Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gipuzkoako EHAEOren argitalpen berriak

Berriak - 2015ko azaroaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak laster bi liburu berri argitaratuko ditu monografien seriaren barruan, arkitekto gipuzkoarrei buruzkoa. Lehen titulua Luis Vallet de Montano (1894-1982) arkitekturaren ertzak eta mugak da Lauren Etxepare Iginizek eta Fernando García Nietok elkarlanean idatzia. Bigarrena, Luis Peña Ganchegui: Arkitektoa leku gisa da, Mario Sangalli Uggerik idatzia.  Bi liburuak euskaraz eta gazteleraz argitaratuko ditugu. Laster nola eskuratu daitezkeenaren berri emango dugu. 

 

Mugimendu Modernoaren arkitektura tokapeta hartuko du Donostiak 2016an

Berriak - 2015ko azaroaren 17an, asteartea - 0 Iruzkinak

Donostiak Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra hartuko du 2016ko azaroaren 16tik 18ra, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak elkarlanean antolatuta, honako erakundeen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta UPV/EHU. Hala nola, Nafarroako Unibertsitateak eta IPCEk (Instituto de Patrimonio Cultural de España) parte hartuko dute. Francisco Escudero kontserbatorioko saxofonista laukote batek girotuta, gaur goizean nazioarteko biltzar honen inguruko lerro nagusien berri eman da Gastronomiazko Euskal anaiartean. Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, Europa osotik etorritako profesionalak hartuko dituela  espero da.

 Aurkezpen-bideoa 

Ikusi gehiago...

IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarraren aurkezpena, 2016an Donostian egingo dena

Berriak - 2015ko azaroaren 13an, ostirala - 2 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico Fundazioak, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea eta IPCE (Espainiako Kultura Ondarearen Institutua) erakundeen laguntzarekin, IX. DOCOMOMO Ibérico-Kultura Ondarea eta Gizartea Biltzarra aurkeztuko dute. Aurkezpena, azaroaren 17an (asteartea) 12:00etan izango da Gastronomiazko Euskal anaiartean (Donostiako Trinitate plazaren ondoan). Biltzar hau Donostian egingo da 2016ko azaroan eta aurkezpenean kongresuaren lerro nagusienen berri emango da. Lehen aldia da Donostian arkitektura modernoari buruzko garrantzi honetako biltzar bat egingo dena, eta Kultura Ondarea eta gizartea izenburupean, Europa guztiko profesionalak elkartuko dira. Gainera, XX. mendeko arkitektura eta kultura ondareari buruz argitaratu gabeko lanak ezagutzeko aukera egongo da.

Ikusi gehiago...

Frontoiak eta pilota jokoa, EHAEOan izango den Creative Commons Zinemaldiaren gaia

Berriak - 2015ko urriaren 20an, asteartea - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, UPV/EHUko Arkitektoen Goi Eskola Teknikoak (AGET) eta Campo Creativo Cerok elkarlarnean Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren arkitektura saila antolatu dute. Urriaren 22an eta 23an izango da 18:00etatik aurrera EHAEO Gipuzkoako (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egoitzan. Zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiez osatzen duten egitarau zabal bat egin da horretarako.

Berrikuntza gisa nabarmendu behar da zinelmadira etorri ezin dutenek emanaldiak on line jarraitzeko aukera izango dutela. Horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da (gehienez 100 pertsona):  

 

 

 

 

 

 

Ikusi gehiago...

Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotaleku Zentrora bisita gidatua

Berriak - 2015ko urriaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak

Aurten pilotalekuetara zuzenduta dagoen Arkitektura eta Hirigintza sailaren jarduera osagarri bezela, Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotalekura bisita gidatu bat antolatu dugu, larunbata 24ean.

Hitzordua goizeko 11etan izango da gune berean eta bisita Carlos López de Ceballos arkitektoaren esku egongo da, Jorge Oteizaren kolaboratzailea, Antton Mendizabalekin gune arkitektoniko-eskultural honetan batera egon zirenean. Arkitektoak, bukatu gabeko proiektuaren ezagutza sakona duena, honela jarraiera emango dio urriaren 22an EHAEO-Gipuzkoan emango duen hitzaldiari (+info)

Bisitaldia dohainik izango da López de Ceballosen dedikazioari esker. Antolaketa arrazoiengatik lehenagotik izena ematea beharrezkoa da honako formularioan.

Irene Aguirre eta Nuria Cagigali elkarrizketa euskal frontoien inguruan

Berriak - 2015ko urriaren 15an, osteguna - 0 Iruzkinak

Datorren astean, Donostiako Creative Comons Zinemaldiaren barruan,  Irene Aguirrek (CC0ko kolaboratzailea) euskal frontoien mapeo eta wikiari buruzko proiektua aurkeztuko du. Bestalde, Nuria Cagigalek, CC0kolaboratzailea hau ere, frontoiei buruzko emanaldia eskainiko digu: Ikusentzunezko dokumentazioa modu desberdinetan bideratuta. Irrati-programa honetan, aurrerapen txiki bat duzue!

Gran éxtio de la jornada 'De la ITE a la obra'

Berriak - 2015ko urriaren 09an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gran éxito de la jornada De la ITE a la obra, organizada conjuntamente entre el COAVN Gipuzkoa y el Colegio de Adminstradores con la ayuda de Arquia. Cerca de 100 personas se dieron cita en el hotel Londres, donde se dieron a conocer los pasos a seguir en una comunidad para la correcta ejecución de una obra rehabilitación, protocolo de actuación, gestión de licencias, gestión de subvenciones, financiación de la obra y contratación de la obra. En la jornada participaron Rafael Niño, secretario del COAVN Gipuzkoa; Ricardo Burutarán, vocal de CAFGUIAL y ex concejal de urbanismo del Ayuntamiento de Donostia y Oscar Martínez, director comercial y de marketing de Arquia. El próximo mes de diciembre se repetirá esta misma jornada en la sede de la delegación. 

Santa Mariako Kanpandorre Ateari buruzko hitzaldia

Berriak - 2015ko urriaren 07an, asteazkena - 0 Iruzkinak

José Javier Pi Chevrot arkitektoa, Xabier Unzurrunzaga EHUko AGETeko irakasle emeritua eta Arkitekturan doktorea eta Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak El campanario Puerta-torre de Santa María, Donostia-San Sebastián (Santa Mariako Kanpandorre Atea, Donostia) hitzaldia emango dute. Asmoa da kartoian egindako Santa Maria Kanpandorreko berreraiketa sinbolikoaren proiektuari amaiera ematea.

Hitzaldia Donostiako Santa Telmo museoan izango da urriaren 8an 19:00etan. Sarrera librea izango da. 

Ikusi gehiago...

257-tik 264-ra guztira: 336

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter