Berriak - 2015ko urriaren 20an, asteartea - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, UPV/EHUko Arkitektoen Goi Eskola Teknikoak (AGET) eta Campo Creativo Cerok elkarlarnean Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren arkitektura saila antolatu dute. Urriaren 22an eta 23an izango da 18:00etatik aurrera EHAEO Gipuzkoako (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egoitzan. Zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiez osatzen duten egitarau zabal bat egin da horretarako.
Berrikuntza gisa nabarmendu behar da zinelmadira etorri ezin dutenek emanaldiak on line jarraitzeko aukera izango dutela. Horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da (gehienez 100 pertsona):
Berriak - 2015ko urriaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak
Aurten pilotalekuetara zuzenduta dagoen Arkitektura eta Hirigintza sailaren jarduera osagarri bezela, Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotalekura bisita gidatu bat antolatu dugu, larunbata 24ean.
Hitzordua goizeko 11etan izango da gune berean eta bisita Carlos López de Ceballos arkitektoaren esku egongo da, Jorge Oteizaren kolaboratzailea, Antton Mendizabalekin gune arkitektoniko-eskultural honetan batera egon zirenean. Arkitektoak, bukatu gabeko proiektuaren ezagutza sakona duena, honela jarraiera emango dio urriaren 22an EHAEO-Gipuzkoan emango duen hitzaldiari (+info)
Bisitaldia dohainik izango da López de Ceballosen dedikazioari esker. Antolaketa arrazoiengatik lehenagotik izena ematea beharrezkoa da honako formularioan.
Berriak - 2015ko urriaren 15an, osteguna - 0 Iruzkinak
Datorren astean, Donostiako Creative Comons Zinemaldiaren barruan, Irene Aguirrek (CC0ko kolaboratzailea) euskal frontoien mapeo eta wikiari buruzko proiektua aurkeztuko du. Bestalde, Nuria Cagigalek, CC0kolaboratzailea hau ere, frontoiei buruzko emanaldia eskainiko digu: Ikusentzunezko dokumentazioa modu desberdinetan bideratuta. Irrati-programa honetan, aurrerapen txiki bat duzue!
Berriak - 2015ko urriaren 09an, ostirala - 0 Iruzkinak
Berriak - 2015ko urriaren 07an, asteazkena - 0 Iruzkinak
José Javier Pi Chevrot arkitektoa, Xabier Unzurrunzaga EHUko AGETeko irakasle emeritua eta Arkitekturan doktorea eta Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak El campanario Puerta-torre de Santa María, Donostia-San Sebastián (Santa Mariako Kanpandorre Atea, Donostia) hitzaldia emango dute. Asmoa da kartoian egindako Santa Maria Kanpandorreko berreraiketa sinbolikoaren proiektuari amaiera ematea.
Hitzaldia Donostiako Santa Telmo museoan izango da urriaren 8an 19:00etan. Sarrera librea izango da.
Berriak - 2015ko urriaren 06an, asteartea - 0 Iruzkinak
Urriaren 5ean 2015eko Arkitekturaren Mundu Eguna izan zen, eta hori dela eta EHAEOk eta beste erakunde batzuk eskaintza oparoa antolatu dute Arkitektura ardatz harturik. Aurreko batean EHAEOk prestatua zituen ekintzen berri eman genuen; oraingo honetan Asier Gogortza argazkilariak, Atari eta Tabakalaeraren eskaintzen berri ematen diezuegu.
Berriak - 2015ko urriaren 05an, astelehena - 0 Iruzkinak
Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak urriaren 5ean DOCOMOMO xafla bat ipini zuen Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. “Beotibar frontoia garai hartako arkitektura arrazionalistako adibide ezin hobea da, eta Gipuzkoako kultur ondarearen ikurretako bat da”, adierazi zuten Gipuzkoako EHAEOtik. Ekintza honetan Tolosako agintariek, Gipuzkoako EHAEOko ordezkariek eta pilotaren munduko kideek parte hartu zuten. Ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII-XIX (Pilota jokoaren ezarpena Tolosako herrian XVIII-XXI) hitzaldia emango zuen.
Berriak - 2015ko urriaren 02an, ostirala - 0 Iruzkinak
Jasangarritasun Batzordeak arkitektoak beraien egunerokotasunean (eraikuntzan, hirigintzan…) aurre egin behar dien erronkei buruzko eztabaida irekia antolatu du: Lanbidearen erronkak versus jasangarritasuna. Alor honetan zabaltzen ari diren aukera berriak aztertuko dira.
Ekitaldi hau datorren urriaren 20an 19:00etan egigno da Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia).