Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

Donostiako Udala eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren arteko hitzarmena

Berriak - 2016ko uztailaren 21an, osteguna - 0 Iruzkinak

Enrique Ramos Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengarriko zinegotziak eta Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute IX DOCOMOMO Ibérico – Kultura ondarea eta gizartea biltzarraren inguruan. Kongresu hau azaroan egingo da Gipuzkoako hiriburuan eta Udalaren partaidetza Kultura ondarearen ekonomia eta kudeaketa arloan izango da. Beste ekintza batzuen artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea egingo da.

EHAEOko Ondarearen batzordea

Gipuzkoako EHAEOean ondarearen babesa eta kudeaketan laguntzen jarraitzen dugu. Ibilbide luzeko ekintzak egiten ari gara eraginkorrak izang aitezkeen leku eta foroetan parte hartzen. Hau guztia Ondarearen batzordeak egiten duen lan jarraitu eta zuhurrean ikus daiteke, eta aurretik egin den lanarekin IX DOCOMOMO biltzarraren ondoren fruituak ematen jarraitzea espero da.
 
Zehazki aurrera eraman diren ekintzan gure medioetan zabaldu ditugu. Baita ere guregana gerturatu diren guztiei eman diegu nahi zuten informazioa. Lan ildo honen adibide direa Trinitate Plaza estaltzeko abian jarri zen lehiaketarako errekurtsoa aurkeztu genuela, edota Arte Ederren Eraikinaren inguruan egin ditugun bitartekaritza lanak, egin genuen txosten bat barne gure webgunean kontsultatu daitekeena.
Gure medioak mugatuak dira, lanbidearen eta gure elkargokideen lanararen garapenera zor baigara nagusiki. Horregatik, gure elkargokideei eskerrak eman nahi dizkiegu askotan egiten duten esfortzu desinteresatuarengatik, horri esker, lanean jarraitzea ahalbidetzen baidigu.
 
Imagen de cabecera del artículo

Administrazioekin izapideak egiteari buruzko lege berria

Berriak - 2016ko uztailaren 13an, asteazkena - 0 Iruzkinak

2016ko urriaren 2tik aurrera ezinbestekoa izango da administrazioekin egin beharreko izapideak euskarri informatikoan aurkeztea, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioaen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak jasotzen duenaren arabera. 

Hori horrela, Donostiako Udalak maiatzaren 2tik aurrera obra txikietarako lizentzia eta erabilerako lizentzia on line edo bertaratuz egiten bada ere dokumentazio euskarri informatikoan aurkeztea onartuko du. On line aurkezten diren dokumentu guztiak sinadura digitala izan beharko dute eta ezin dute aurkeztu ondorengo aldaketarik.

Udalak berak tramitazio hauek egiteko beharrezkoak diren baldintzak zeintzuk diren argitaratu du.

Sinatzeko, egiaztatzeko eta zigilatzeko programarik ez baduzu, jakizu badaudela desberdinak, beste batzuen artean, Xolido Sign. ha publicado l

Imagen de cabecera del artículo

Martxan da KOMOMO prozesu parte-hartzailea: Nola kudeatu arkitektura modernoaren ondarea modu kolektiboan

Berriak - 2016ko uztailaren 01an, ostirala - 0 Iruzkinak

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapena multzoaren barruan.KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:

  • Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
  • Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
  • Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
  • Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

On lineko parte-hartze fasea irailaren 10ean itxiko da.

Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez! 

Imagen de cabecera del artículo

Osatu da Donostiako mugimendu modernoaren Aldizkari ibiltaria

Berriak - 2016ko ekainaren 28an, asteartea - 0 Iruzkinak

Pasa den ekainaren 25ean, eta Hiribiltzeneko azken asteburuarekin bat eginez, Aldizkari Ibiltari bat osatu zen, Iñigo León arkitektoak sustatuta, Donostiako mugimendu modernoaren espazioak eta/edo eraikinak lotzeko helburua zuena. Horrela, parte hartzaileek Nautikoa, Trinitate plaza, Zurriola eta Equitativaren barrena ibili ziren, Gipuzkoako EHAEOko egoitzan amaituz. Antolatzaileek puntu bakoitzean oihal bat zabaldu zuten non non koloretako sprayez lagunduta gerturatzen direnak espazio edota eraikin horrek iradokitzen diona irudikatu zuten. Murala, oraindik Gipuzkoako EHAEOko egoitzan ikus daiteke.

Jarduera hau Donostian egingo den IX DOCOMOMO Ibérico– Kultura ondarea eta gizartea biltzarraren barruan antolatutako promozio ekintzen barruan egin da. 

ARGAZKI GUZTIAK

Donostiako mugimendu modernoa Hiribiltzenekin uztartuko da Aldizkari Ibiltari bat osatuz

Berriak - 2016ko ekainaren 23an, osteguna - 0 Iruzkinak

Datorren azaroan Donostian egingo den IX DOCOMOMO Ibérico – Kultura ondarea eta gizartea biltzarraren barruan antolatutako promozio ekintzen barruan, Aldizkari Ibiltari bat osatuko da da larunbatean (ekainak 25), Hiribiltzeneko azken asteburuarekin bat eginez. Ibilaldia Donostiako Nautikoan hasiko da 11:00etan. Asmoa da oinezko ibilaldi bat egitea Donostiako mugimendu modernoaren inguruko zenbait espazio esanguratsu lotuz. Leku horietan 15 minutu inguruko zenbait ekintza egingo dira, guztiak kalean. Diseinatu den ibilaldia tarteka Hiribiltzenek planteatzen zuen ibilaldiarekin bat egiten du, aldizkari ibiltariak duen helburuetako bat sustatzen baitu: nabarmentzea eta sustatzea herrietan eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala.

Aldizkari ibiltariak honako espazio eta eraikinak batuko ditu: Nautikoa, Trinitate plaza, Zurriola, Equitativa eraikina eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako egoitza, non ekintzari amaiera emango zaion. Gainera, ekintza honekin batera, kongresua promozionatzeko beste ekintza bati emango zaio hasiera: Instagrameko argazki-lehiaketari: DOCOMOMO bat egin ezazu. Ibilaldi eta ibilaldi artean, beraz, bi izango dira egin beharrekoak espazio horietan: alde batetik oihal bat zabalduko da non koloretako sprayez lagunduta gerturatzen direnak espazio edota eraikin horrek iradokitzen diona irudikatu dezaken. Bestalde, mugimendu modernoari argazkiak ateratzera sustatuko da, eta hauek lehiaketan parte hartzeko balioko dute.

Informazio gehiago

Imagen de cabecera del artículo

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruko dibulgazio-jardueren programazioa

Berriak - 2016ko ekainaren 17an, ostirala - 0 Iruzkinak



IX DOCOMOMO Ibérico biltzarraren barruan, zenbait ekintza antolatu dira ekainaren 18tik azaroaren 11 bitartean. Musika, argazkilaritza, zinea, sare-sozialak... Mugimendu Mordenoko arkitekturarekin uztartuko ditugu.

Ikus dibulgazio jardueren programazioa!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Imagen de cabecera del artículo

Bioterra 2016ko tailer parte-hartzaileak arrakasta handia izan du

Berriak - 2016ko ekainaren 07an, asteartea - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak Bioterra azokan antolatu zuen tailer parte-hartzailean 15 pertsonek parte hartu zuten, eta oso arrakastatsutzat jo dute antolatzaileek. Zehazki, tailer honetan Irungo Errekondo-Iparralde zonaldea aztertu ziren, Oteiza eta Basterretxearen Hutsaren Etxea dagoen lekuan. Bertan, berdintasunezko elkarrizketarako gune bat sortzea lorte zen, eta emaitzak tokiko administraziora bidaliko dira, bideragarritasun hausnarketa eta inplementazio aukera gisa. 

Hain zuzen ere, ibilbide bat izan dezaketen bi ideia nagusi atera ziren: Oteiza eta Basterretxearen etxearen gehigarriak eraustea eta Iparralde etorbidearen tartea (30. zonaldean) itxuraldatzea. Toki-administrazioa oso interesatua agertu da hau guztiaren inguruan eta Jasangarritasun Batzordetik interes hori benetako konpromisuan bihurtu dadin lan egingo da. 

Imagen de cabecera del artículo

Herri Ametsa ikastolako ikasleak, benetako arkitekoak!

Berriak - 2016ko ekainaren 03an, ostirala - 0 Iruzkinak

Herri Ametsa ikastolako ikasleek beraien ikastola hobetzeko arkitektura proiektu bat  aurkeztu dute gaur EHAEOren Gipuzkoako egoitzan, Aizpuru Sarien baitan.

Julen Elícegui arkitektoaren eta Xabier Amilibia ikasketa-buruaren laguntzarekin, ikastola irisgarria izateko ikastolako solairu nagusiaren banaketa eta sarrera nagusiarentzako irtenbidea izan daitekeen proiektua aurkeztu dute. Ikasleak benetako proiektu arkitektoniko batean murgilduta egon dira azken hilabeteetan, eta Amilibiak adierazi duenez “proiektuan jaso diren zenbait hobekuntza aurrera eramango dira”.

Gipuzkoako EHAEOko Ondarearen Batzordetik (Aizpurua sariak antolatzailea), Gipuzkako beste eskola batzuk parte hartzera gonbidatu nahi ditu datorren ekitaldiari begira eta gure helburuetako batekin bat egitera: Arkitektura parte-hartzailea izan dadila hezkuntza sistematik hasita.

Aizpurua sarien inguruan

Aizpurua sarien helburua da Arkitektura hezkuntza zentroetan zabaltzea. Eskolei proposatzen dieguna da arkitektura-proiektu bat sortzea ikastetxea berarentzat izango dena. EHAEOk tutore-arkitekto bat jarriko du eta astero-astero ikasleekin elkartuko da ikasleen proiektuak zuzentzeko. Proiektu irabazleak ikastetxearentzako 1.000 €ko saria jasoko du eskola-materialean.

ARGAZKI GALERIA

217-tik 224-ra guztira: 330

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 21

Etengabeko trebakuntza: Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen (EEH) kudeaketa EAEn Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) Ordua: 15:00-20:00 2025ko urriaren 21an, asteartea

10 - 22

Etengabeko prestakuntza: Autobabesari buruzko GELA IREKIA Lekua: Streaming 2025ko urriaren 22an, asteazkena

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter