Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Prentsa deialdia: Davos Adierazpenaren sinadura


2019ko azaroaren 28an, osteguna

EKITALDIA: Davos Adierazpenaren sinadura

EGUNA: Astelehena, abenduaren 2an

ORDUA: 11:00etan

LEKUA: Euskadiko Arkitektura Institutua

Abenduaren 2an, astelehena, Euskadiko 17 erakundek kalitatezko espazio eraikia sustatzeko hirigintzari eta arkitekturari buruzko Davos Adierazpena sinatuko da Euskadiko Arkitektura Institutuan.

Ekitaldian hauek egongo dira: Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatuarekin batera; Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua; Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua; Asier Abaunza Bilboko Udaleko Obra eta Hiri Plangintzako sailburua; Nekane Arzallus Donostiako Udaleko Hirigintza Iraunkorreko zinegotzia; Miguel Ángel García Gasteizko Udaleko Lurralde eta Ekintza Saileko zuzendaria; Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa, eta Adierazpenari atxikiko zaizkion 17 erakundeen ordezkariak.

 

Informazio gehiago eta elkarrizketak:

Eduardo Ortiz de Arri                                                         Ane Mendibe Lecue

647 770 052                                                                        636 878 248

comunicacion@bienalmugak.eus                                   prensa@coavn.org

www.bienalmugak.eus                                                      www.coavn.org

 

 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 12

EHAEO Gipuzkoako Egoiliarren biltzarra - 2026ko maiatza Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 17:00; 17:30 2026ko maiatzaren 12an, asteartea

05 - 15

Jardunaldia: Birgaitze sektorearen profesionalizazioa Lekua: Catalonia Hotela. Donostia Ordua: 9:00-11:00 2026ko maiatzaren 15an, ostirala