Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Parte hartu Gastronomiazko Elkartetik Jazzaldia bizitzeko Gipuzkoako EHAEOren mahaien zozketan

Berriak - 2026ko uztailaren 01an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Uztailaren 22tik 26ra, Donostia jazzaren hiriburu bihurtuko da berriro ere, Jazzaldiaren edizio berri batekin, udako kultur hitzordu garrantzitsuenetako bat.

Urtero legez, Trinitate Plaza Jazzaldiko eszenatoki entzutetsuenetako bat izango da. Gipuzkoako EHAEOak Gastronomiazko Elkartetik kontzertuez gozatzeko aukera eskainiko die bere elkagokideei, uztailaren 23, 24, 25 eta 26ko afarietarako mahai baten erreserbaren zozketaren bidez.

Erreserbaren baldintzak

  • Egun bakoitzerako, mahaibat izango du Elkargoak, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da. 10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde bat(zu)ekin   osatu ahal izango da.   
  • Menuaren prezioa 45 €koa izango da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da. Erreserba egunean zein menu aukeratzen den adierazi beharko da (taldekide guztientzat, berdina).  
  • Mahaia erreserbatu duen elkargokideak, eskatu dituen menuen ordainketaz arduratuko da

Zozketan parte hartzea

Izena emateko formularioa uztailaren 15eko 12:00ak baino lehen bete behar da.

Zozketaren emaitza egun horretan bertan argitaratuko da COAVN Gipuzkoaren webgunean. Gainera, esleipendunei zuzeneko informazioa emango zaie.

OHARRA: Zozketa berean, itxarote-zerrenda bat ezarriko da, eta zorrotz jarraituko da uko egiteen ondorioz sor daitezkeen hutsuneak betetzeko, bai eta beteta ez dauden mahaien hutsuneak betetzeko ere.

Gipuzkoako EHAEOren Jaiak hainbat belaunalditako profesionalak bildu zituen aitortza eta ongietorri jardunaldi batean

Berriak - 2026ko ekainaren 25an, osteguna - 0 Iruzkinak

Ekainaren 19an, Gipuzkoako EHAEOaren Jaia ospatu genuen, belaunaldi ezberdinetako lankideak elkartu zituen topaketa hurbil eta atseginean.

Jardunaldian, omenaldia egin zitzaien lanbidean 25 eta 50 urte bete zituzten elkargokideei, hartutako konpromisoagatik eta lanbidean egindako lanagatik. Era berean, Elkargoan sartu ziren kide berriei ongietorria egiteko ere balio izan zuen ekitaldiak, une berezi hau eurekin partekatuz.

Jarraian, ospakizunaren une aipagarrienak laburtzen dituen bideo bat partekatzen dugu, baita egunean zehar bizi izan zen giro bikaina jasotzen duen irudi galeria bat ere.

IKUSI BIDEOA 

IKUSI ARGAZKI-GALERIA

Zabalik dago Gipuzkoan proiektu jasangarriak aitortzeko 2026ko GJH Sarien deialdia

Berriak - 2026ko ekainaren 11an, osteguna - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Jasangarritasun Batzordeak, Habic-en laguntzarekin, GJH Sarien (Hiri eta Komunitate Jasangarriak) beste edizio baterako deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da auzoetako eta komunitateetako bizi-kalitatea ikuspegi jasangarritik hobetzen laguntzen duten proiektuak eta ekimenak aintzatestea.

Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen proposamenak garatzen dituzten arkitekturako profesionalentzat eta askotariko diziplinetako taldeentzat dira sariak, gizarte- eta ingurumen-arloetan irtenbide berritzaileak sustatzen dituztenak. 

Bi kategoria

Deialdian parte hartzeko bi modalitate daude. Lehenengoa gizarte-kategoria da, 17. GJHri lotua (Aliantzak helburuak lortzeko), eta arkitekturarekin, hirigintzarekin, lurraldearekin edo gobernantza jasangarriaren ereduekin lotutako ekimenak sustatzeko, garatzeko, kudeatzeko edo ebaluatzeko eragileen arteko lankidetza funtsezkoa duten proiektuak sarituko ditu.

Bestalde, 6. GJHri (Ur garbia eta saneamendua) lotutako Ingurumen-kategoriak uraren kudeaketa eraginkorrari buruzko proposamenak aztertuko ditu. Besteak beste, ekintza hauek egingo dira: edateko uraren kontsumoa murriztea, euri-uren bilketa eta aprobetxamendua sustatzea, ur grisak berrerabiltzea eta drainatze iraunkorreko hiri-sistemak ezartzea.

Modalitate bakoitzak 900 euroko saria eta garaikur bat izango ditu proiektu irabazlearentzat.

Nork har dezake parte

Deialdia Gipuzkoan bizi diren edo lurraldean proiektuak garatu dituzten arkitektoei irekita dago. Era berean, diziplina anitzeko taldeek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Gipuzkoari lotutako arkitekturako profesional bat gutxienez badute.

Hautagaitzak aurkezteko, izena emateko fitxa bat eta proiektua azaltzen duen DIN A1 formatuko panel bat bidali behar dira posta elektronikora premiosodscoavngi@gmail.com.

Deialdiaren funtsezko datak

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Saritutako proiektuak 2026ko urriaren 10ean jakinaraziko dira, eta sariak banatzeko ekitaldia urrian eta azaroan egingo da.

Ekimen honekin, Gipuzkoako EHAEOak eta Habic-ek arkitekturak eta diziplina arteko lankidetzak hiri eta komunitate jasangarriagoak, erresilienteagoak eta inklusiboagoak eraikitzeko duten zeregina nabarmendu nahi dute.

 

 

EHAEO Gipuzkoak hamar urte bete ditu Bioterran parte hartzen

Berriak - 2026ko ekainaren 04an, osteguna - 0 Iruzkinak

Urtero legez, EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak Bioterran parte hartuko du. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da, eta ekainaren 5etik 7ra egingo da Ficoban (Irun).

Aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua izango da Elkargoarentzat, hamar urte beteko baitira iraunkortasunaren arloan erreferentziazko topaketa horretan aktiboki parte hartzen hasi zenetik. Urteurren hori dela eta, Bioterraren antolatzaileek aintzatespen publikoa egingo diote COAVN Gipuzkoari, azken hamarkadan jasangarritasuna sustatzeko hartutako konpromisoagatik eta egindako ekarpenagatik.

Gainera, ekainaren 5ean, ostirala, Gipuzkoako EHAEOk Amalurra gunean antolatutako bi jardueratan parte hartuko du:

17:00etan – Hitzaldia
Viviendas colaborativas en cesión de uso, Alex Etxeberriaren eskutik.

18:00etan – Dokumentalaren emanaldia eta mahai ingurua
Hope! Episodio 4: El poder de lo invisible, Juana Otxoa-Errarteren parte-hartzearekin.

Azokak iraungo duen hiru egunetan, publiko guztiei zuzendutako jarduera-egitarau zabala garatuko da. Gipuzkoako EHAEOtik programazio osoa kontsultatzera eta bisita aldez aurretik planifikatzera animatzen zaituztegu.

Bioterrarako sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da azokaren webgune ofizialean. Bertaratzen direnek, gainera, doako aparkalekua izango dute.

 

Nuevos pases para disfrutar de los paseos virtuales por la Donostia del siglo XVIII

Berriak - 2026ko apirilaren 23an, osteguna - 0 Iruzkinak

Bidaiatu iraganeko Donostiara! 

Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak 1813. urtea baino lehenagoko Donostia irudikatzen duen murgiltze esperientzia aurkeztu zueno udazkenean. Hiru urteko proiektua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin egina, eta bidaia birtual honekin bukatzen dena.

Hiriko 3D eredu baten bidez, esperientzia berritzaile honek 1800eko Donostia errealitate birtualeko betaurrekoekin zeharkatzeko aukera ematen du. Hiru ibilaldi birtual dira, erabiltzaileak Plaza Zaharretik eta Udaletxetik bidaiatzera eramango dituztenak, eta garai hartako aerostato batean hirira hegaldi ikusgarria egitera eramango dituztenak, guztia 360º-tan egina.

Ibilaldiek izan zuten arrakasta ikusita, Gipuzkoako EHAEOk berriro irekiko ditu ateak, nahi duten pertsonek esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

ibilaldi birtualak asteburu honetan bertan egingo dira, apirilaren 25ean eta 26an. Interesa duten pertsonek, lekua gorde beharko dute formularioaren bidez.

Txandak betetzen joan heinean, desagertzen jaongo dira aukerak.

IZEN-EMATEA


Hiru ibilaldi 

Lehenengo ibilaldian hiria hegan egingo da garai hartako aerostato batean, Urumearen ekialdeko ertzetik abiatu eta Urgull mendiaren altueraraino iritsiko dena. Ikusleek, beren begiradarekin, iraganeko hiriaren 3Dn irudikatu dute 360º-ko zabaltasunean, goitik zein behetik.

Bigarren ibilaldia Lurrezko Atean hasiko da, hegoaldeko fronte gotortuan sartuta dagoen hiriaren sarreran; gero, Plaza Zaharra zeharkatuko du –gaur egun Bulebarraren zati bat dago han–, eta Kale Nagusia zeharkatuko du, Santa Maria elizaren atarian amaitu arte.

Azken ibilaldia Plaza Berrian hasiko da, gaur egun Konstituzioaren plaza den horretan. Ondoren, udaletxe eta kontsuletxearen barruan sartuko da, Udaletxeko eta Kontsulatuko areto ospetsuak eta gainerako gelak bisitatuko ditu, eta lehenengo solairuko balkoian amaituko da, plazaren ikuspegi orokorraz gozatzeko.

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldien edizio berria, Auditz Akularreko hirigintza-garapenari buruzko topaketa batek irekiko dena

Berriak - 2026ko apirilaren 15an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) lau eguneko ziklo berri bat antolatu dute 2026rako. Jardunaldi horiek jendearentzat irekita egongo dira —aldez aurretik izena emanda—, lurraldearen etorkizunari eta hiri-ereduari buruz hausnartzeko.

Saioetan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akularren garapena, Pasaiako portuaren etorkizuna, HAPOren eginkizuna eta auzoen biziberritzea. Jardunaldi bakoitzean adituak eta moderazio espezializatua egongo dira, eztabaida sortu, ezagutza partekatu eta ondorio baliagarriak ateratzeko helburuarekin, Gipuzkoa bizigarriagoa, jasangarriagoa eta herritarrengan oinarrituagoa eraikitzeko. Ziklo honen lehenengo saioa Auditz Akularreko hirigintza-garapenari buruzkoa izango da eta bihar (apirilak 16) egingo da. Saio horretan, Auditz Akularreko garapen-proposamenak aztertuko dira, bai eta proposamen horien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eragina ere. Era berean, etxebizitzaren arazoa eta garapen-ekimen horiekin duen lotura aztertzea bilatzen da.

Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Donostiako egoitzan, eta Patxo de León eta Maribi Juaristi izango dira hizlariak; Oihana Santolaria, berriz, moderatzailea izango da.

Hurrengo jardunaldiak:

Maiatzak 28 (Pasaia): Portua, hiri zatiketa eta etorkizun posibleak
Irailak 24 (Donostia): HAPO auzitan
Azaroak 26 (Errenteria): Auzoen biziberritzea

Jardunaldiek gai hauek azpimarratuko dituzte, besteak beste: lurralde-garapenaren hirigintza-, gizarte- eta ingurumen-inpaktua, portu-hiri harremana, hiri-plangintzako tresnak berrikusteko beharra eta auzoen hobekuntza integrala.

Bai Azahara Dominguez diputatuak, bai Edurne Aperribay Gipuzkoako EHAEOko lehendakariak elkarrizketa gune hauen garrantzia azpimarratu dute, lurraldearen erronkei modu bateratuan aurre egiteko eta hiri eredu kohesionatuago eta bizi kalitate hobeago baterantz aurrera egiteko.

INFORMAZIO GUZTIA, PRENTSA-OHARREAN

Clara Stella Vicari arkitektoak azken liburua aurkeztuko du Gipuzkoako EHAEOn

Berriak - 2026ko apirilaren 14an, asteartea - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordeak Clara Stella Vicari Aversa arkitektoaren Architettura: en el limitado borde terráqueo liburuaren aurkezpena antolatu du. Egilarekin batera, Xabier Unzurrunzaga, Marcello Sestito eta Oihana Santolaria egongo dira. Ekitaldia apirilaren 21ean, asteartean, izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Vicari ezaguna da Donostian San Sebastián: un continuo diálogo entre la ciudad y el mar aurreko lanagatik, Gipuzkoako EHAEOrekin argitaratu zuena. Lan berri honetan, lurraren eta itsasoaren arteko mugan dagoen arkitekturari buruzko hausnarketa proposatzen du, solidoa eta likidoa elkarrekin hitz egin eta elkar aldatzen duten topagune gisa ulertuta. Uraren ibilbidetik abiatzen den ikuspegi baten bidez, egileak ertz berezi hori osatzen duten dinamikak aztertzen ditu.

Ikerketak Bartzelona, Messina, A Coruña eta Donostia bezalako hiriak aztertzen ditu, baita zenbait proiektu arkitektoniko enblematiko ere, espazioa, denbora eta testuingurua bezalako faktoreek arkitekturaren eta uraren arteko erlazioan nola eragiten duten aztertzeko.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Ekitaldiaren ostean, mokadutxoa eskainiko dute.

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du KORRIKArekin

Berriak - 2026ko martxoaren 20an, ostirala - 0 Iruzkinak

Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik, eta datozen 11 egunetan Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko aldarria zabalduz. Ohiko moduan, lekukoa eskuz esku ibiliko da herriz herri, hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta batasuna irudikatuz.

Aurten ere, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du ekimenarekin, eta kilometro baten bidez euren babesa adieraziko dute. Parte-hartzaileek ozen aldarrikatuko dute “Euskara garela”, euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko helburuarekin.

Elkargoak dei egin die kide guztiei euren kilometroan parte hartzera, giroan murgildu eta euskararen aldeko ekimen kolektiboan aktiboki parte har dezaten. 

Hitzorduaren datuak:

Eguna eta ordua: Martxoaren 25ean, 12:44ean,

Lekua: Donostiako Tolosa hiribidean, Antik hotelaren parean. Elkargoari dagokion lekukoaren zatia 1758. kilometroa izango da.

1-tik 8-ra guztira: 350

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena