Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


LUIS PEÑA GANCHEGUIri OMENALDIA

Berriak - 2009ko azaroaren 20an, ostirala - 0 Iruzkinak

Datorren ostegunean, azaroaren 26an, Donostiako Arkitektura Eskolak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin batera, omenaldia egingo dio bere fundatzaileari, orain gutxi hil baitzen, apirilaren 2an. Omenaldiak hiru helburu izango ditu:
.- Arkitekturaren alderdi profesionala eta akademikoa ordezkatzen dituzten erakundeek Luis Peñak eremu horietan egindako ekarpena publikoki aitortzea.
.- Urte haietan haren inguruan izan ziren pertsonak bil daitezen sustatzea.
.- Haren ondarearen balioa belaunaldi berriei ezagutaraztea.

Era askotako ekitaldiak antolatu dituzte jardunaldi monografikorako:
.- Mahai-inguru programa DAGETeko paraninfoan. Ikasleek, ikasle ohiek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte.
.- Vista Alegre dorrearen maketaren aurkezpena. 30 ikasle boluntariok eraiki zuten 1/5 eskalan (6,7 m-ko garaiera) DAGETeko liburutegian, urriaren 16tik 18ra.
.- Luis Peña Gancheguiren lanari buruzko atzera begirako erakusketaren inaugurazioa. 2001eko abenduan Rezola Museoan egindako erakusketa antolatuko dute berriz, eta DAGETeko Erakusketa Gelan jarriko dute. Bideo emanaldi bat ere izango da.

Helburua Luis Peñaren ibilbide profesionalaren aldi nagusiak hurrenkera kronologikoan ezagutaraztea da, eta horretarako, aldi bakoitzeko lekukoak izango ditugu, hiru saiotan banatuak. Saio bakoitzean DAGETen ikasi eta Luis Peñaren estudioan lan egin duen arkitekto bat izango da moderatzailea

Imagen de cabecera del artículo

Higer

Berriak - 2009ko ekainaren 29an, astelehena - 0 Iruzkinak

HIGER -  Begiristain & Andonegi Arkitektura Bulegoa 

Arkitektoak: Iñaki Begiristain Mitxelena eta Ane Andonegi Santamaria

Jaizkibel mendiaren magalean kokaturik dagoen sendibakarreko etxebizitza, iparraldean Kantauri itsasoaren ikuspegi zabala du.

Zinkezko estalki zabal baten azpian babesturik, eraikina lurrari lotua azaltzen da, programaren gune nagusiak solairu bakarren banatuz.

Etxebizitzatik ikuspegia, orientazioa eta haizearen norantza nagusia, eraikinaren formarentzat erabakiorrak izan dira. Alde batetik, iparreko itsaseko ikuspegi ederrera begira kokatu dira etxebizitzako gune nagusiak, eta bestalde eraikina hegoaldera zabaltzen da, iparmendebaldeko haizetik babesten diren egoteko kanpo guneak sortuz.

Orubean etxebizitza albo batetan kokatzen da, igerilekua, baratza eta belardi zabalari lekua eginez.

Imagen de cabecera del artículo

ETXEBIZITZA PARISEN - HTC arquitectos

Berriak - 2008ko irailaren 02an, asteartea - 0 Iruzkinak

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BAT PARISEN 2005/2007 - HTC arquitectos


Karrikatik ikustezina, zurezko ate haundi bat iriki, ataripea pasa eta kontextutik kanpo aurkitzen du batek bere burua. Jabekideen kale barruan, patio luzengaren alde batean etxebizitzak daude behe eta lehengo solairuan, beste aldera planta bakarreko tailerrak. Galtzada-harriak zoruan, landareak, erropa balkoietan zintzilikatua, oholak, hormigoizko blokeak eta landareak berriro ere. Enkarguaren betekizunak: aurrekontu hestua, espazio beharra eta argitasun grina.

Ikusi gehiago...

Imagen de cabecera del artículo

ZUBIMUSU ETXEA - TOKI

Berriak - 2008ko uztailaren 10an, osteguna - 0 Iruzkinak

ZUBIMUSU ETXEA - TOKI


Zubimusu etxebizitza kolektiboak 9 etxebizitza, 14 garaje plaza eta 9 trasteleku antolatzen ditu, hala nola erkidegoaren lorategia eta berorren urbanizazioa. Kanpo espazioa den galeria amankomun batek oinplanta guztiak, behe oinplantatik bigarrenera, komunikatzen ditu. Honela, etxebizitza guztien sarrerak galeriatik suertatzen dira. Igogailua eraikinetik banaturiko elementu bat da, eta eskilara erdisoto oinplantatik hasi bigarrenera zuzentzen da,  galeria amankomunaren oinplanta guztiek eskilara honen bitartez konexioa dutelarik. Eraikinaren diseinua espazio amankomunei utzitako azalerek proiektua bereiztu dute eta oinarri horren gidaritzapean proiektua sortu da. Espazio hauen erabilera eta gozamena izan da eraikinaren aposturik handiena izan da, "ETXEBIZITZA KOLEKTIBOA" ulertzeko bide berri bati ateak zabalduz.

Ikusi gehiago...

329-tik 332-ra guztira: 332

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

11 - 17

Dokumentala + solasaldia: "Ellas en la ciudad", Reyes Gallegosekin Lekua: Tomasene-Casares kultur etxea (Altza) Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 17an, astelehena

11 - 20

Hausnarketa eta eztabaiarako XIV. jardunaldia: Turismoa eta hiria Lekua: Hondarribia Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 20an, osteguna

Twitter