Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO prozesuan webgunearen bidez parte hartzeko epea luzatu da

Berriak - 2016ko urriaren 11an, asteartea - 0 Iruzkinak

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxanondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea urriaren 19 arte luzatu da, beraz, interesa duten guztiak garaiz daude ekarpenak egiteko.

Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapenamultzoaren barruan. KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:

  • Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
  • Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
  • Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
  • Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez! 

Imagen de cabecera del artículo

Instagram lehiaketako irabazleak

Berriak - 2016ko urriaren 03an, astelehena - 0 Iruzkinak

Con motivo del IX Congreso DOCOMOMO que tendrá lugar en Donostia-San Sebastián en noviembre, hemos organizado un concurso de fotos en Instagram sobre edificios MoMo. Han sido más de 100 las fotografías recibidas, y después de una exhaustiva selección, éstos han sido los ganadores:

Categoría profesional: 

- Primer premio: Paloma Sánchez.

- Segundo premio:Javier Janda

Categoría general

- Primer premio: Estanislao Fernández.

- Segundo premio: Iñigo Amutxastegi

Premio Popular: Carlos Copertone

Además de las fotos ganadoras, se han seleccionado otras 30 con las que hemos completado una exposición en el COAVN Gipuzkoa, la cual puede visitarse hasta finales de mes. 

FALLO DEL JURADO

Imagen de cabecera del artículo

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inaugurazioa

Berriak - 2016ko irailaren 30an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gaur iluntzean "Luis Tolosaren arkitektura" erakusketaren irekiera ekitaldia izan da Andoaingo Bastero Kulturgunean, Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidenteak aurkeztua. Jende ugari hurbildu da, tartean Luis Tolosaren familia eta Laborde anaietako baten alabak, eta gustura egon dira Ana Azpiri historialariaren azalpenak entzuten. Leticia García, David Sánchez eta Ana Azpiri dira erakusketaren komisario eta gidariak.

Urriaren 13an 18:00etan beste hitzaldi bat emango dute erakusketa honen inguruan Leiticia García eta Lauren Etxepare arkitektoek Bastero Kulturgunean bertan. 

Imagen de cabecera del artículo

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inaugurazioa, Andoainen

Berriak - 2016ko irailaren 28an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 3019:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du. 

Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.

Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera  18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Informazio gehiago

Imagen de cabecera del artículo

Beasaingo Olaran Manufakturak eraikinean, kale-ekintza

Berriak - 2016ko irailaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak

KOMOMO prozesuaren barruan, pasa den irailaren 17an Beasainen izan ginen kale-ekintza bat antolatzen. Helburua: Olaran Manufakturak eraikina herritarrei gerturatzea. Antolakuntzak oso ondo baloratu du jendearen parte-hartzea, hogei bat pertsona gerturatu baitziren eguraldi txarrari aurre eginez.

Jardunaldi honetan, Maialen + Maddalen bertsolariek alaitu zutena eta KELERen laguntza jaso zuenak, ondorio interesgarrietara iritsi zen. Adibidez, eraikina mantentzearen hautua eta funtzio anitzeko zentro bat bihurtu. Edota, aldi berean erabilera desberdinak izan ditzaken eraikin bat izatea kultura eta gizartearekin lotutako proiektuen bidez. 

Goierri Telebistak erreportaje batena jaso du jardunaldiaren laburpena. 

 

Imagen de cabecera del artículo

Pico del Pañuelo bekaren deialdi berria Madrilgo Legazpi auzoko fruta eta barazkien merkatua aztertzeko

Berriak - 2016ko abuztuaren 31an, asteazkena - 0 Iruzkinak

El COAVN Gipuzkoa, Campo Creativo Cero y el programa residencial Pico del Pañuelo han puesto en marcha una nueva convocatoria de una beca dirigida a los colegiados guipuzcoanos. Esta beca tiene por objeto el estudio del Mercado de Frutas y Verduras de Legazpi (Madrid), un mercado de abastos ahora en desuso, con valor patrimonial protegido y actualmente en proceso de rehabilitación/transformacion y puesta en uso; en el momento de esta convocatoria esta abierto un proceso participativo. 

Los interesados pueden enviar su solicitud entre el 1 y el 25 de septiembre rellenando el formulario.

Acerca de esta beca

A esta beca puede optar cualquier colegiado del COAVN en Gipuzkoa. El colegiado al que se le asigne esta beca disfrutará de la estancia en un piso de la colonia Pico del Pañuelo, mientras realice el estudio. Si es un equipo de dos personas, basta con que una sea colegiada. Durante ese tiempo realizarán un estudio sobre algún aspecto arquitectónico o urbanístico del Mercado de frutas y verduras de Legazpi, a propuesta de los solicitantes.

La residencia estaría enfocada como un viaje de estudio en el que se realiza un Diario de Viaje: en blog, y facebook y/o twitter y un Estudio sencillo del tema propuesto, recogido en una Memoria breve final. Temas posibles: Arquitectura general de la edificación; Valor patrimonial; Análisis urbanístico del Mercado en su posible evolución futura; Estudios de normativas aplicables; Historia de su construcción, técnicas y materiales, plan urbanístico en origen, etc.; Análisis histórico-crítico de los usos dados y proyectos no realizados; Proceso de participación actual... 

Imagen de cabecera del artículo

1813ko hondamendiaren aurreko Donostiari buruzko erakusketa Baionako Euskal Museoan

Berriak - 2016ko abuztuaren 30an, asteartea - 0 Iruzkinak

Datorren irailaren 18ra arte 1813ko hondamendiaren aurreko Donostiako hiriari buruzko erakusketa bat egonga da ikusgai Baionako Euskal Museoan. Erakusketaz gain, irailaren 1ean, 8an eta 15ean museoan bertan ibilbide birtualak eskainiko dira. Bestalde, eta 1813ko gertakariak gogorarazteko, abuztuaren 31n Baionako ordezkaritza bat Donostiara etorriko da bisita gidatu bat egitera, José Javier Pi Chevrot erakusketa honen gidaria eta Esteban García marquina EHAEOko Gipuzkoako diruzainaren eskutik.  

Erakusketaren dosier informatiboa. 

Imagen de cabecera del artículo

UPV/EHU Udako Ikastaroa: Egurrez eta egurrarekin eraikitako ondarearen birgaitzea eta zaharberritzea

Berriak - 2016ko uztailaren 26an, asteartea - 0 Iruzkinak

Datorren irailaren 8an Egurrez eta egurrarekin eraikitako ondarearen birgaitzea eta zaharberritzea (Rehabilitación y restauración del patrimonio construido de y con madera) ikastaroa emango da UPV/EHUko 2016ko Udako Ikastaroen barruan, HABICen eskutik Donostiako Miramar jauregian. Ikastaroaren prezioa 40 €koa da, baina interesatuak dauden elkargokideak prezio murriztapena izango dute. Horretarako inprimaki hau bete beharko dute eta info@uik.eus helbidera bidali.

Ikastaroari buruz

Ikastaro hau arkitekto, arkitekto tekniko, obretako buru, arotza edota aroztegietako langileei dago zuzenduta, eta helburua da jarraibide batzuk ezartzea eraikinak egurrarekin birgaitu edota zaharberritu behar dituztenean, ahal den heinean material honetako soluzioak erabiliz. Ikastaroaren egitaraua eta gainontzeko informazio guztia Udako Ikastaroen webgunean dago. 

209-tik 216-ra guztira: 330

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 21

Etengabeko trebakuntza: Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen (EEH) kudeaketa EAEn Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) Ordua: 15:00-20:00 2025ko urriaren 21an, asteartea

10 - 22

Etengabeko prestakuntza: Autobabesari buruzko GELA IREKIA Lekua: Streaming 2025ko urriaren 22an, asteazkena

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter