Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Hitzaldi zikloa: Berdintasun ibilbidea


2018ko urriaren 11an, osteguna

MoMoWo erakusketa ibiltariaren baitan, urriaren 17an Donostiara iritsiko dena eta Gipuzkoako EHAEOk Ondarearen Europako Jardunaldietarako antolatu duena, Gipuzkoako elkargoak ekimen hau osatu nahi izan du. Horrela, urria eta azaroko zenbait ostiraletan zehar 13:00etatik 15:00etara (bazkal orduan izanik, luntxa eskainiko), Berdintasun ibilbidea izenburupean emango diren hitzaldi sorta bat antolatu du. Sarrera doakoa da, baina saio bakoitzerako izena ematea ezinbestekoa da. Hementxe duzue egitaraua xehetua:

 

  • Urriak 19: Genero ikuspegia hirigintzan. Edurne Aperribay, arkitektoa, Emakumeak eta Hiriak plangintzako batzorde aholkulariaren foroko kidea eta UPV/EHUren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Masterreko Generoa hirigintzan gaiaren irakaslea.  Gipuzkoako EHAEOean. IZEN-EMATEA.
  • Urriak 26: Bauhauseko emakume arkitektoak. Aparteko talentua zuten ikasleak. Josenia Hervás, arkitektoa, Alcalá de Henareseko irakasle elkartua eta Las mujeres dela Bauhaus: de lo bidimentsioal al espacio total liburuaren egilea. Gipuzkoako EHAEOean.  IZEN-EMATEA.
  • Azaroak 9: Berdinatsuna eraikiz. Ane Alonso, arkitektoa, eta giza-, genero- eta berdintasun-ikuspegia duten hirigintzako proiektuetan aditua. Gipuzkoako EHAEOean. IZEN-EMATEA.
  • Azaroak 16: Emakume arkitektoak Gipuzkoan. Izaskun Aseginolaza, Enkarni Gómez, Itziar Rodríguez eta Koldo Tellería arkitekto eta UPV/EHUko irakasleak + ikasleak.Tabakalerako Basque Living espazioan. IZEN-EMATEA.

MoMoWo erakusketari buruz

Zenbait hiri zeharkatu eta MoMoWo: 100 Works in 100 Years. Europar emakumeak arkitektura eta diseinuan (1918-2018) erakusketa Donostiara iristen da urriaren 17an. Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an 18:00etan izango da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Erakusketa, bertan egongo da urriaren 31 arte. Ondoren, Tabakalerara mugituko dugu eta azaroaren 15a arte egongo da ikusgai.

Ekimen honek VOLAren babesa jaso du eta Habicen laguntza.

 

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter