Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

DOCOMOMO plakaren ezartzea, Pasaian


2018ko urriaren 02an, asteartea

Eguna: Urriak 3, asteazkena

Ordua: 12:00

Parte hartzaileak: Lore Suárez, zinegotzia Pasaiako Udalean; María Asunción Ganado Ama Pilar Izquierdo ikastetxearen zuzendaria;  Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea.

Do.co.mo.mo Iberico fundazioak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialen Gipuzkoako ordezkaritzak Pasaian dagoen Ama Pilar Izquierdo ikastetxeari aitortza egingo diote  DOCOMOMO plaka ezartzearekin. José María Yturriaga Dou arkitektoak diseinatutako eraikina da hau, eta 1959-1970 artean egin zen. Eraikina 1930 eta 1970 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren ikurretako bat, horregatik izan da aukeratua aurten errekonozimendu hau egiteko. Plaka ezarri eta gero, María Asunción Ganadok eraikinaren historia kontatuko du eta Ana Azpiri historialariak mugimendu modernoaren inguruko hitzalditxoa emango du.


Etortzekoa bazara, arren, baieztatzea eskertuko genuke. Elkarrizketaren bat egiteko, arren jar zaitez harremanetan gurekin:

Raquel López Viña

Komunikazioa eta Kultura / Comunicación y Cultura

EHAEO-COAVN (Gipuzkoa)

tel.: 943320194

komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter