2025ko urriaren 28an, asteartea

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko araudi berria. Ziurtapena (CE3x) eta Jasangarritasuna (CTE) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30 2025ko urriaren 28an, asteartea

Twitter