Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Donostiako Santa Maria basilikaren Kanpandorre Atea, Durangoko Azokan

Berriak - 2015ko abenduaren 04an, ostirala - 0 Iruzkinak

1817. urtera arte Donostiako Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen, eta pasa den uztailean Iruki taldeak -Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean- eta Verónica Ordozgoitik (Ekida) elementu honen berreraiketa sinbolikoa egin zuten, kartoian eta 1:2 eskalan. Kanpandorre Ate hau pasa den urrira arte egon da ikusgai basilikan bertan, eta ehundaka hiritar eta kanpotarrengatik bisitatua izan da. Orain, José Javier Pi Chevrotek y Verónica Ordozgoitik Donostiako Santa Mariako Kanpandorre Atea liburua argitaratu dute, non Santa Mariako Kanpandorre Atearen berraurkitzea eta basilikan bertan egin den berreraiketa sinbolikoaren prozesua jasotzen den. Liburua abenduaren 7an 16:00etan aurkeztuko da Durangoko Azokan. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita dago, “helburua Donostiako historia herritarrei eta kanpokoei gerturatzea baita, eta Donostiak 1817. urtera arte hiriak zuen itsas eta merkataritza izaera identifikatzen zuen elementu bati omenaldia egitea delako”, azaldu du Pi Chevrotek.

Liburuaren aurkezpenaz gain, 1813. urte aurreko Donostia hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldia eskainiko da. Donostiako historia pixka bat gehiago ezagutu nahi dutenak, 1813. urteko hondamendiaren aurreko Donostia gogoratuz liburua ere aurkituko dute.

 Liburu hauek eta egileak “Autoekoizleen Plaza” standean egongo dira Azokak irauten duen egunetan. 

 

  

Rafael Niño Rabadán, Gipuzkoako EHAEOko idazkariak Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari buruzko xehetasunak ematen ditu

Berriak - 2015ko abenduaren 04an, ostirala - 0 Iruzkinak

Rafael Niño Rabadán, EHAEO Gipuzkoako idazkariak Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak duen garrantziaren inguruan hitz egin du El Diario Vasco egunkarian azaroaren 29an argitaratutako elkarrizketa batean.  Gogorarazten du 2018ko ekainaren 27a baino lehen 50 urte baino gehiago duten eraikinek ikuskapen hau pasatzera behartuta daudela, eta horretarako, gomendatzen du "bide-orri bat egitea komenigarria da helburuak betetzen joateko eta gehiago oraindik, dirua aurrezteko egutegi bat egitea etor daitezkeen gastuei aurre egiteko". 

Entrevista completa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Beka: Madrilgo Beti Jai Frontoiaren birgaitze prozesuaren azterketa, Gipuzkoako elkargokideei zuzenduta

Berriak - 2015ko abenduaren 02an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEO, Campo Creativo Cero eta Pico del Pañuelo koloniak beka baten deialdia egin dute honako helburuarekin: Madrilgo Beti Jai Frontoiaren birgaitze prozesuaren azterketa, eta herritarrek erakutsitako inplikazioa frontoiaren babesean eta zaintzan.  Eskaintzen da: 

  • Astebete edo bi asteetako egonaldia apartamentu batean (programako egoilarrak hartzera zuzenduta dagoena) arkitekto batentzako edo birentzako.
  • Salvemos el frontón Beti Jai de Madrid plataformako kideekin harremana. Hala nola, Ondarearen defentsan diharduten beste talde batzuekin harremanak egiteko laguntza eskainiko da, adibidez, Madrid, ciudad y patrimonio taldearekin..
  • Logistikan laguntza eta egoitza behar den bezala egiteko beharrezkoa den aholkularitza.
Beka hau Gipuzkoako elkargokideentzako da. Aukeratua den elkargokideak, azterketak irauten duen bitartean, Pico del Pañuelo kolonian dagoen pisu batean egingo du egonaldia. Bi pertsonez osatutako taldea bada, nahiko da bata izatea elkargokidea. Eskaera egoilar batek bakarrik egiten badu, berak aukeratutako beste pertsona batez lagundua joan daiteke. Egoitza-datak 2016ko  urtarrileko azken astea eta otsaileko lehen astea bitartean izatea espero da.

Eskaerak 2015eko abenduaren 1etik 20ra bitartean aurkeztu beharko dira. Horretarako, interesatuek izen-emate orria (orrialdearen behekaldean) bete beharko dute.

Pico del Pañuelo koloniaren webgunean deialdi honen oinarriak ikus daitezke.  

I. Bioeraikuntzaren jardunaldiak, EKIANek antolatuta Gipuzkoako EHAEO eta EHUko AGETen laguntzarekin

Berriak - 2015ko azaroaren 26an, osteguna - 0 Iruzkinak

Abenduaren 3an I. Bioeraikuntzaren Jardunaldiei hasiera emango zaie, EKIANek (Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen Elkartea) antolatuta Gipuzkoako EHAEO eta EHUko AGETen laguntzarekin. Beste ekintza batzuen artean, Arkitektura Eskolan Eraikuntzaren biologia. Sarrera liburua aurkeztuko da, Garbiñe Pedroso eta Inhar Agirrezabalek idatzita. Bestalde, EHAEOan Bioeraikuntzaren inguruko mahai-inguru bat egingo da eta gai berdinaren inguruko erakusketa bat. Otsailean, hitzaldi interesgarri gehiago egingo dira. 

Ikus egitarau osoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikusi gehiago...

EHAEOko Ondarearen Batzordeak Donostiako Bellas Artes eraikinari egin duen txostena

Berriak - 2015ko azaroaren 24an, asteartea - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEO Kultura Ondarearen batzordeak Bellas Artes eraikinaren egoaren inguruan egin duen lehen azterketaren berri eman nahi du, non kupularen desmuntaketaren aurretiko  indarrean zegoen araudia aztertzen den. Txosten hau berrikuspen mailan dago, Foru Aldundiak eman dituen azken txosten teknikoak aztertzen diren bitartean. 

Gaur egun arte eraikinak bizitu duen legezko ibilbidea, hiritarra eta konstruktiboa, eraikita dauden kultura ondarezko eraikinek dituzten zenbait arazo amankomunen paradigma da. Batzorde honek inplikatuak dauden eragileekin bitartekotza-lana egiten jarraitu nahi du, ahal duen heinean ondarearen sentsibilitatearentzan hain garestia den gaia argitzen laguntzeko. 

 

Bellas Artesen Txostena

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikusi gehiago...

Gipuzkoako EHAEOren argitalpen berriak

Berriak - 2015ko azaroaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak laster bi liburu berri argitaratuko ditu monografien seriaren barruan, arkitekto gipuzkoarrei buruzkoa. Lehen titulua Luis Vallet de Montano (1894-1982) arkitekturaren ertzak eta mugak da Lauren Etxepare Iginizek eta Fernando García Nietok elkarlanean idatzia. Bigarrena, Luis Peña Ganchegui: Arkitektoa leku gisa da, Mario Sangalli Uggerik idatzia.  Bi liburuak euskaraz eta gazteleraz argitaratuko ditugu. Laster nola eskuratu daitezkeenaren berri emango dugu. 

 

Mugimendu Modernoaren arkitektura tokapeta hartuko du Donostiak 2016an

Berriak - 2015ko azaroaren 17an, asteartea - 0 Iruzkinak

Donostiak Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra hartuko du 2016ko azaroaren 16tik 18ra, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak elkarlanean antolatuta, honako erakundeen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta UPV/EHU. Hala nola, Nafarroako Unibertsitateak eta IPCEk (Instituto de Patrimonio Cultural de España) parte hartuko dute. Francisco Escudero kontserbatorioko saxofonista laukote batek girotuta, gaur goizean nazioarteko biltzar honen inguruko lerro nagusien berri eman da Gastronomiazko Euskal anaiartean. Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, Europa osotik etorritako profesionalak hartuko dituela  espero da.

 Aurkezpen-bideoa 

Ikusi gehiago...

IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarraren aurkezpena, 2016an Donostian egingo dena

Berriak - 2015ko azaroaren 13an, ostirala - 2 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico Fundazioak, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea eta IPCE (Espainiako Kultura Ondarearen Institutua) erakundeen laguntzarekin, IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarra aurkeztuko dute. Aurkezpena, azaroaren 17an (asteartea) 12:00etan izango da Gastronomiazko Euskal anaiartean (Donostiako Trinitate plazaren ondoan). Biltzar hau Donostian egingo da 2016ko azaroan eta aurkezpenean kongresuaren lerro nagusienen berri emango da. Lehen aldia da Donostian arkitektura modernoari buruzko garrantzi honetako biltzar bat egingo dena, eta Kultura Ondarea eta gizartea izenburupean, Europa guztiko profesionalak elkartuko dira. Gainera, XX. mendeko arkitektura eta kultura ondareari buruz argitaratu gabeko lanak ezagutzeko aukera egongo da.

Ikusi gehiago...

241-tik 248-ra guztira: 325

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter