Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Bihar ‘Belaunaldietan Zeharreko Etxebizitzak’ erakusketa interaktiboa aurkeztuko da Donostiako Zuloaga enparantzan


2019ko urriaren 17an, osteguna

Bihar, urriak 18 ostirala, ‘Belaunaldiz Belaunaldiko Etxebizitzak’ erakusketa interaktiboa aurkeztuko da prentsaurrekoan. Ekitaldia 12:30ean hasiko da Donostiako Zuloaga enparantzan (San Telmo Museoaren aurrean) eta alkatea, Eneko Goia,  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua, Iñaki Arriola, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) zuzendaria, Juana Otxoa-Errarte, egongo dira bertan.  

Ekitaldia MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren jardueretako bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak burutua. Erakusketa Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Donostiako Udalak antolatua da, Donostia Lagunkoiaren bitartez.

‘Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitzak’ erakusketak gizartea diseinu berri baten gainean sentikortzea du helburu, batez ere diseinu arkitektoniko baten gainean, XXI. mendeko ikuspuntu eta elkarbizitza eredu berriek proposatzen duten erronka berriei erantzuna emateko gai dena.

Hona hemen deialdiaren xehetasunak:

Lekua

Donostiako Zuloaga enparantza (San Telmo Museoaren aurrean)

20003 Donostia-San Sebastián

Eguna

2019ko urriaren 18a, ostirala

Ordua

12:30

Parte-hartzaileak

Eneko Goia, Donostiako alkatea

Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua

Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) zuzendaria

Zergatia

MUGAK Bienalaren ‘Belaunaldiz Belaunaldiko Etxebizitzak’ erakusketaren aurkezpena

 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

01 - 29

EHAEO Sariak 2025: Sarituekin topaketa Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 29an, osteguna

02 - 09

Etengabeko prestakuntza: Eraikinen ikuskapena eta diagnosia Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00-14:00 / 15:30-18:00 2026ko otsailaren 09an, astelehena

02 - 10

Etengabeko prestakuntza: Eraikinen ikuskapena eta diagnosia Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 13:30 2026ko otsailaren 10an, asteartea

Twitter