Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

AGORA 2015 Hiri Berrikuntza Lantegiak


2015ko urtarrilaren 09an, ostirala

AGORA 2015 Laborategietan izena emateko epea urtarrielen 15etik aurrera irekiko dugula jakinarazi nahi dugu. Internet bidez egin ahal izango da www.agora.coavnss.org helbidean

www.agora.coavnss.org

 

 

FORMATUA

Kongresua lau bloke tematiko handitan banatzea proposatu da:

 

  • Natura ingurunea:

    Hiria eta bere ingurunea. Lurralde antolamendua, paisaia, ekologia.

    Gai hauek landuko dira: “naturalaren” definizioa eta “naturala” hirian bistaratzea; lurraldearen etengabeko “antropizazio” prozesuak, orain aldi berekoak natura ingurunearen nolabaiteko “basatze” batekin eta nekazaritzaren indarra galtzearekin; naturalaren, industriaren eta hiriaren arteko mugak; baliabideak ustiatzeko jarduera edo modalitate berriak eta lurraldean duten eragina; iraunkortasunarekin edo natura ingurunearen erresilientziarekin zuzeneko lotura duten alderdiak ahaztu gabe.

     

  • Ingurune eraikia:

    Hiria eta bere etxeak. Etxebizitzaren, industriaren, zuzkidura/ekipamenduen, azpiegituren eta espazio libreen arkitektura.

    Hazkunde estrategiak analizatuko ditu berroneratzean eta desazkundean oinarritutako planteamenduen aurrean, eta hiri finkatua berregituratzeko modu berriak. Hiria kudeatzeko eta finantzatzeko modu berriak aztertuko ditu, eta plangintzaren malgutasuna eta egokigarritasuna, hiri ekosistema eta ekologiarekin eta iraunkortasunarekin lotura handiena duten alderdiak aztertuta.

     

  • Ingurune sozial eta politikoa:

    Hiria eta pertsonak. Hirigintza eta dinamika sozialak, zuzkidurak/hiri berpiztea, gentrifikazioa, partaidetza, hiriaren merkantilizazioa, publikoaren pribatizazioa, auzotar mugimenduak.

    Gai hauek jorratuko ditu: pribatuaren eta indibidual kolektiboaren arteko mugak, herritartasun anitza, partaidetza printzipio gisa inguruneari buruzko erabakiak hartzean; malgutasuna kudeaketan eta plangintzan egungo hiri ziurgabetasunen aurrean, eta gogoeta egingo du desazkundeaz eta hirikoaren eta landakoaren birplanteamenduaz.

     

  • Ingurune digitala:

    Hiria eta sarea. Ezagueraren, hirigintzaren eta errealitate areagotuaren laugarren sektorea, hiriaren geoerreferentziazioa, hub-ak, workshop city protocol, smart citie-ak.

    Teknologiak kudeaketan eta hiri espazioan eta hiriaren eraldaketan duen pisuaz mintzatuko da; hiri adimenduna versus hiritartasun adimenduna kontzeptuez; eten digitalaz eta ekonomia berriez eta aukera teknologikoez, eta kode irekiko (open source) enpleguaren ahalmenez eta mugez. Teknologiek hiri kudeaketa irekiago batean eta sormen eta eraldaketa kolektiboko prozesuetan duten zeregina analizatuko du, hiritarra subjektu politiko gisa, herritarren partaidetza, partaidetzazko tresnak eta sare sozialak.

 

Bloke tematiko bakoitzak (4) osoko hitzaldi bat izango du, eta laborategi bat, non aztertzeko hiru kasu aurkeztuko diren lehen eskutik.

Partaidetzazko eta lankidetzazko formatu bat planteatu da, non kasu praktikoek eta errealek tailer bakoitzaren alderdi tematiko zehatzen inguruan gauzatutako esperientziak azalduko dituzten; eta bestetik, kasu horiek ikertzekoak diren kokalekuak edo kasuak eta proposamen berritzaileak detektatzeko balioko dute. Hori guztia gogoeta konpartitu baten oinarri gisa eta erronka eta proposamenen definizioa egiteko.

Lurraldearekin eta hirigintzarekin lotutako diziplinetako (arkitekturako, ingeniaritzako, hirigintzako, geografiako, ekologiako, soziologiako…) ikasleei eta jardunean diren profesionalei zuzenduta dago, eta baita hirigintzaren desafio eta erronketan interesa duten elkarteei eta pertsonei.

 

Laborategien inguruko edukian sakondu nahi izanez gero sakatu hemen.

Iruzkinak

Oficina de Estrategia de San Sebastián/ Don: CUENTA EN TWITTER

Sigue toda la información de estos laboratorios a través de nuestra cuenta en twitter:
@agoraLAB2015 y utiliza el hashtag #agora2015dss

Lantegi hauen azken orduko informazio jasotzeko jarrai gaitzazu twitterren:
@agoraLAB2015 eta erabili #agora2015dss hashtag-a

Oficina de Estrategia de San Sebastián/ Don, 2015ko urtarrilaren 09an, ostirala

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

Twitter