Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Herri Ametsa ikastolako ikasleak, benetako arkitektoetan bihurtu dira EHAEOak antolatzen duen Aizpurua Sariketan


2016ko otsailaren 29an, astelehena

Donostiako Herri Ametsa ikastolako ikasleak Gipuzkoako EHAEOk antolatzen dituen Aizpurua Sarietan parte hartzen ari dira momentu honetan. Analisia eta irtenbideak ikastola irisgarria izateko, solairu nagusiaren banalekuan eta sarrera nagusian izenburupean, ikastolako honetako DBH 4. mailako ikasleak ikastolako sarrera nagusiari irtenbidea bilatzen saiatuko dira. HOrretarko, Julen Elícegui arkitektoaren eta Xabier Amilibia ikastolan programa honen tutorearen laguntza izango dute.

Egiten ari diren analisia irtenbide errealak diren proposamenetan bihurtzen ari dira eta gaur egungo legediaren araberakoa. Horrela, ikasleak konsziente dira duen proiektu arkitektoniko bat benetan burutzea zer suposatzen duen. Proiektu guztiak amaitzerakoan, inkesta bat zabalduko da ikastolako ikasmaila guztien artean erabaki bat hartzeko.

Lehiaketa honetan parte hartzeari esker, ikastolako zuzendaritza erabakitzen den irtenbidea burutzea planteatzsen ari da. Parte-hartzeak espektatibak gainditu dit, eta ikastolako estamentuak tartean sartu dira. Horrela, proiektu hau “idea zoro” batzuk izatetik “etorkizuneko proiektu” bat izatera pasatu dira.

Gipuzkoako EHAEOko Ondarearen Batzordetik (Aizpurua sariak antolatzailea), Gipuzkako beste eskola batzuk parte hartzera gonbidatu nahi ditu eta gure helburuetako batekin bat egitera: Arkitektura parte-hartzailea izan dadila hezkuntza sistematik hasita.

Aizpurua sarien inguruan

Aizpurua sarien helburua da Arkitektura hezkuntza zentroetan zabaltzea. Eskolei proposatzen dieguna da arkitektura-proiektu bat sortzea ikastetxea berarentzat izango dena. EHAEOk tutore-arkitekto bat jarriko du eta astero-astero ikasleekin elkartuko da ikasleen proiektuak zuzentzeko. Proiektu irabazleak ikastetxearentzako 1.000 €ko saria jasoko du eskola-materialean.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter