Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Prentsa oharrak


Imagen de cabecera del artículo

Irungo Alberto Anguera etxea, Luis Vallet de Montano arkitektoarena, DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da asteazkenean

Prentsa oharrak - 2017ko ekainaren 12an, astelehena

- Eraikin hau, 1930. urtean eraikia izan zen eta mugimendu modernoaren arkitekturaren adibidea da 

- Ekitaldia 12:00etan hasiko da etxean bertan, eta Irungo Udaleko ordezkariak, EHAEOko ordezkariak, Alberto Anguera eta Luis Vallet de Montanoren senitartekoak eta Luis Valleten monografiaren egileak hartuko dute parte

Irungo Alberto Anguera Etxea Luis Vallet de Montano arkitektoak 1930ean egina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmenduan izango da asteazkenean (ekainak 12). Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikinean bertan, Policarpio Balzola kaleko 3. zenbakian kokatua, plakaren ezarpenarekin eta Irungo Casinoan jarraituko du. Honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena, EHAEOko Gipuzkoako presidentea; José María García-Arenzana Anguera, Alberto Angueraren senitartekoa eta etxearen jabea, Marina Vallet de Montano, Luis Vallet de Montanoren biloba; Irungo Udaleko ordezkariak eta Lauren Etxepare eta Fernando García, Luis Vallet de Montanoren monografiaren egileak.  

“Irungo Alberto Angueraren etxea herriko mugimendu modernoaren adibide bikaina da eta garaian pil-pilean zegoen estiloa zein zen erakusten duen obra esanguratsuenetarikoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.  

Luis Vallet de Montano (1894-1982) Huescako Plan herrian jaio zen, baina jaio eta berehala amaren sorterrira aldatu ziren: Irun. Irunen jaso zituen lehen marrazketa-eskolak eta 1920. urtean arkitekto-titulua lortu zuen Madrileko Arkitektura Eskolan. Euskal estiloa bereganatu zuen berehala baina 10 urteren buruan bere belaunaldiko arkitekto gehienen antzera, lengoaia arrazionalistari heldu zion. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira egilearen obra hauek: Irungo Casinoa, Irungo Kontserbatorioa, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxea izan zena, edota Porcelanas Bidasoako lantegia izan zena.  

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

EHAEO Gipuzkoa

Komunikazio saila

Raquel López Viña

Tel.: 943 320 194 · komunikazioa@coavnss.org

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko prozesu bat jarriko dute martxan, apirilaren amaieran hasita

Prentsa oharrak - 2017ko apirilaren 05an, asteazkena

Bi erakundeek aurkeztu dute gaur arratsaldean KOMOMO prozesua, agente espezializatuak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak parte hartzera irekita dagoena

 

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Arkitekto Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritza KOMOMO prozesuaren bigarren fasea jarri dute martxan, Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburuarekin. Gaur arratsaldean egin da prozesuaren aurkezpena, apirilaren amaieran hasiko dena. Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea eta Claudia Pennese, kultura-bokala Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialean. Bi erakundeek adierazi dutenez “ondare arkitektoniko modernoaren esparruan dabiltzan agenteak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak orokorrean elkartu nahi ditu prozesu honek”.

Judith Ubarrechenak esan duenez “Arkitektoen Elkargoaren helburuetako bat da arkitekturaren dibulgazioa herritarren artean”. Bestalde, administrazioaren zeharkako harremanak izan nahi ditugu horrelako proiektuetan lan egiteko, gure lurraldeko ondare arkitektonikoa balioan jarri nahi duena”, erantsi du.

Bestalde, Denis Itxasok aditzera eman du beharrezkoa ikusten duela erakundeen (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentua kasu) parte hartzea horrelako prozesuetan “ondare arkitektonikoa kultura ere bada eta haren dilbugazioa beharrezkoa baita”.

Claudia Pennesek, Arritokieta Eizagirre, Irati Otamendi eta Mikel Díaz de Illarrazak osatzen duten taldearekin batera, azaldu du nola pasa den urtean Donostian egin zen IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren markoan sortu zen ideia. “Hasieratik jarraipen bat izango zuen ekintza bat bezala planteatu genuen prozesu hau eta ez kongresuan bertan amaituko zen zerbait bezala”, esan du Pennesek. “Helburuetako bat da gaur egungo ondare arkitektonikoaren kudeaketan aldaketa bat bultzatzea, horregatik, lehen fasean lortu genituen emaitzetatik abiatuta ondare arkitektonikoaren kudeaketa eredu alternatibo bat definitzen saiatuko gara agente desberdinen parte-hartzearekin, eta pixkanaka lurraldean inplementatzen saiatuko garena”, gehitu du. 

Azkenik, Pennesek eta taldeko gainontzeko kideek lehen faseko emaitzak aurkeztu dituzte, bigarren fasearen oinarria izango direnak. Horien artean, azpimarragarria da ondare arkitektonikoaren ezagutza eza maila guztietan: politikotik hasita gizarte-mailara iritsi arte. “Horrelako datuak esku artean izanda, eman beharreko lehen pausua gizarteari informazioa helaraztea eta sentsibilizatzea izango da, eta ondarearen eraikin hauek duten balioaren partaide egitera, gure historia eta memoriaren parte diren heinean”, azaldu du. “Aldaketa hau gerta dadin, hezkuntza sisteman ere eman beharko lirateke aldaketak, kultura ondarearen inguruko materialak erantsiz”, esan du. Azkenik, lantalde honek ondorioztatu du “ondarean balioa hautemateko partekatutako kudeaketa bat beharrezkoa da gizarte helburuak dituen birmoldaketa izanik jomuga”. “Horregatik, bigarren fase honetan alde guztiekin adostutatuko eredu bakar bat izatera iritsi nahi dugu”.

 

Argazkian: Arritokieta Eizagirre, Irati Otamendi, Claudia Pennese, Denis Itxaso, Judith Ubarrechena eta Mikel Díaz de Illarraza.

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremantan:

Gipuzkoako EHAEO

Komunikazio saila

 Raquel López Viña

 komunikazioa@coavnss.org / 943 320 194

Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO prozesuaren aurkezpena: Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburua duena

Prentsa oharrak - 2017ko apirilaren 03an, astelehena

Ekitaldia apirilaren 5ean 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOean, eta Denis Itxasok (Gipuzkoako Foru Aldundia) Judith Ubarrechenak eta Claudia Pennesek (Gipuzkoako EHAEO) parte hartuko dute 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak elkarlanean KOMOMO prozesua jarriko dute martxan. Helburua da Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzea. Horregatik, ondare arkitektoniko modernoaren inguruko eragileak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak orokorrean bildu nahi ditu prozesu honek.

Aurkezpen ekitaldia apirilaren 5ean (asteazkena) 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Honako pertsona hauek hartuko dute parte: Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea eta Claudia Pennese, kultura-bokala Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialean, eta zuzendaria RB3 Innovación Urbana Intergrada unibertsitate start-upean, prozesuaren lehen fasearen garapena egin duen erakundea. Aurkezpenean lehen fasean aritu den lantaldea izango dute lagun: Arritokieta Eizaguirre, Irati Otamendi eta Mikel Díaz de Illarraza.

------------------------

Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat lotu, gurekin harremaneta jartzea baino ez duzue:

EHAEO Gipuzkoa

Komunikazio saila

Raquel López Viña

komunikazioa@coavnss.org / 943 320 194

Imagen de cabecera del artículo

Arkitektoen Elkargoak herritarrek eraikinen ikuskaritza, birgaitzea eta irisgarritasunari buruz dituzten galderei erantzuteko doako informazio-saio bat antolatu du

Prentsa oharrak - 2017ko martxoaren 20an, astelehena

Ekitaldia martxoaren 27an izango da 19:00etan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzan 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak informazio-saio bat antolatu du martxoaren 27rako (19:00) herritar guztiei irekia. Ekitaldi honetan Eraikinen Ikuskartiza Teknikoa (EIT), eraikinen mantenua, birgaitzea eta irisgarritasunaren inguruan emango da informazioa eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Baita ere, gai honen inguruan legediak zer dioen eta indarrean dauden diru-laguntzen inguruko informazioa emango da. Besteak beste, legeak dionaren arabera, 50 urtetik  gorako eraikinek 2017ko ekaina baino lehen pasa beharko dute Ikuskaritza Tekniko hau. Bilera Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Ana Lezcano eta Eduardo Montoya, Gipuzkoako EHEAEOko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako, interesa dutenek 943 320 194 telefonora deitu edota komunikazioa@coavnss.org helbidera posta bat idatzi beharko da.

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea (zer da EITa eta zeintzuk dauden behartuak egitera),  eta bestetik, EITa egiteak dituen onurak edota eraikin bat egoera onean mantentzea suposatzen duen aurrezpenaz informazioa ematea. Horregatik, Elkargoak laguntza eskaini nahi die herritarrei eta bere etxekoa ateak zabaltzen ditu edozein zalantza argitzeko.

------------------

Informazio gehiago behar izanez gero, edota elkarrizketaren bat egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan:

Raquel López Viña

Komunikazio Saila

EHAEO-COAVN (Gipuzkoa)

tel.: 943320194

komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org

 

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak Donostian eraikitako Ondare kulturalaren inguruko mahai-inguru publiko batzuen zikloa antolatu du

Prentsa oharrak - 2017ko martxoaren 03an, ostirala

Eztabaida hauek martxoan, apirilean eta maiatzean egingo dira Zubieta liburu-dendan, eta herritar guztiei egongo dira irekiak 

Eztabaida publikoari ezagutzaren inguruan ekarpenak egiteko helburuarekin, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ondarearen batzordeak mahai-inguru publiko batzuk antolatu ditu. Martxoan, apirilean eta maiatzean egingo dira Zubieta liburu-dendan (Errege Katolikoa kalea, 3 – Donostia). Eztabaida hauek Donostian eraikitako ondare kulturalaren ingurukoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak egongo dira. Lehenengoa, martxoaren 9an izango da, 18:30ean eta Uliako Mintegiak izango ditu hizpide. Besteak beste, paisaia, ekipamendua, hirigintza eta parte-hartzearen inguruan hitz egingo da.

Bigarren mahai-ingurua apirilaren 6an ordu berean egingo da, eta EHOPBak eta hirigintzako instrumentuak izango da eztabaida gunea. Beste gauza batzuen artean, katalogo bat nola egiten den eta eraikin bat katalogoan sartzeko zein irizpide erabiltzen diren ezagutzera emango da. Azkenik, maiatzaren 4an (18:30) azken mahai-ingurua egingo da: Trinitate plaza eta Tenisaren. Eztabaida honetan jabetza intelektula, erabilera eta hiri-espazio publiko/pribatuari buruz hitz egingo da.

Ekintza honekin bilatzen dena da aldi berean eta foro bakar batean parte-hartze plural bat erakartzea, aditu eta: ez adituekin, non ikuspuntu teknikotik eta ez teknikotik zilegitutako ahotsak elkartuko diren, eta informazio trukaketa bat egongo den. Eztabaidaren formatua irekia izan nahi du, eta sarrera labur baten ondoren parte-hartzaileei emango zaie hitza.

 

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako EHAEOk Claudia Pennese arkitektoaren Munduaren azal aldakorra erakusketa jasoko du

Prentsa oharrak - 2017ko urtarrilaren 30an, astelehena

  • Egileak hiriaren, hiri-arkitekturaren eta bertan bizi diren biztanleenganako duen ikuspegia erakusten digu, azken 20 urteetan Italia eta Euskal Herriaren artean esku hutsez egindako marrazki sorta baten bidez
  • Inaugurazio ekitaldia otsailaren 1ean 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOean

 

Claudia Pennese arkitektoaren Munduaren azal aldakorra erakusketa ikusgai egongo da asteazken honetatik aurrera Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan. Kelerren babespean egindako erakusketa honen inaugurazio ekitaldia otsailaren 1ean 18:30ean izango da egoitza honetan (Frantzia hiribididea, 11 – Donostia).

Azken 20 urteetan Italia eta Euskal Herriaren artean esku hutsez egindako marrazki bilduma honen bidez, egileak hiria, hiri-arkitektura eta bertan bizi diren pertsonak modu desberdin eta oso personal batean ikusteko eta ulertzeko modu berri bat erakusten digu. Claudia Pennesek publikoaren aurrean bere lanak erakusten dituen lehen aldia, non arkitekturan profesionalak direnen lan eremuari buruzko bere ikuspuntua aditzera ematen duen. 

Erakusketa hau datorren martxoaren 1a arte egongo da ikusgai honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

 

Claudia Penneseri buruz

Claudia Pennese (1966. Teramo, Italia) Arkitekturan doktorea da eta arkitektura-irakaskuntzan, ikerketan eta arlo profesionalean 20 urte baino gehiago eman ditu. Jardunean, ikuspegi holistiko bat izan du beti, horregatik, inoiz ez ditu banatu arkitektura eraikitzen laguntzen ari den hiritik. Hirigintza ikuspuntu integral eta integratzaile batetik begiratu du beti. Hori dela eta, bere lanean eta ikerketetan arlo fisikoa, soziala, kulturala eta pertzeptzioa aurkitu daitezke. Gaur egun, Pennese Gipuzkoako EHAEOko zuzendaritza batzordeko kidea da.

 

 

Informazio gehiago edota elkarrizketaren bat hitzartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Raquel López · Komunikazioa Saila

Tel.: 943 320 194 / komunikazioa@coavnss.org

Nota aclaratoria sobre la reciente sentencia del Tribunal Supremo sobre el recurso al RD sobre certificación de la eficiencia energética

Prentsa oharrak - 2017ko urtarrilaren 20an, ostirala

El Tribunal Supremo establece, en reciente sentencia, que el RD 235/2013 sobre la certificación de la eficiencia energética, no vulnera ninguna norma legal, ya que al regular la figura del técnico competente, se remite a la Ley de Ordenación de la Edificación (LOE).

La sentencia, no incide ni modifica la reiterada doctrina Jurisprudencial del Tribunal Supremo, que ha declarado que sólo los arquitectos -y en su caso los arquitectos técnicos- ostentan competencias para emitir informes de evaluación de edificios destinados a usos de carácter administrativo, sanitario, religioso, residencial, docente y cultural.
 

Mugimendu Modernoaren arkitekturan nazioarteko adituak Donostian elkartuko dira datorren astean egingo den IX DOCOMOMO Ibérico biltzarrean

Prentsa oharrak - 2016ko azaroaren 11an, ostirala

Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, Gipuzkoako EHAEOk eta Do.co.mo.mo Ibérico Fundazioak elkarlanean antolatu dute biltzar hau, eta EHUko Carlos Santamaria Zentroan ospatuko da

 

Mugimendu Modernoaren arkitekturan nazioarteko adituak diren hizlariak IX DOCOMOMO Ibérico biltzarra – Kultura ondarea eta gizartea biltzarrean parte hartuko dute azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko den kongresuan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza, 2). Lehen aldia da Euskal Herrian gai honi buruzko biltzar bat egiten dena, eta honako hiru arlo tematikoak landuko dira: Mugimendu modernoa eta garapen soziala, Hiritarren parte-hartzea: heziketa, informazioa eta zabalkundea eta Kultura ondarearen ekonomia eta kudeaketa. Helburua da XXI. mendeko herritarrei helaraztea Mugimendu Modernoaren ondare kulturalaren balioa, obra hauek garai gertuago batean eraikiak izateagatik ez dutela balio arkitektoniko gutxiago. Bestalde, gizartearen inplikazioa sustatu nahi da eraikitako ondasun kulturalen kudeaketan.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren bidez eta Do.co.mo.mo Fundazioko patrono gisa, Donostiara ekarri nahi izan du arkitektura eta eraikitako ondarearen azterketa egiten duen kongresu hau, eta hiru urtez behin egiten dena, Donostiako europar kultura hiriburutzarekin bat eginez, jakina baita, Gipuzkoako hiriburuan mugimendu modernoko eraikin oso esanguratsuak daudela.

Antolakuntzak oso arrakastatsutzat jo du biltzarrak izan duen harrera, Europako eta Iberoameriketako 15 herrialdeetatik bidali dituzten 160 komunikazio jaso baitira. Horietatik, zientzia batzordeak 40 aukeratu ditu kongresuak irauten duen hiru egunetan aurkeztuak izateko. Gainera, bertaratutakoak (150 pertsona inguru espero dira) Europa mailan arkitektura eta ondarearen arloan oso ezagunak diren adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute. Hori horrela, hauek izango dira hizlariak: Koen van Balen, Raymond Lemaire International Centre for Conservationeko zuzendaria, UNESCO katedraren titularra prebentziozko babesean, behaketan eta leku eta monumentuen mantenuan; Andrea Rurale, MAMAko (Master in Art Management and Administration) zuzendaria, SDA Bocconi School of Management, eta Fondo Ambiente Italianoko (FAI) zuzendaria Lombardian; Michael Hebbert, Londreseko Bartlett University Collegeko hirigintzako irakaslea eta Manchesterreko Unibertsitateko irasle emeritua; Mark O’Neill, Glasgow Life-eko politika eta ikerkuntzako zuzendaria; Jose Antonio Bandeirinha, arkitektoa, Coimbrako Unibertsitateko irakalea, eta Portugaleko Centro de Estudos Sociaseko ikertzailea; Álvaro Sevilla, Lurralde-plangintzako Historia eta Hirigintzako Teoriaren irakaslea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan; Alexandre Alvés Costa, Europa Nostra Saria 2010ean eta XX. mendeko arkitekturaren historian arkiteko-belaunaldi hartako pertsona esanguratsuenetarikoa; Ricardo Flores eta Eva Prats, Bartzelona Arkitektura Eskolako irakasleak eta Grand Award sariaren irabazleak Londresko Summer Show of Royal Academyrengatik arkitekturako obra hoberenari 2009an, Veneziako Bienalean 2012, 2014 eta 2014ean aurkeztua; Víctor López Cotelo, CSCAEk ematen duen Arkitekturako Urrezko Domina 2016, Granado Arkitektura Eskolaren Espainiar Arkitektura Saria (2015) eta Bavierako Landena (Alemania) dagoen Arte Ederretako Akademiako kidea; Elías Torres, Royal Institute of British Architectsen International Fellowship 2016 izendatua eta  Josep Llinás, hiru aldiz FAD Sarietako irabazlea.

Bestalde, mahai-inguruetan honako hauek parte hartuko dute Ana Tostoes, DOCOMOMO Internationaleko presidentea; Celestino García Braña, DOCOMOMO Ibéricoko presidentea; Denis Itxaso, Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Luisa Etxenike idazlea eta Daniel Módol, hirigintza-arkitekoa eta Universitat de Catalunyako ETSABeko hirigintza eta lurralde antolamenduko iraskale elkartua.

Bestalde, eta kontutan izanda Gipuzkoan industria-, bizitegi- eta ekipamendu-obra asko dituenez, eta guztiak tendentzia arkitektoniko honen barruan kokatzen direnez, zenbait ekintza osagarri eta doakoak antolatu dira, gizarteari Mugimendu Modernoaren arkitektura gerturatu eta horren parte-hartzaile izateko helburuarekin: Luis Tolosa: Andoain-Pasaia bisita gidatua (azaroak 17); Eibarreko mugimendu modernoko eraikin industrialetara bisita gidatua eta Luis Vallet de Montano obra ezagutzeko bisita Irunen. Azken bi hauek azaroaren 19rako aurreikusiak.

Babesleak eta laguntzaileak

Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra antolatzeko Gipuzkoako EHAEOk eta DOCOMOMO Ibérico Fundazioak honako erakunde hauen laguntza jaso du: Gipuzkoako Foru Aldundia; Donostiako Udala, EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa; Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa; IPCE (Instituto de Patrimonio Cultural de España), Basque Tour, FMY HeidelbergCement Group, San Telmo Museoa, Arquia Fundazioa eta HNA.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

 

OHARRA: Egitaraua eta hizlarien perfilak atxikitzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat hitzartu nahi baduzu, arren, jar zaitez gurekin harremanetan:

 Raquel López Viña · EHAEO/COAVN Gipuzkoa · Komunikazio Saila

Tel.: 943 320 194 · komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org · www.docomomo2016.coavn.org

81-tik 88-ra guztira: 102

Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:

Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194

Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 25

Bisita gidatua. Eibar: bizikletaren arkitektura Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar) Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera) 2025ko urriaren 25an, larunbata

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berria. Ziurtapena eta jasangarritasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) 2025ko urriaren 28an, asteartea

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko araudi berria. Ziurtapena (CE3x) eta Jasangarritasuna (CTE) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30 2025ko urriaren 28an, asteartea

Twitter