Berriak - 2016ko urriaren 18an, asteartea - 0 Iruzkinak
EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak urriaren 22an ospatzen den Zestoako Energiaren Azokan stand baten bidez parte hartuko du eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argitzeko.
Berriak - 2016ko urriaren 14an, ostirala - 0 Iruzkinak
EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak urriaren 15ean ospatzen den Errenteriako Energiaren Azokan stand baten bidez parte hartuko du eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argitzeko.
Berriak - 2016ko urriaren 11an, asteartea - 0 Iruzkinak
Pauko Le Pavillo de l’arrchitecture, EHAEOk eta Akitaniako Conseil de l’Ordre Réginalek mugaz gaindiko topaketa bat antolatu dute ostiral honetarako (urriak 14) Gipuzkoako EHAEOean, eta elkargokide guztiak daude gonbidatuta. Topaketa honetan Iñaki Uriartek Métamorphose métropolitaine à Bilbao izeneko hitzaldia emango.
Bestalde, bi bisita gidatu egongo dira: bata Nautikora eta bestea Tabakalerara. Topaketan Nautikoan egingo den bazkaria barne dago, 22 €ren truke (aurrez ordaindu beharko dena). Informazio guztia liburuxka honetan duzue.
Berriak - 2016ko urriaren 11an, asteartea - 0 Iruzkinak
IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea urriaren 19 arte luzatu da, beraz, interesa duten guztiak garaiz daude ekarpenak egiteko.
Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapenamultzoaren barruan. KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:
Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.
Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.
Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez!
Berriak - 2016ko urriaren 03an, astelehena - 0 Iruzkinak
Con motivo del IX Congreso DOCOMOMO que tendrá lugar en Donostia-San Sebastián en noviembre, hemos organizado un concurso de fotos en Instagram sobre edificios MoMo. Han sido más de 100 las fotografías recibidas, y después de una exhaustiva selección, éstos han sido los ganadores:
Categoría profesional:
- Primer premio: Paloma Sánchez.
- Segundo premio:Javier Janda
Categoría general:
- Primer premio: Estanislao Fernández.
- Segundo premio: Iñigo Amutxastegi
Premio Popular: Carlos Copertone
Además de las fotos ganadoras, se han seleccionado otras 30 con las que hemos completado una exposición en el COAVN Gipuzkoa, la cual puede visitarse hasta finales de mes.
Berriak - 2016ko irailaren 30an, ostirala - 0 Iruzkinak
Gaur iluntzean "Luis Tolosaren arkitektura" erakusketaren irekiera ekitaldia izan da Andoaingo Bastero Kulturgunean, Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidenteak aurkeztua. Jende ugari hurbildu da, tartean Luis Tolosaren familia eta Laborde anaietako baten alabak, eta gustura egon dira Ana Azpiri historialariaren azalpenak entzuten. Leticia García, David Sánchez eta Ana Azpiri dira erakusketaren komisario eta gidariak.
Urriaren 13an 18:00etan beste hitzaldi bat emango dute erakusketa honen inguruan Leiticia García eta Lauren Etxepare arkitektoek Bastero Kulturgunean bertan.
Berriak - 2016ko irailaren 28an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 30) 19:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du.
Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.
Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.
Berriak - 2016ko irailaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak
KOMOMO prozesuaren barruan, pasa den irailaren 17an Beasainen izan ginen kale-ekintza bat antolatzen. Helburua: Olaran Manufakturak eraikina herritarrei gerturatzea. Antolakuntzak oso ondo baloratu du jendearen parte-hartzea, hogei bat pertsona gerturatu baitziren eguraldi txarrari aurre eginez.
Jardunaldi honetan, Maialen + Maddalen bertsolariek alaitu zutena eta KELERen laguntza jaso zuenak, ondorio interesgarrietara iritsi zen. Adibidez, eraikina mantentzearen hautua eta funtzio anitzeko zentro bat bihurtu. Edota, aldi berean erabilera desberdinak izan ditzaken eraikin bat izatea kultura eta gizartearekin lotutako proiektuen bidez.
Goierri Telebistak erreportaje batena jaso du jardunaldiaren laburpena.