Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Bioeraikuntza adiskideak

Berriak - 2011ko azaroaren 29an, asteartea - 1 Iruzkinak

Bioeraikuntza adiskideak taldea azken 20 urteetan  topaketak antolatu ditu euskal herrian zehar.

Hurrengo bilera Abenduaren 17an, larunbata, Laudioko (Araba) Maestro Elorza kalean kokatutako Gastronomia Museoan (Zubiko Etxea) egingo da. 

 

Egitaraua honako hau izango da: 

 

LARUNBATA: 

 

10:30 Aurkezpena eta iradokizunak. 

 

Jordi Lluís Huguet-ek emango duen “Ur osasungarria etxebizitzan” hitzaldia 

 

16: 00 Bioerakuntza irizpideak erabiliz eraikitako ganga bakardun 3 solairutako etxebizitza batera bisita 

 

Ordu bitan bazkalduko dugu. Norberak eraman beharko du bere bazkaria. 

 

Hizlariaren saria, bidaia eta kudeaketa gastutarako ahal duenak ondorengo kontuan 10 € sartzea eskatuko da. 

GEA 

Euskadiko Kutxa:3035-0082-89-0821047752 

GERTUKO ARKITEKTURA TOPAKETAK 2011-2012

Berriak - 2011ko abuztuaren 03an, asteazkena - 1 Iruzkinak

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoko Kultura Sailak, arkitektoen eta arkitekturako ikasleen arteko topaketa batzuk antolatzen ari da. Bertan, zuen lanak, ideiak eta mahai inguruak aurkezteko aukera eman nahi dizuegu.Ekintzaren egitarau bat antolatzen joateko asmoarekin, deialdi ireki bat egiten dugu parte hartzera gonbidatuz.

Topaketetan parte hartzeko, ondoren atxikitzen den dokumentua bete eta biblio@coavnss.org postara bidali behar duzue.

Informazio gehiago jasotzeko Kultura Sailarekin jar zaitezkete kontaktuan 943 32 01 94 telefono zenbakian.

 

NOMBRE/ IZENA: ____________________

NOMBRE DEL ESTUDIO / ESTUDIOAREN IZENA: ______________________________

NUMERO DE CONTACTO / KONTAKTU ZENBAKIA:______________________________

TEMA PROPUESTO / GAIA (Resumen del proyecto a presentar o del tema que se propone):

MATERIAL NECESARIO / BEHARREZKO MATERIALA (Proyectormicrófonoordenador portatilaudio…):

TIEMPO ESTIMADO / BEHARREZKO DENBORA (max. 45 min. /gehienez 45 min.): 

Imagen de cabecera del artículo

Eraikuntza robotikoak

Berriak - 2011ko uztailaren 05an, asteartea - 0 Iruzkinak

San Telmo Museoak (FAB)BOTS erakusketa aurkeztu du Laborategia espazioan.
Disseny Hub Barcelona-k produzitutako erakusketa da eta hamar proiekturen bidez, diseinu eta fabrikazio digitalaren arteko jarraitutasuna arakatzen du fabrikazio pertsonalizatuko makinak asmatu, garatu eta programatuz.
Architectural Association (AA) arkitektura-eskolako eta IAAC Kataluniako Arkitektura Aurreratuko Institutuko ikasleek egindako proiektuen bilduma da, eta proiektu horiek diseinuko bi tailerretan garatu dituzte, Marta Malé-Alemany andrearen tutoretzapean eta Londresen Jeroen van Ameijde jaunaren eta Bartzelonan Víctor Viña jaunaren laguntzarekin.
Ikerketaren ondorioz, robot horiek sortu dira, eta horrek argi erakusten du —ohiko moduan industriaren produkzioak eskatzen duen optimizazioa alde batera utzita— konponbideak eskain daitezkeela, testuinguru ezberdinen arabera moldatzen diren konponbideak eta, materialen erabilerari dagokionez, konponbide oso-oso espezifikoak.Espazio horretako proiektuetan zera irudikatzen da, hainbat diziplinatatik egindako ikerketa, fabrikazio aditiboaren printzipioak ingurune berrietara egokituz eta ingurune berri horietan ezarriz, betiere materialen produkzioari lotutako kontzeptu berriak bultzatzen dituzten inguruneak izanik.Proiektuetan, habitat indibidualizatuak eta moldaerrazak eraikitzeko aukera aztertzen da, urruneko lekuetan edo azpiegitura mugatuak dituzten komunitateetan edo teknologia berriak eskuratzeko zailtasunak dituzten tokietan. Industriak ohiko moduan eskaintzen dituen konponbide estandarizatu eta aurrefabrikatuen kasuan ez bezala, makina horiek produkzioaren, ekonomiaren eta iraunkortasunaren eredu alternatiboak eskaintzen dituzte.
Imagen de cabecera del artículo

Zumaia irudikatzen

Berriak - 2011ko ekainaren 13an, astelehena - 0 Iruzkinak

Hurrengo ekainak 17tik aurrera arkitektura eskolako 5º mailako proiektuak erakusgai izango dira. Zumaian garatu dituzte ikasmailako ariketak. 

Erakusketa, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan izango da ikusgai. 

Ikus kartela atxikitako fitxategietan.

IGARTUBEITI_10 URTE

Berriak - 2011ko ekainaren 06an, astelehena - 0 Iruzkinak

Ramón Ayerza arkitektoak ezin izango du hurrengo ekainaren 12ko bisita gidatua zuzendu.

Bisita beraz, Manu Izagirrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak egingo du, Igartubeiti baserrian izandako eskuhartzearen filosofia eta irizpide orokorrak azalduz, 12:30etan. 

Oharra: Interesatuek aurrez izena ematea gomendatzen da. Gehienez 40 pertsonetako kopurua bisita bakoitzean.
Izen ematea telefonoz (943 72 29 78) edo e-mailez (igartubeiti@gipuzkoa.net) egin daiteke. 

IGARTUBEITI_10 urte

Berriak - 2011ko ekainaren 05an, igandea - 2 Iruzkinak

10. urteurreneko jardueren barne, ekainean, Igartubeiti Baserriaren Zaharberritzeari buruzko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte, 90. hamarkadan baserriaren zaharberritzean parte hartu zuten zenbait adituk.
 
Ekainaren 12an, Ramon Ayerzak, zaharberritzea zuzendu zuen arkitektoak eskainiko du bisita gidatua, 12:30etan.
 
Oharra: Interesatuek aurrez izena ematea gomendatzen da. Gehienez 40 pertsonetako kopurua bisita bakoitzean.
 
Caserío Museo Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio, 1.Km
20709 Ezkio (Ezkio-Itsaso)
Tel: 943 72 29 78

BISITA SAN TELMORA

Berriak - 2011ko martxoaren 23an, asteazkena - 2 Iruzkinak

San Telmo Museoaren inaugurazioa dela eta, museoak bisita gidatu batzuk antolatu ditu interesa duten arkitekto guztientzat.

Bisita eguna:

Martxoaren 29a, osteguna.
Bi txanda:
Goizez: 13:00etan.
Arratsaldez: 19:00etan.  
 
Bisitan parte hartu nahi duen elkargokideak izena eman behar du Ordezkaritzako Idazkaritzan edo e-mailez:secretaria@coavnss.org
 
martxoaren 28 asteleheneko 13:00ak baino lehen 
 
StudioBanana-ko TV kanalean entzun eta ikusi dezakezue Nieto eta Sobejano-ri eginiko elkarrizketa:
 
Imagen de cabecera del artículo

JUHANI PALLASMAA-REN HITZALDIA

Berriak - 2011ko urtarrilaren 25an, asteartea - 3 Iruzkinak

Kultura eta Natura zikloko azken jardunaldian Juhani Pallasmaa arkitekto finlandiarra izango dugu Donostian. Hurrengo ostirala urtarrilak 28, Andia kaleko Kutxa aretoan, arratseko 19:00tan izango da hitzaldia.

Pallasmaak, arkitekturaren eta zinearen inguruko espazio existentzialen inguruan hitz egingo du: Bizitako espazioak alegia. Azken urteotan, "Los ojos de la piel" liburua argitaratu zuenetik, "irudi hutsean" oinarritutako arkitekturaren kritiko nagusi bezala azaltzen zaigu Pallasmaa. Arkitektura garaikidea irudiaren menpe dago. Pallasmaaren kezka ildo horretatik doa, arkitekturaren esperientzia zabalago bat aldarrikatuz

281-tik 288-ra guztira: 301

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter