Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia Azkoitian, apirilaren 7an


2016ko martxoaren 30an, asteazkena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak eraikinen mantenu eta prebentzioa eta Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) garrantziari buruzko hitzaldia emango du Azkoitian, datorren apirilaren 7an (ostegunean) 19:00etan Elkargunean. Judith Ubarrechena arkitektoak eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia. EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean mantendu azalduko du. Bestalde, Azkoitiko bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.

Ekitaldi hau Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako EHAEOk elkarlanean antolatua izan da.

Gipuzkoako EHAEO eta EIT

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea, eta bestetik, EITak duen garrantziaz jabetza. Bestalde, legediak gaur egun esaten duenaren berri eman nahi du. Hori horrela, herritarri laguntza eskaini nahi die gai honen inguruan eta Elkargoaren ateak zabaltzen ditu edozein zalantza argitzeko. 

Iruzkinak

Claudia: Charla sobre la Inspección Técnica de los Edificios, el 7 de abril en Azkoitia

Me parece una iniciativa muy oportuna, en general y en particular en estos tiempos, donde urge recuperar la cercanía entre nuestra profesión y la sociedad. Así que...¡enhorabuena!

Claudia, 2016ko martxoaren 30an, asteazkena

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 21

Etengabeko trebakuntza: Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen (EEH) kudeaketa EAEn Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) Ordua: 15:00-20:00 2025ko urriaren 21an, asteartea

10 - 22

Etengabeko prestakuntza: Autobabesari buruzko GELA IREKIA Lekua: Streaming 2025ko urriaren 22an, asteazkena

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter