Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Olatz Ocerinek, Gipuzkoako EHAEOeko Gobernu Batzordeko bokalak, Bikain Cum Laude kalifikazioa lortu du bere tesiaren defentsan

Berriak - 2016ko otsailaren 10an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Olatz Ocerin Gipuzkoako EHAEOko Gobernu Batzordeko bokalak, otsailak 2an Formación y profesión arquitectónica en el País Vasco (1774-1977). Origen y evolución de la profesión de arquitecto desde el siglo XVI hasta la creación de la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de la UPV/EHUdoktore tesia defendatu zuen. Tesiak 70 hamarkadan EHAEO eta gure ordezkaritzak bultzatutako aktibazio kultural arkitektonikoari buruz atal bat jasotzen du. Tesiaren defensa EHUko Filosofia fakultatean izan zen eta Bikain Cum Laude kalifikazioa lortu zuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Xabier Unzurrunzaga: Erakusketa eta liburuaren aurkezpena

Berriak - 2016ko otsailaren 01an, astelehena - 0 Iruzkinak

Xabier Unzurrunzaga arkitekto eta irakasle katedradunaren obrari buruzko erakusketa antologikoaren eta liburuaren aurkezpena egingo da UPV/EHUko Arkitektura Eskolako paraninfoan asteazkenean, otsailaren 3an  12:30ean.

Aurkezpenean Xabier Unzurrunzaga arkitektoak berak hitzaldi bat emango du, eta, ondoren, mahai-inguru bat egongo da.

Erakusketa 2016ko otsailaren 3tik martxoaren 2ra arte egongo da ikusgai Arkitektura Eskolako atarian.

Erakusketa zein liburua EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ekimena da (Jonathan Chanca eta Maria Izeta arkitektoek egin dute erakusketaren komisariotza eta liburuaren zuzendaritza), EHUren Arkitektura Sailaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren laguntzarekin. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bioterra 2016, ekainean Irunen

Berriak - 2016ko urtarrilaren 28an, osteguna - 0 Iruzkinak

La Comisión de Sostenibilidad de Gipuzkoa estará presente en Bioterra 2016, que se celebrará los días 3-4-5 de junio en FICOBA. Bioterra es una feria de Productos Ecológicos, Bioconstrucción, Energías Renovables y Consumo Responsable, que pretende impulsar el interés por el medio ambiente, la ecología y la sostenibilidad en nuevos sectores de la sociedad. La Comisión participará activamente en la realización de un taller y dará además unas conferencias divulgativas. Todo ello en colaboración con Ficoba, Artekfato y el CIFP BIDASOA de Irún.

Toda la información aquí.

Bioeraikuntza Jardunaldiak

Berriak - 2016ko urtarrilaren 26an, asteartea - 0 Iruzkinak

Pasa den abenduan I Bioeraikuntzaren jardunaldien lehen zatia ospatu genuen, EKIANek, Gipuzkoako EHAEOk eta EHUk elkarlanean antolatuta.
Bada, jardunaldi hauen bigarren zatia egingo dugu  aste honetan. Zehazki, ekintza hauek egingo dira: 

- 2016/01/27. 12:00. EHU
  • Hitzaldia: Bioeraikuntzaren sarrera. Ekaitz Uribe eta Nagore Tolosa.
  • Hitzaldia: Petra Jebens-Zirke, bioeraikuntzan aditua.
- 2016/01/28. 18:30. Gipuzkoako EHAEO
  • Hitzaldia: Rehabilitación desde la bioconstrucción. Silvia Ortiz de Egea.
  • Bioeraikuntzaren erakusketa.
Hilaren 28ko ekitaldietara etortzekoa bazara, arren bete izen-emate orria.

Programa osoa hemen duzue ikusgai. 

2015eko Creative Commons Zinemaldiaren (Arkitektura y Hirigintza saila) bideo-laburpena, frontoiei eta pilota jokoaren ingurukoa

Berriak - 2015ko abenduaren 14an, astelehena - 0 Iruzkinak

Arkitekturaren hilabetearen barruan pasa den urriaren 22 eta 23an Gipuzkoako EHAEOko egoitzan Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldia (Arkitektura eta Hirigintza saila) antolatu zen. Hementxe uzten dizuegu urriaren 23ko hitzaldien laburpena non hizlari hauen parte-hartzearen laburpena ikus daitekeen: Olatz González-Abrisketak Pilota jokoaren erreferentzia antropologikori buruz hitz egindakoa; Daniel Carballo Pilota jokoaren bilakaera eta ondorio tipologikoak izeneko hitzaldia eta Salvemos el  Beti-Jai plataformaren kidea den Fernando Larumbek eskainitakoa.   

Bideo hau Aitor Zarzuelo cineCCdonostiako kolaboratzaileak egin du.  

Creative Commons Zinemaldiaren laburpen-bideoa

 

Lorenzo Goicoechea EHAEO Gipuzkoako presidentesak arkitektoak eta gizartearen arteko harremanari buruz hitz egiten digu

Berriak - 2015ko abenduaren 14an, astelehena - 0 Iruzkinak

2015eko abenduaren 13ko El Diario Vasco egunkarian Lorenzo Goicoecheari egindako elkarrizketa jasotzen dugu hemen. Bertan, Arkitektoen gaur egungno gizartean duten paperari buruz hitz egiten dute, eta egunerokotasunean nola parte hartzen duten.

DV Erreportajea

Donostiako Santa Maria basilikaren Kanpandorre Atea, Durangoko Azokan

Berriak - 2015ko abenduaren 04an, ostirala - 0 Iruzkinak

1817. urtera arte Donostiako Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen, eta pasa den uztailean Iruki taldeak -Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean- eta Verónica Ordozgoitik (Ekida) elementu honen berreraiketa sinbolikoa egin zuten, kartoian eta 1:2 eskalan. Kanpandorre Ate hau pasa den urrira arte egon da ikusgai basilikan bertan, eta ehundaka hiritar eta kanpotarrengatik bisitatua izan da. Orain, José Javier Pi Chevrotek y Verónica Ordozgoitik Donostiako Santa Mariako Kanpandorre Atea liburua argitaratu dute, non Santa Mariako Kanpandorre Atearen berraurkitzea eta basilikan bertan egin den berreraiketa sinbolikoaren prozesua jasotzen den. Liburua abenduaren 7an 16:00etan aurkeztuko da Durangoko Azokan. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita dago, “helburua Donostiako historia herritarrei eta kanpokoei gerturatzea baita, eta Donostiak 1817. urtera arte hiriak zuen itsas eta merkataritza izaera identifikatzen zuen elementu bati omenaldia egitea delako”, azaldu du Pi Chevrotek.

Liburuaren aurkezpenaz gain, 1813. urte aurreko Donostia hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldia eskainiko da. Donostiako historia pixka bat gehiago ezagutu nahi dutenak, 1813. urteko hondamendiaren aurreko Donostia gogoratuz liburua ere aurkituko dute.

 Liburu hauek eta egileak “Autoekoizleen Plaza” standean egongo dira Azokak irauten duen egunetan. 

 

  

Rafael Niño Rabadán, Gipuzkoako EHAEOko idazkariak Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari buruzko xehetasunak ematen ditu

Berriak - 2015ko abenduaren 04an, ostirala - 0 Iruzkinak

Rafael Niño Rabadán, EHAEO Gipuzkoako idazkariak Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak duen garrantziaren inguruan hitz egin du El Diario Vasco egunkarian azaroaren 29an argitaratutako elkarrizketa batean.  Gogorarazten du 2018ko ekainaren 27a baino lehen 50 urte baino gehiago duten eraikinek ikuskapen hau pasatzera behartuta daudela, eta horretarako, gomendatzen du "bide-orri bat egitea komenigarria da helburuak betetzen joateko eta gehiago oraindik, dirua aurrezteko egutegi bat egitea etor daitezkeen gastuei aurre egiteko". 

Entrevista completa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

233-tik 240-ra guztira: 323

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter