Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Arkitekturaren Astea 2018


2018ko irailaren 24an, astelehena

Urriaren 1ean, Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Asteari emango dio hasiera. Aurten, berezi arkitektoaren jardunari buruz hitz egingo dugu, egon diren aldaketen inguruan eta etorkizunean egon daitezkeenak aurreikusten. Hori horrela,  aste guztian zehar gaiaren inguruan hitz egiteko gonbidatu bikainak izango ditugu.

Bestalde, Do.co.mo.mo plaka bat ere jarriko dugu Pasaian.

Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina izen-emate orri batzuk jarri dira bai ekintzen eta bai espazioaen antolakuntzari begira.

Hementxe dago egitaraua xeheagoa:

Urriak 01, astelehena

11:00: Arkitekturaren Astearen aurkezpena

18:30: Hitzaldia: Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguer (GEA21): Hibridazioa eta ikuspegi holistikoa arkitektura-lanbidean. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.

Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguerrek eskarmentu handia dute alor desberdinetako analisia, esaterako hirigintza eta lurralde plangintza, nekazaritza, ingurunea eta paisaia, mugikortasuna eta garraiobideak, biodibertsitatearen kontserbazioa eta hobekuntza, hondakinak eta kutsadura, uraren zikloa, ekonomia eta lekuko garapena, turismo arduratsua eta jarduera ekonomikoaren kokalekua...  2017an CSCAEk ematne duen Urrezko Domina jaso zuten, azken bi hamarkadetan izan duten ibilbidearengatik.


 

Urriak 02, asteartea

18:30: Solasean:  "Eraldatzeko ezagutu gaitezen", elkargokideek egindako lanez osatutako erakusketaren irekiera, eta lanbideari buruzko solasaldia: Non gaude | Nora joan nahi dugu. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.

 


 

Urriak 03, asteazkena

12:00: DOCOMOMO plakaren ezartzea Ama Pilar Izquierdo Haur Hezkuntza ikastetxean, Pasaian. Izen-ematea.

José María Yturriaga Dou arkitektoaren obra esanguratsua. Plaka ezarri eta gero, Ana Azpiri doktoreak eraikina eta mugimendu modernoaren inguruko hitzalditxoa emango du. Ondoren, mokadutxo bat eskainiko da eskolako jangelan. 

18:30: Hitzaldia: Ángel eta Pablo de la Hoz: Lanbidea garai berrietara egokitzeko gaitasun bezala. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.

Familia bereko baina generazio desberdinetako bi kide elkartuko ditugu lanbidearen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan hitz egin dezaten


 

Urriak 05, ostirala

11:00: Cementos REZOLAra bisita teknikoa. Rezolako lantegia. Izen-ematea

FYM HeildebergCement Groupen parte hartzearekin, Añorgan kokatuta dagoen lantegia ezagutzeko aukera izango dugu. Bisita teknikoa izango da, batik bat arkitektoentzako prestatutakoa. 

18:30: Hitzaldia. Todo por la praxis: Arkitektura kode irekian: herri-ondasunak. Gipuzkoako EHAEOean.  Izen-ematea

Diego Perisek Todo x la praxisen hirigintza taktikoa, parte-hartze prozesuetan, lankidetza et resilientziazko proiektuetan, hiri bitartekaritzan... alorretan jasotako esperientziaren berri emango digua. Beste batzuen artean, azpimarragarria da Urretxun egin zuten parte-hartze prozesua:  Auzolan Irimo.

Arkitekturaren Asteri amaiera emango zaio arkitektura eta hirigintzaren inguruko Creative Commons Zinemaldira aurkeztu diren bideoen proiekzioa eta sari-banekaterkin. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter