Prentsa oharrak - 2023ko urtarrilaren 11an, asteazkena
Donostian, 2023ko urtarrilaren 11n
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa ekoitzi eta ikusgai jarri zuen 2021ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Erakusketak ikusmin handia sortu zuen eta harrera oso ona izan zuen publikoaren artean. Hori horrela, erakusketa berriro ere ikusgai jarriko da, oraingo honetan Egiako Kultura Etxean (Donostian). Inaugurazio-ekitaldia bihar, urtarrilak 12, izango da 19:00etan. Bestalde, urtarrilaren 25erako bisita-gidatu bat antolatu da erakusketara.
Pandemia garaian bete-betean geundela inauguratu zen lehenengoz Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan. “Osasun-egoeraren murrizketek baldintzatu arren, ikusleen erantzuna bikaina izan zen eta berriro ere ikusgai jarri behar genuela argi genuen”, diote Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideek, erakusketaren egileak. Hori horrela, eta asmo horri jarraiki, bihar 19:00etan berriro ere inauguratuko da, oraingo honetan Egiako Kultur Etxean. Ekitaldian, besteak beste, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak eta Juan Martín Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko zuzendariak parte hartuko dute. Amaieran, mokadutxo bat partekatuko da gerturatzen direnekin.
Bestalde, urtarrilaren 25ean 11:00etan, erakusketara bisita gidatu bat egingo da, non atari bakoitzaren azalpen xeheagoa emango duten Gipuzkoako Ondarearen batzordeko zenbait kidek. Bisitan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Egiako Kultur Etxean.
Erakusketa hau otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Erakusketa honi buruz
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien leloa Ondare irisgarria eta inklusiboa izan zen 2021ean. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak Donostiako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak B mailarekin babestuak eta eraikiak dauden eraikinetako atarien inguruko erakusketa ekoitzi zuen. Guztira 25 atari baziren, 23 portaleko jabeen baimenarekin osatu ahal izan zuen erakusketa.
Gai honek indarrean dagoen legeria betetzen dela eta berezko ondare-balioak mantentzen direla egiaztatzea planteatzen da, aplikatzean sortzen diren mugak eta zailtasunak aztertzeko. Erakusketa horrek aukera ematen du egoera horrek eragiten dituen arazoak egiaztatzeko, oro har eta kasu zehatz bakoitzean, eta profesional bakoitzak, ahal den neurrian, ematen duen erantzun teknikoa. Ondare-errespetuaren eta araudia betetzearen arteko oreka delikatua bilatuz.
Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López
Gipuzkoako EHAEO · Komunikazio saila
Tel.: 943 320 194 / 688 834 213
Prentsa oharrak - 2022ko irailaren 29an, osteguna
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Gipuzkoako EHAEOk ez du hitzordura huts egin nahi izan. Aurtengo egitarauarekin eraikitako ondarea birgaitzeko beharra aldarrikatu nahi du Gipuzkoako EHAEOk, arkitektura gozatu eta bizitzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko. Aldi berean, 1935 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren arkitektura nabarmendu nahi du. Beraz, aurten bi jarduera antolatu dira egun hau ospatzeko: Pablo Zabalo donostiar arkitektoak egin eta Fernando Ruiz Lacasa arkitektoak birgaitu duen eraikin arrazionalistari buruzko bideo mapping proiekzioa, Donostiako Ramón María Lili kaleko 8 eta 9an kokatua dagoena. Beste jarduera Zarauzko Vista Alegre dorrean DOCOMOMO plaka bat jartzea izango da, Juan Manuel de encío Cortázar eta Luis Peña Ganchegui arkitektoek egina.
DOCOMOMO plaka Zarautzen
Gipuzkoako EHAEO Arkitekturaren Nazioarteko Eguna DOCOMOMO plaka bat jartzen hasiko du, Zarauzko Vista Alegre Dorrea etxebizitza-eraikinean Juan Manuel de Encío Cortázar eta Luis Peña Ganchegui gipuzkoar arkitektoek egin zuten, 1958an. Mugimendu Modernoaren adibide argia, eraikin hau oso nabarmena izan zen garai hartan. Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikin berean, eta hauek parte hartuko dute: Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren lehendakaria; Luis Peña Gancheguiren eta Juan Manuel de Encío Cortazarren senideak; Archivo Luis Peña Ganchegui kultur elkartea, eraikinaren azalpena emango duena, eta eraikineko bizilagunak. María Zubimendi eta Garazi Navas musikariek girotuko dute ekitaldia. Doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina toki-kopurua mugatua da; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Gipuzkoako EHAEOren web orrian. IKUSI ERAIKINAREN INFORMAZIO XEHEAGOA.
DOCOMOMO fundazioa ‑Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa)‑ 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.
Bideo mapping baten proiektzioa Donostian
Bestalde, urriak 3 eta 4ean 21:30 eta 23:30ak artean bideo mapping proiekzio bat emango da Donostiako Ramón María Lili 8 eta 9 zenbakietan kokatua dagoen eraikinean (Equitativa ondoan). Eraikin arrazionalista garbia da, Pablo Zabalo donostiar arkitektoak diseinatu zuena 1935ean, baina gerra zibilaren ondorioz ezin izan zen 1952ra arte bukatu. 2020an, Fernando Ruiz Lacasa arkitektoa arduratu zen eraikinaren birgaitze energetikoaren esku-hartzeaz, Kursaal Taldearen partaidetzarekin. Proiekzio horren bidez, eraikin enblematiko honen historia kontatuko da, oso modu ikusgarrian: obraren hasieratik 1930eko hamarkada aztoratuan aurre egin behar izan zitzaien egoeratatik abiatuta, 2021ean amaitu zen birgaitze-obraren esku-hartzeraino. Arrakasta kasu bat, non ondarearen mantentzea bat datorren eraikinaren birgaitzearekin, energia-hobekuntzarekin erabilera erosoagoa eta jasangarriagoa lortuz eraikinaren erabileentzako.
Trailer honetan ikuskizuna izango denaren aurrerapen bat uzten dugu.
Ángel Sandimas artista nafarrak egin du ikus-entzunezko ekoizpena, 20 urte baino gehiago daramatzanak nazioarteko animazio digitaleko proiektuetan lanean, eta sari eta izendapen ugari jaso dituenak. Besteak beste, Moskuko Circle of Light nazioarteko jaialdirako egin zuen bideo-mapping proiektua azpimarratu daiteke, edota Iruñeako Udalarentzat egin zuen Le Souvernir d’AVA, beste askoren artean (ikusi bere ibilbidea www.angelsandimas.com-en).
Proiekzioak arrakasta izan dezan eta herritarrek ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dezaten, hiriko argiak itzali eta Ramon Maria Lili pasealekuko trafikoa itxiko da emanaldiak irauten duen bitartean. Ikuskizunaz gozatzeko lekurik onenak Argentinako Errepublika pasealekua (Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiaren artean) eta Santa Katalina zubia izango dira.
Proiekzio hau Arkitekturaren Nazioarteko Egunaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da. Kursaal Taldearen babesa ere jaso du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat egin, jar zaitezte gurekin harremanetan:
Raquel López Viña
Komunikazio saila
EHAEO Gipuzkoa
Tel.: 943 320 194 / 649 107 123
komunikazioa@coavngipuzkoa.eus | www.coavnss.org
Prentsa oharrak - 2022ko ekainaren 21an, asteartea
2022ko ekainak 20. Carme Pinòs eta Carlos Puentek Arkitekturaren Urrezko Domina entzutetsua jasoko dute, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak (CSCAE) ematen duena. Aintzatespen horiekin batera, CSCAEk ARQUITECTURA Sarien lehen edizioko 21 lan finalistak ere iragarri ditu, besteak beste, Last Chance for a Slow Dance, Beñat Saratxaga Couceiro eta Gentzane Goikuria Irigoyen proiektua, 2022ko EHAEO Sarietan saritua, eta El Palacio Euskalduna, Federico Soriano Pelaez eta Maria Dolores Palacios Díazen lana. Finalera iristen diren proiektuek, 650 proposamenen artean, sei sari jaso ahal izango dituzte, eta honako balio hauek aitortuko dituzte: iraunkortasuna eta osasuna, Bauhaus Berria, konpromiso sozial eta etikoa, lanbidea, RE balioak (birgaitzeari, berritzeari eta berroneratzeari dagozkionak) eta habitata. Gainera, hiru sari berezi emango dira: Espainiako Arkitektura Saria, Espainiako Hirigintza Saria eta Iraunkortasun Saria.
Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 13an, asteazkena, izango da, 19: 30ean, CaixaForum Madrilen. Ekitaldia Errege Lorategi Botanikoan koktel batekin amaituko da, UNESCOren Munduko Ondarea den Argiaren Paisaiaren balioa azpimarratuz. Ekitaldi honekin itxiko da ARQUITECTURA Sarien lehen edizioa, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen laguntzen duten arkitekturako edo arkitekturarekin zerikusia duten profesional guztien lana aintzatesteko.
Irabazleek sarien eskultura jasoko dute, "TOITS" diseinua, Jesus de los Ojos Moral, Jairo Rodríguez Andre, Manuel Fernández Catalina eta Ana Muñoz López arkitektoen lana, eta Obsidiana COMPAC enpresarekin egingo da. Marka horretako materialik jasangarriena da, teknologia aitzindariak inplementatu baitira eta mineralaren karga % 100 birziklatu eta beiraz osatuta baitago. Material hau Cradle to Cradle Certifie اBronze da, ekonomia zirkularraren premisak betetzen dituela bermatuz. Gainera, FX International Interior Design 2021 eta Sustainability Award 2020 erakundeek aitortu dute jasangarritasun eta diseinu eraginkorragatik.
Prentsa oharrak - 2022ko maiatzaren 17an, asteartea
Donostian, 2022ko maiatzaren 17an.
Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak (GAATE) eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak beren indarrak batu dituzte lehen aldiz, “aurrekaririk gabeko ekimen honetan”: birgaitze-bulego bana sortzea. Nagore Azuabarrena GAATEko lehendakariaren hitzetan, “birgaitzeko garaia iritsi da, diru-laguntzen sostenguarekin, Europatik etorriko direnak, argi baitago birgaitzearen aldeko apustua egin dela, eta kasu askotan laguntza horiek oso garrantzitsuak izan daitezke”.
Aukera horren aurrean, bi Elkargoek aurrerapauso bat eman dute eta bulego bana eratu: “Administrazioak finantzatu ez duen ekimena da, baina uste dugu ezinbestekoa dela hainbat arrazoirengatik: lehena, ‘Next Generation’ laguntzek aukera paregabea ematen dutelako higiezinen parkea birgaitzeko”, adierazi du Juana Otxoa-Errartek, Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak.
Era berean, Azuabarrenak hauxe gaineratu du: “Laguntzengatik ez ezik, hainbat arrazoirengatik ere birgaitzeko unea da, hala nola eraikinen ehuneko handi batek ez duelako EITa pasa eta ez daude osasunez ondo. Dirua eta energia aurrezteagatik ere bai: gure poltsikoak nabarituko du, eta planetak eskertuko du”. Osasuna ahaztu gabe, gure eraikinak eragin zuzena baitu bertan bizi den pertsonarengan, zehaztu du Otxoa-Errartek.
Bulego hauetan neurrirako aholkularitza eman nahi da: bost urtean Europatik etorriko diren Europako laguntza horietan 3.600 milioi euroko kudeaketaren kasu partikularrak aztertuko dira. Bulego horiek, beraz, ‘diru-laguntzen antenak’ izango dira, aurrez aurre nahiz telefonoz, eduki beharreko ezaugarri nahi jarraitu beharreko prozeduren berri emateko. Otxoa-Errartek dioenez, “sektorearen historian aukera paregabea” da eraikinak birgaitzeko, eta ez dugu inorrek aukera hori galtzea nahi.
Edozein pertsonentzako eta doakoa
Izan ere, jende guztiarentzako bulego irekiak dira, inolako kosturik gabe: “Herritarrentzat, jende arruntarentzat, auzotarren komunitateentzat eta arlo horretako teknikarientzat helburu honekin: aholkularitza jaso dezaten euren bezeroei zerbitzu hobea eman ahal izateko diru-laguntzen eskaerekin, eman beharreko urratsekin, esku-hartzen duten eragileek dituzten zereginekin…”, azaldu du Azuabarrena.
Zehazki, Otxoa-Errartek azpimarratu du “oinarrizkoa dela birgaitzea kalitatezkoa izatea; eta arrazoi horrengatik langile kualifikatuek zuzendu beharko lituzkete obra hauek: “arkitektoek, aparejadoreek eta arkitekto teknikoek”.
Halaber, bulegoetatik “praktika ez-egokien” inguruan ohartarazi nahi diete komunitate eta jabeei. “Kalte konponezinak egon daitezke eta diru asko dago jokoan”, dio Azuabarrenak.
Bi teknikari aurrez aurre zerbitzua ematean
Bi presidenteekin batera, bi teknikariak agertu dira prentsaurrekoan. Ainhoa Urangaren hitzetan, GAATEko birgaitze-bulegoaren arduraduna, “beste helburuetako bat da higiezinen parkea modernizatzea, birgaitzeari ekitea presazkoa baita eta COVIDaren krisiaren aurretik ezarrita zegoen erronka bat. Beraz, ‘Next Generation’ funts horiek 6.800 milioi eurotik gorako eraikinen birgaitze energetikorako zuzeneko laguntza izango dira. Kopuru horretatik, 3.400 milioi Espainian etxebizitzak birgaitzeko erabiliko dira”. Egin beharreko hobekuntzei dagokienez, adituak esan du “irisgarritasuna, kontserbazioa eta bizigarritasuna” direla.
Gauza bera esan du Unai Sarasolak, Gipuzkoako EHAEOren Errehabilitazio Bulegoko arduradunak: “Horietaz gain, Europako energia-estandarretara egokitu behar da, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta erritmo baxua baitugu. Horregatik, laguntza horiek bizkortu egingo dute eta sektorean lanpostuak sortzen lagunduko dute, jakina. Ahaztu gabe, hobetu egiten dela gure bizi-sistema eta ingurumena”. Sarasolak azpimarratu du garaia orain dela: “Aukera gisa ikusi behar da, baina baita herritarrei helarazi behar zaien betebehar gisa ere, funts horiek gal ez daitezen; gero nahitaezko izango baita, eta, ez da diruz lagunduko”.
Hori dela eta, arkitekto, aparejadore, eta arkitekto teknikoak gai dira lan horiek egiteko: “Gure prestakuntzagatik eta gure ikuspegi holistikoarengatik, esparru honetan ekarpenak egin ditzakegu, eta funtsezko zeregina dugu herritarrei laguntzeko orduan”, dio Sarasolak.
Urangak, azkenik, honako hau adierazi du: “Garrantzitsua da pedagogia egitea; denek irabazteko asko dugu birgaitzearekin; eta kalitatezkoa izan dadila. Hobekuntza horiek bizi-kalitatean eta energia-kostuen jeitsieran eragingo dute, hau da, kostu ekonomikoetan”.
Birgaitze-bulegoetako datu praktikoak:
-- Gipuzkoako EHAEO
Arduraduna: UNAI SARASOLA
Helbidea: Frantzia paselalekua, 11 - Donostia
Ordutegia: Astelehen-ostegun: 15:00 a 19:00 / Ostiralak: 9:00 a 13:00
Tel.: 688 830 453
H. el.: info@coavngipuzkoa.eus
--GAATE
Arduraduna: AINHOA URANGA
Helbidea: Gernikako Arbola, 21 Donostia.
Ordutegia: Astelehen-asteazken: de 15:30 a 18:00 / Osteguna-ostirala: de 9:00 a 14:00
Tel.: 843 98 52 25
H. el.: oficinarehabilitacion@coaatg.org
Prentsa oharrak - 2022ko maiatzaren 16an, astelehena
“Orain da unea, gero nahitaezko bihurtuko baita, eta, beraz, ez da diruz lagunduko”. Aukera horren aurrean, bi elkargo profesionalek —Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritza eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoa— beren indarrak batu dituzte lehenengo aldiz “aurrekaririk gabeko ekimen baten” bidez, eta birgaitzeko bulego bana sortu dute. Bulego hauetan neurrirako aholkularitza eman nahi da: Kasu partikular bakoitza aztertuko da Europatik etorriko diren ‘Next Generation’ izeneko bost urtetan 3.600 milioi kudeaketarako.
Bulego horiek, beraz, “diru-laguntzen antenak” izango dira, fisikoki nahiz telefonoz jarraitu beharreko ezaugarri eta prozeduren berri emateko. Eraikinak birgaitzeko “aukera paregabea sektorearen historian”, “inori ihes egitea” nahi ez dutena.
Eguna: Maiatzak 17, asteartea
ORDUA: 10:00
LEKUA: Koldo Mitxelena Kulturunea (Ekitaldi aretoa)
Egongo dira:
Nagore Azuabarrena, GAATEko presidentea
Juana Otxoa-Errarte, presidenta COAVN Gipuzkoa
Ainhoa Uranga, GAATEko Birgaitze bulegoko arduraduna
Unai Sarasola, Gipuzkoako EHAEOren Birgaitze-bulegoko arduraduna
Prentsa oharrak - 2022ko apirilaren 29an, ostirala
José Javier Pi Chevrotek, Arkitekturan doktorea Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Donostiako hiria 1813a baino lehen: bere presentziren aldarrikapena (La ciudad de Donostia-San Sebastián antes de 1813: reivindicación de su presencia) hitzaldia eman eta izenburuko bere liburua aurkeztuko ditu datorren asteartean, maiatzak 3. Ekitaldia Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako egoitzan izango da (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia), 18:00etatik aurrera. Ekitaldi hau, Gipuzkoako EHAEOren liburutegiak antolatu du eta Víctor Aspe arkitekto eta Elkargoko zuzendaritza batzordeko kideak aurkeztuko du. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik Gipuzkoako EHAEOren webgunean izena ematea beharrezkoa izango da.
Hogei urtez baino gehiago ikertzen aritu ondoren, José Javier Pi Chevrotek oso modu didaktikoan azaltzen du nolakoa zen Donostiako hiria 1813an ia erabat suntsitu aurretik. Hiria hondatu zuen sutearen aurreko iturri historikoak nahiko urriak dira, baina ez bakarrik erre zirelako, baizik eta garai hura oso gutxi ikertu delako hirigintza eta arkitektura aldetik. Egileak egindako ikerketa-lan handiaren ondorioz, 150 plano inguru aurkitu ditu , artxibo espainiar, frantses eta ingelesetan, horietako asko orain arte ezezagunak zirenak. Dokumentu kartografikoez gain, artxiboetatik eta argitaratutako lanetatik ateratako dokumentu historikoetan ere oinarritu da ikerketa, eta dokumentazio hori guztia xehetasunez aztertu da. Hiriko espazioari buruzko datu horiek guztiak zehaztasunez kudeatu behar zirenez, egilea teknologia berriez baliatu da 1813a baino lehenagoko hiria 3Dn birsortzeko bere kokapen zehatzean, eta emaitza hori erakusten da obra honetan.
Liburuak dituen 655 orrialdeetan zehar, irakurleak ezagutuko du nolakoa zen harresi barneko eta kanpoko hiria, Koruko Andre Maria elizaren aurreko eraikinak, Santa Mariako Kanpandorre, San Bizente eliza edo Idiakezeko Etxe Nagusiak, besteak beste. Bestalde, kapituluetako bat Hércules Torelli arkitekto italiarrari eskaintzen dio, ezezaguna askorentzat, baina utzi zuen ondarea oso garrantzitsua izan zen hiriarentzat, eta baita Gipuzkoarentzat ere. Torellik Urgulleko gazteluan esku-hartu zuen eta lehen plaza Berriaren egilea izan zen. Plaza hori gaur egun Konstituzio plaza da eta Donostiako udaletxe eta kontsuletxe zaharraren plaza. Eraikina Gipuzkoako beste udaletxe batzuk eraikitzeko eredu izan zen, hala nola, Oñati, Astigarraga, Arrasate, Asteasu edo Elgoibarrekoak.
Liburuak Donatella Callabi Veneziako Arkitekturako Unibertsitateko historialari eta irakasle emerituaren hitzaurrea du, eta arkitekturako eta hirigintzako profesionalei nahiz Donostiako historia ezagutu nahi duten ororentzako da egokia.
Egileari buruz
José Javier Pi Chevrot (1956, Eterbeek, Bruselas) Villette-Pariseko Arkitektura Goi Eskola Nazionalean eskuratu zuen arkitekto titulua eta Bartzelonako Unibertsitateko AGETen doktoretzakoa. 2019an, eta Ángel Martín Ramos katedradunaren zuzendaritzapean aurkeztu zuren bere doktore-tesia, liburu honen izenburu berarekin, eta Bikain Cum Laude kalifikazioa lortu zuen. Ikerketa lanaz gain, arkitekto lanetan jarraitu du hirigintzan, eraikuntzan eta bereziki ondare eraikian, Gipuzkoan, Nafarroan, Huescan eta Frantziako hegoaldean. Gaur egun Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kidea da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez Gipuzkoako EHAEOren komunikazio sailarekin harremanetan:
Raquel López Viña
Tel.: 943 320 194 / 629 855 934
Prentsa oharrak - 2022ko apirilaren 12an, asteartea
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2022ko Arkitekturako COAVN sarien 8 modalitateen emaitzak argitaratu ditu.
Sari banaketa Iruñeko Baluarten egingo da ekainaren 14an, asteartea, 18: 00etatik aurrera, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Arkitektura eta bizitza politiko, sozial eta kulturaleko pertsona ospetsuak bilduko dituen ekitaldi batean.
Sari horiek hiru urtean behin ematen dira, eta arkitektura-lanak eta elkargoan egiten diren arkitektoen jarduera profesionalarekin lotutako lanak aitortzen dituzte. Modalitate bakoitzeko saridunak honako hauek izan dira:
2022KO COAVN ARKITEKTURA SARIEN IRABAZLEAK:
Arkitektura modalitatea (planta berria)
A.1. Bizitegi-eraikuntza kategorian, epaimahaiak sari bat ematen dio ondoko lanari:
- VIVIR EN COMÚN: VIVIENDA COLECTIVA en BURLADA, NAVARRA
LARRAZ ANDIA, Javier
A.2. Zuzkidura eta Industria Eraikuntzaren kategorian, epaimahaiak sari bana emango die honako lan hauei:
- INSTITUTO POLITÉCNICO SALESIANOS en SARRIGUREN, NAVARRA
CORDERO ITURREGUI, Álvaro
GARMENDIA FERNANDEZ, Carlos
AZPILICUETA FERNANDEZ DE LAS HERAS, Daniel
GARCIA DE ALBENIZ MARTINEZ, Imanol Carlos
TANCO HUALDE, Iñaki
GARMENDIA MENCHACA, Pedro
- NAVE Y OFICINAS PARA ATECNA en CENDEA DE GALAR, NAVARRA
BEGUIRISTAIN REPARAZ, Iñigo
GALAR IRURRE, Daniel
VELAZ BALLESTEROS, José Luis
GIL AYESA, Javier
Birgaitzea eta zaharberritzea modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan honi ematen dio saria:
- LA IGLESIA DE TAS. RECONVERSIÓN DE UNA IGLESIA EN VIVIENDA en SOPUERTA, BIZKAIA
CORDERO ITURREGUI, Álvaro
GARMENDIA FERNANDEZ, Carlos
Barne diseinua eta jarduketa iragankorrak modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan hauei ematen die saria:
- REFORMA DE LOCAL PARA NUEVA SEDE EN ÁLAVA DEL COLEGIO OFICIAL DE ARQUITECTOS VASCO-NAVARRO en VITORIA-GASTEIZ
IBARRONDO GARCIA, Ignacio
ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE MARAÑON, Pablo
- REFORMA DE CASA JM en OBANOS, NAVARRA
BEGUIRISTAIN REPARAZ, Iñigo
- AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA. TRANSFORMACIÓN DE UNA NAVE INDUSTRIAL EN LA SEDE SOCIO-CULTURAL DE LA COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL AIARALDEA en LAUDIO, ÁLAVA
SARATXAGA COUCEIRO, Beñat
GOIKURIA IRIGOYEN, Gentzane
Hirigintza modalitatea
Hirigintza Plangintzan Epaimahaiak sari bat ematen dio lanari:
- PLAN GENERAL DE ORDENACIÓN URBANA DE LEKEITIO, BIZKAIA
MARTINEZ CALLEJO, Javier
AMUCHASTEGUI MORENO, Paula Belén
Hiri-jardunean, epaimahaiak sari bana ematen die honako lan hauei:
- LAST CHANCE FOR A SLOW DANCE. TRANSFORMACIÓN DE UN EDIFICIO EN DESUSO EN UN ATERPE O ESPACIO PÚBLICO CUBIERTO en LARRABETZU, BIZKAIA
SARATXAGA COUCEIRO, Beñat
GOIKURIA IRIGOYEN, Gentzane
- ALFAYOMEGA: REHABILITACIÓN DE CEMENTERIO en ZABALEGUI, NAVARRA
LINARES FERNANDEZ, Juan Carlos
APEZTEGUIA ELSO, María Teresa
SALDAÑA VELA, Silvia
Lurraldeaz haragoko arkitektura eta hirigintza modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan honi ematen dio saria:
- PABELLÓN DE GOBIERNO, PARANINFO Y ESPACIOS LIBRES PARA LA UNIVERSIDAD DE MÁLAGA
TARRAGO MINGO, Jorge
ERCILLA ABAITUA, Roberto
ALCOLEA RODRIGUEZ, Rubén A.
Kultura, hedapen eta berrikuntza arkitektonikoa modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan honi ematen dio saria:
- DIFUSIÓN ARQUITECTÓNICA. PROGRAMA DE RADIO VITORIA (EITB) DENOMINADO “EL LADRILLO” DEDICADO A LA DIVULGACIÓN DE LA ARQUITECTURA Y EL URBANISMO.
BAJO MARTINEZ DE MURGUIA, Fernando
CARRETON GIL, Pablo
Aipamen Bereziko modalitatea: herri Administrazioaren zerbitzura dagoen arkitektoa aintzatestea
Modalitate honetan, epaimahaiak Juan Ramón Gancedo Arbizuri aintzatespena eman dio, Administrazio Publikoaren zerbitzura egindako lanagatik.
COAVN ARKITEKTURA SARIETAKO FINALISTAK 2022
Arkitektura modalitatea (planta berria)
A.1. Bizitegi-eraikuntza kategorian, epaimahaiak honako lan hauek aukeratzen ditu finalistatzat kategoria honetan:
- JAJAUS, ETXEBIZITZA MUNGIAN, BIZKAIA
SALABERRIA SAN VICENTE, Ibon
- VIVIENDA UNIFAMILIAR en MUXIKA, BIZKAIA
ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN, Peio
- VIVIENDA RE en LERRUZ, NAVARRA
LECUMBERRI LARREA, Jokin
A.2. Zuzkidura eta Industria Eraikuntzaren kategorian, epaimahaiak honako lan hauek aukeratzen ditu finalistatzat kategoria honetan:
- EDIFICIO EQUIPAMENTAL CMD ABANDO en BILBAO
PERALTA GRACIA, Juan José
AYESA PASCUAL, Andrés
- CENTRO DE ARTES ESCÉNICAS Y ESCUELA DE MÚSICA MUXIKEBARRI en GETXO, BIZKAIA
URIARTE ALDAITURRIAGA, Luis María
- SEDE DE AMAYA SPORT en NOAIN, NAVARRA
RUIZ ESQUIROZ, José Antonio
- COLEGIO PÚBLICO en ARBIZU, NAVARRA
MARIEZCURRENA ECHEVERRIA, Mª Teresa
MONGAY JIMENEZ, Oscar
- DORLETA ERAIKINAREN ERREFORMA ETA HEDAPENA ESKORIATZAN, GIPUZKOA
SALABERRIA SAN VICENTE, Ibon
IMAZ GANZARAIN, Itziar
- AZKARRAGA en AMOREBIETA-ETXANO, BIZKAIA
EMMANUEL LAREDO, Andrea
GARCIA CRESPO, Andrea
BONADONA BERDALA, Marcal
Birgaitzeko eta zaharberritzeko modalitatea
Epaimahaiak honako lan hauek aukeratzen ditu finalistatzat kategoria honetan:
- PORTAAVIONES: REHABILITACIÓN DE LA LONJA DE DONOSTIA PARA NUEVOS USOS PORTUARIOS
GARCIA ODIAGA, Iñigo
UBILLOS PERNAUT, Javier
MUNIATEGIANDIKOETXEA MARKIEGI, Jon
ALVAREZ PASTOR, Marta
VALENCIANO TAMAYO, Tomás
- REFORMA Y AMPLIACIÓN DEL ESTADIO EL SADAR en PAMPLONA
ORUETA JANNONE, Alfonso Diego
FERNANDEZ VIDAURRE, Diego
SUESCUN SANCHEZ, Jaime
- MERCADO DE SANTA BÁRBARA en VITORIA-GASTEIZ
BARROSO ASPE, Jose Antonio
BARCENA MARCILLA, Julio Javier
ZUFIAUR FERNANDEZ DE BETOÑO, Luis M.
MIELGO GARCIA, Raquel
Barne diseinua eta jarduketa iragankorrak modalitatea
Epaimahaiak honako lan hauek aukeratzen ditu finalistatzat kategoria honetan:
- LOFT A en PAMPLONA
ROJO ASIN, Enrique
- CASAS Z42. RECONVERSIÓN DE UNA OFICINA EN DOS VIVIENDAS en BILBAO
CORDERO ITURREGUI, Álvaro
GARMENDIA FERNANDEZ, Carlos
- CAJA DE PIE, CAJA TUMBADA en PAMPLONA
OLITE LUMBRERAS, Ignacio Javier
FERNANDEZ GAZTELU, Koldo
- LA CAJA DEL TIGER (ELIMINACIÓN DE BARRERAS ARQUITECTÓNICAS) en DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
FERNANDEZ GAZTELU, Koldo
- SEDE DE DURANGO RUGBY TALDEA, BIZKAIA
LANDIA ORMAECHEA, Eduardo
Hirigintza modalitatea
Hiri-jarduketan, epaimahaiak honako lan hau aukeratzen du finalista kategoria horretan:
- ESPACIO PÚBLICO Y ASCENSOR URBANO EN EL BARRIO DE SAN JOSÉ en ZUMAIA, GIPUZKOA
GARCIA ODIAGA, Iñigo
AZPIAZU JUARISTI, Jon Ander
ALVAREZ PASTOR, Marta
GOMEZ ARRIARAN, Unai
UBILLOS PERNAUT, Javier
MUNIATEGIANDIKOETXEA MARKIEGI, Jon
VALENCIANO TAMAYO, Tomás
Lurraldeaz haragoko arkitektura eta hirigintza modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan hau aukeratzen du finalista kategoria horretan:
- CENTRO DE SERVICIOS “A RAMALLOSA” en TEO, A CORUÑA
VARELA GARCÍA, Antón
ESCORIHUELA VITALES, Mª Carmen
ALONSO FLAMARIQUE, Miguel
ERVITI MACHAIN, Roberto
Kultura, hedapen eta berrikuntza arkitektonikoa modalitatea
Modalitate honetan epaimahaiak honako lan hau aukeratzen du finalista kategoria horretan:
- ARQUITECTURA COMO NATURALEZA. DE LA GEOGRAFÍA A LA ANATOMÍA (PUBLICACIÓN)
JEREZ ABAJO, Enrique
OLITE LUMBRERAS, Ignacio Javier
ESTEBAN GARBAYO, Javier de
PEREZ HERRERAS, Javier
ERVITI MACHAIN, Roberto
- REVISIÓN DE LA MODERNIDAD EN LA ARQUITECTURA BRITÁNICA (PUBLICACIÓN)
ESTEBAN GARBAYO, Javier de
- EL TIEMPO COMO MATERIA ACTIVA (PUBLICACIÓN)
RUIZ ESQUIROZ, José Antonio
Prentsa oharrak - 2022ko martxoaren 23an, asteazkena
Emakume arkitektoak, arkiteko teknikoak, margolariak, igeltseroak, errementariak… Egunero eraikuntzan lan egiten duten emakume ugari ditugu, baina ikusezinak dira oraindik oso maskulinizatuta dagoen alor honetan.
‘Emakumeak eraikuntzan. Aldaketarako solasaldia’. Gipuzkoako sektoreko erakunde guztiek antolatutako topaketa da, eta emakume ikusezin horiengan fokua jarriko dugu, beren bizipenak eta iritziak parteka ditzaten lehen aldiz publikoki modu atsegin, zintzo eta goxoan. Xedea dugu belaunaldi berriak inspiratzea eta berdintasunerako bidea eraikitzea.
Claudia Pennese Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko batzarreko kide eta ekitaldiaren dinamizatzailearen hitzetan, “jardunaldiaren helburua eraikuntzaren sektoreari buruzko hausnarketa planifikatzea da. Izan ere, EUSTATen datuen arabera, sektore hori da profesional guztien artean maskulinizazio handieneko bigarren sektorea”.
Lidia Alcerreca, Gipuzkoako Eraikuntza Eskolako zuzendaria, honela mintzo zaigu: “Eraikuntzaren sektoreak hausnarketa eta ondorengo erreakzioa behar ditu. Beste sektore batzuetan, oso maskulinizatuak orain arte, poliki-poliki, baina normalizatuz joan da emakumeen presentzia, hala nola industrian edo garraioan, baina eraikuntzan oso zaila da emakumeak aurkitzea, batez ere obran, ia ezinezkoa”.
Sektorea oraindik oso maskulinizatuta dagoen arren, Txema Muñozek, ASCONGIko zuzendariak, emakumea eraikuntzaren sektorean sartzea gero eta nabarmenagoa dela adierazi du. “Egia da ez dela emakume askorik ikusten obran, lantzean behin, baina hasia da presentzia ikusten. Nabarmena da, ordea, eraikuntza-enpresetako beste lanpostu askotan emakumea argi eta garbi ordezkatuta dagoela, eta gero eta gehiago erantzukizuneko eta zuzendaritzako postuetan”.
Beraz, elkarrizketa horiekin, lehenik eta behin, elkarte horiek guztiek “errealitate bat azaldu nahi dute datu kuantitatiboen bidez, hau da, emakumeen presentzia minoritarioa, portzentaje desberdinetan islatzen dena eraikuntzaren eremu guztietan, proiektuak nork egiten dituen eta obra nork gauzatzen duen kontuan hartuta”, Penessek kontatzen duenez.
Datu horiek aztertuta, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria harritu egiten da “azken urteetan arkitektura-eskolek ikasle baino ikasle gehiago dituztela baieztatzean, baina proportzio hori ez da ematen lanbide-jardunean, edo, behintzat, ez ikus-onetsitako proiektuen kopuruan, eta hori benetan horrela delako izan daiteke, edo itzalean lan egiten dutelako, eta oraindik ere ikusezin bihurtzen direlako”.
Beharrezko ekimen aitzindaria
Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko Nagore Azuabarrena presidenteak azpimarratu du “ekimen hori oso beharrezkoa eta aitzindaria dela, lehenik eta behin, batasunagatik, lau erakundeen artean lehenago egon ez zena, haietako batzuen artean ekimenak antolatu zirelako, baina ez osotasunean. Beraz, premisa horretatik abiatuta, ez genuen zalantzarik izan. Antolatu beharra zegoen”.
Era berean, Pennesek elkarteen baterako hausnarketan sakontzen du: “Emakumeen presentzia murriztu egiten da, bereziki alderdi teknikoenean, arrazoi soziokulturalengatik eta patriarkatuaren aginduei erantzuten dietelako. Ez dago arrazoi biologikorik emakume bat arkitekto, aparejadore edo errementari izateko”.
Ildo horretan, Azuabarrena argia da: "Leku hori eman behar zaio emakumeari eraikuntzaren arloan, uste baitugu ez duela halakorik, eta aurrera doala esaten da, baina sektoreko gutxiengoa da oraindik ere. Emakume batzuek, zenbait lanpostutan, pixka bat gehiago egiten dute aurrera, baina obra mailan gabezia nabarmena dago oraindik”.
“Existitzen gara. Hemen gaude gaur, eta lan egiten dugu sektore honetan, asko gustatzen zaigulako, eta gizonen antzera egin dezakegula ikus dezatela. Beren alabek gure ikastetxean ikasi nahi dutela adieraziz deitzen duten familiei baiezko biribila eman nahi diegu: beren alabek tokia izango dutela. Nik erabat sinesten dut, eta topaketa honen bidez gizarte osoak ere hala pentsatzea nahi dugu”, azaldu du Alcerrecak xehetasunez.
Txema Muñozek, bere aldetik, uste du “gaur egungo egoera, merkatu guztiak aldatzen ari diren inguruabar guztiak alde batera utzita, egokia dela sektorean emakumearen presentzia areagotzeko, langile kualifikatuak behar direlako eta emakumea ikusten ari delako oso aktibo garrantzitsu gisa kokatzen ari dela sektore horretako arlo guztietan”.
Helburua: ekintzak lekukotzekin planteatzea
Pennese, berriz, hausnarketatik haratago doa eta gehiago lortu nahi du: “Helburua da, halaber, desberdintasunari aurre egiteko eta sektore horretan berdintasuna lortzeko ekintzak planteatzea. Hori ikusarazteko, lanbidean eraikuntza-maila desberdinetan aritzen diren emakumeen testigantzak izango ditugu, baina, bereziki, obran, alderdi horretan geratzen baitira, agian, aurreiritzi gehien”.
Zehazki, lehen urratsa dugu honakoa, ibilbide-hasiera: “Jardunaldi honetan espero duguna da berdintasunaren aldeko lehen ekitaldi bat izatea, emakumeek ikus dezaten posible dela lan mota jakin hori egitea, eta, beraz, animatu daitezela irteera hori beren bizitza profesionalean hartzera”, azpimarratu du Pennesek.
Izan ere, Azuabarrenak adierazi du emakumeak “ikusi behar duela postu horietan gizonak bezain baliozkoa edo baliozkoagoa izan daitekeela. Beraz, uste dugu gizarteari, eta batez ere gazteei, erakutsi behar zaiela badirela gehiago, badirela agian inoiz planteatu ez diren aukerak. Leku batean islatuta ikus ditzatela, existitzen direlako, eta, gainera, batzen ari garela, konpenetrazioa dagoela eta taldean ari garela lanean. Eta irudi hori ikusten badute, seguraski errazago animatuko dira horrelako gauzak egitera”.
Juana Otxoa-Errarte pozik agertu da ekimen honekin, “baikorra eta inspiratzailea delako batez ere belaunaldi berrientzat eta Kataluniako Construïm Juntes proiektua horren isla delako. Nahiz eta gaur egun emakumeak oraindik erakutsi behar duen bere balioa sektore maskulinizatu honetan, iritsiko da eguna non ez den apartekoa emakumeak antzezlanean ikustea”.
Hala, EAGIko zuzendariak gehiago zehaztu eta bere lan-inguruneko adibideak kontatzen ditu: “Joan den astean enpresari batek esaten zidan bakoitzak bere lekua aurkitu behar duela obran, eta emakumeok gure tartea aurki dezakegu aukera ematen badigute”.
Izan ere, emakumeen adibideak ikusezinak dira, baina badira. Ildo horretan, Azuabarrenak bere esperientzia kontatu nahi izan du: “Ni izan naiz gure elkargoko lehen emakume presidentea. Pentsatzen dut bigarrenak nik baino erraztasun gehiago izango dituela, eta iritsiko da unea non pertsona baloratuko duten, eta ez presidente gisa edo edozein postutan dagoen generoa. Horretara iristeko, naturalizatu egin behar da, eta existitzen delako adibidea eman”.
Adibideen bidetik jarraituz, Alcerrecak honako hau gehitu du: "EAGItik gustatuko litzaiguke eraikuntza-enpresek, gremioek, emakumeak kontratatzerakoan dituzten zalantzei buruz hausnartzea, aldagelen, gizonen giroaren eta abarren aitzakiarik ez jartzea. Arazo horiek beraiek jartzen dituzte, ez emakume kontratatuek. Arazoak izan beharrean, ikus dezatela zer abantaila ekar ditzakeen emakumeak obran. Nire esperientziaren arabera EAGIn, emakumeak dauden tailerretan, beti dago hezkuntza handiagoa lan-arloan, harreman pertsonalak hobetzen dira, gizonek berdin ikusten dituzte emakumeak. Horrelakorik ez da gertatzen denak gizonak diren gelatan”.
Horregatik guztiagatik, entitate horiek guztiek helburu bera nahi dute, Azuabarrenak hitz gutxitan laburbilduta: “Talentuak ez du generorik, eta hori arlo guztietara eraman behar dugu, bizitzaren alderdi guztietara, eraikuntza barne”.
Kontaktuak: Raquel López 629855934 / Aitor Azurki 665 724 752
Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:
Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194
Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián