Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Arkitektoek klima larrialdialdia adierazi dute eta Euskadi eta Nafarroa 2050ean ingurumen eragin txikiko ekonomia izan daitezenaren alde egingo dute lan


2019ko uztailaren 23an, asteartea

  •  EHAEO-COAVNek bere eskua administrazio publikoei eskaini die, hirigintzan eta eraikigarritasunean soluzio berritzaileak bultzatuko dituzten politikak gauzatzeko
  • Jardunbide profesionala ingurune jasangarriagoen proiekziora bideratuko duen ekintza plana aurrera eramateko konpromisoa
  • EHAEO-COAVNeko Dekanoaren iritziz, beroketa globala murrizteko lan egitea “eskakizun etikoa” da

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO-COAVN) bat egin du Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) elkartearen klima eta ingurumen larrialdiari buruzko adierazpen instituzionalarekin. Bertan, bere jarduketa eremuaren barruan, beroketa globala murrizteko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko eta indartzeko konpromisoa erakusten du, eta, hemendik 2050era, Euskadi eta Nafarroa ingurumen eragin txikiko ekonomia lehiakorrak izan daitezen, EBarekin eta nazioarteko komunitatearekin erakutsitako konpromisoan adierazten denez.

Arkitektoen iritziz beharrezkoa da beroketa orokorrak dakarren erronkaren magnitudea aitortzea, eta eraikita dagoen habitata hori murrizteko egokitzea “guztiz garrantzitsua” dela esan dute. Onetsitako adierazpenean jasotzen den bezala, “Gaurtik 2050era negutegi efektuko gasen isurketak %80 murrizteko, EBko ibilbide orriak adierazten duen bezala, eta beroketa orokorraren ondorioak konponezinak izatea saihesteko, arkitektoek gure erantzukizunari eta gizarteak eskatzen digun lidergoari erantzun behar diegu, gure lana indartuz, bakoitzaren eguneroko lan jardunean eta baita talde gisa ere”.

Klimaren mehatxuak dakartzan erronkei erantzutea “Arkitekturaren ezinbesteko konpromisoa eta eskakizun etikoa” dela onartuz, “gure ezagutza eta esperientzia Administrazio publikoen esku jarriko ditugu, hirigintzan eta eraikigarritasunean konponbide berritzaileak emango dituzten politika publikoetan modu koordinatuan lan egiteko”, adierazi du Matxalen Acasuso EHAEO-COAVNeko Dekanoak.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter