Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

Ondarearen kudeaketa partekatu egiteko estrategiak definitzeko tailerra, larunbatean Donostian

Berriak - 2016ko urriaren 19an, asteazkena - 0 Iruzkinak

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri zen martxanondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko  epea amaitu eta gero, jaso diren emaitzak oinarritzat hartuko dira ondarearen kudeaketa partekatu bat egiteko estrategiak definitzeko antolatu dugun tailer honi hasiera emango diona. Tailer hau urriaren 22an egingo dugu 10:30ean hasita, Donostiako Reflex Espazioa (Egia kalea, 24). Joan nahi baduzu, oraindik izena eman dezakezu. IKUS EGITARAUA

KOMOMO prozesu parte-hartzailearen emaitzak aurkeztuko dira  , Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapen amultzoaren barruan.

Gainera, espero da lortutako emaitzak Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izatea.

Prozesuaren helburuak

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Zestoako Energiaren Azoka 2016, energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzailea

Berriak - 2016ko urriaren 18an, asteartea - 0 Iruzkinak

EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak urriaren 22an ospatzen den Zestoako Energiaren Azokan stand baten bidez parte hartuko du eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argitzeko.

 

Errenteriako Energiaren Azoka 2016, energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzailea

Berriak - 2016ko urriaren 14an, ostirala - 0 Iruzkinak

EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak urriaren 15ean ospatzen den Errenteriako Energiaren Azokan stand baten bidez parte hartuko du eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argitzeko.

Imagen de cabecera del artículo

Mugaz gaindiko topaketa Donostian

Berriak - 2016ko urriaren 11an, asteartea - 0 Iruzkinak

Pauko Le Pavillo de l’arrchitecture, EHAEOk eta Akitaniako Conseil de l’Ordre Réginalek mugaz gaindiko topaketa bat antolatu dute ostiral honetarako (urriak 14) Gipuzkoako EHAEOean, eta elkargokide guztiak daude gonbidatuta. Topaketa honetan Iñaki Uriartek Métamorphose métropolitaine à Bilbao izeneko hitzaldia emango.

Bestalde, bi bisita gidatu egongo dira: bata Nautikora eta bestea Tabakalerara. Topaketan Nautikoan egingo den bazkaria barne dago, 22 €ren truke (aurrez ordaindu beharko dena). Informazio guztia liburuxka honetan duzue.

Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO prozesuan webgunearen bidez parte hartzeko epea luzatu da

Berriak - 2016ko urriaren 11an, asteartea - 0 Iruzkinak

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxanondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea urriaren 19 arte luzatu da, beraz, interesa duten guztiak garaiz daude ekarpenak egiteko.

Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapenamultzoaren barruan. KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:

  • Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
  • Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
  • Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
  • Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez! 

Imagen de cabecera del artículo

Instagram lehiaketako irabazleak

Berriak - 2016ko urriaren 03an, astelehena - 0 Iruzkinak

Con motivo del IX Congreso DOCOMOMO que tendrá lugar en Donostia-San Sebastián en noviembre, hemos organizado un concurso de fotos en Instagram sobre edificios MoMo. Han sido más de 100 las fotografías recibidas, y después de una exhaustiva selección, éstos han sido los ganadores:

Categoría profesional: 

- Primer premio: Paloma Sánchez.

- Segundo premio:Javier Janda

Categoría general

- Primer premio: Estanislao Fernández.

- Segundo premio: Iñigo Amutxastegi

Premio Popular: Carlos Copertone

Además de las fotos ganadoras, se han seleccionado otras 30 con las que hemos completado una exposición en el COAVN Gipuzkoa, la cual puede visitarse hasta finales de mes. 

FALLO DEL JURADO

Imagen de cabecera del artículo

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inaugurazioa

Berriak - 2016ko irailaren 30an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gaur iluntzean "Luis Tolosaren arkitektura" erakusketaren irekiera ekitaldia izan da Andoaingo Bastero Kulturgunean, Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidenteak aurkeztua. Jende ugari hurbildu da, tartean Luis Tolosaren familia eta Laborde anaietako baten alabak, eta gustura egon dira Ana Azpiri historialariaren azalpenak entzuten. Leticia García, David Sánchez eta Ana Azpiri dira erakusketaren komisario eta gidariak.

Urriaren 13an 18:00etan beste hitzaldi bat emango dute erakusketa honen inguruan Leiticia García eta Lauren Etxepare arkitektoek Bastero Kulturgunean bertan. 

Imagen de cabecera del artículo

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inaugurazioa, Andoainen

Berriak - 2016ko irailaren 28an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 3019:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du. 

Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.

Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera  18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Informazio gehiago

225-tik 232-ra guztira: 350

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena