Berriak - 2012ko urriaren 24an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Zorionak Urriak 24ean (Liburutegien egunean) zozketatu ziren liburu sortaren irabazleei.
El pack de libros / Liburu sorta
Irabazleak emailez jar zaitezkete gurekin kontaktuan biblio@coavnss.org liburuak nola jaso argitzeko.
Berriak - 2012ko urriaren 01an, astelehena - 0 Iruzkinak
Berriak - 2012ko maiatzaren 22an, asteartea - 0 Iruzkinak
1961garren urtean, Pablo Zabalo Ballarin arkitektoak, Carlos Elgezua Lasuen eskultorearen etxe-tailerra proiektatzeko agindua jaso zuen. Aurretik elkarlanean ibilitakoak ziren, besteak beste, 1953an Elgezuak Ignacio Zuloagaren omenez eginiko bustoa kokatzeko plaza txiki baten obrak zuzendu zituen Zabalok Eibarko San Andres elizaren aurrean. Arte adaxka ezberdinetatik datozen bi sortzaileek bat egiten dute elkarlanean eta honen islada azpimarragarritzat jo genezake Ibai-Ondo etxea.
Astigarragako Ibai Ondo etxe-tailerra neoeuskal estiloaren adibide nabarmena da. Hiri-villa bezala, landa estiloak propio dituen erremate, eskantzu edo xehetasunak jasotzen ditu bere fatxaden formalizazioan. Barruak ordea bestelako errealitatea azaltzen digu. Estilo neoeuskalduna alde batera utzita, mugimendu modernoaren lengoai garbia hautatzen du behe eta lehen oinek eskultorearen lan espazioak barne hartu ditzaten. Tailerra, lehiate handi batek iparreko argiz irudikatzen duen altuera bikoizdun hutsune bezala agertzen da. Etxearen behe solairuak arte sorkuntza espazio biurtzen dira eta bizitza bigarren solairura baztertzen da etxearen funtzionamenduan orden arrazional eta makinista sartuz.
Espazio sistema konplexu hau bere puntu gorenera iristen da eraikinaren egitura aztertzean. Tailerreko lanak oztopatuko lituzketen zutabe edo kolomak ekidin eta espazio diafanoak lortzen ditu Zabalok egitura osoa eraikinaren estalkian egokitutako hormigoizko zertxa batzuetatik eskegiz; garairako guztiz berritzaile biurtuz.
1998an, Astigarragako hiri hazkuntza zela eta, Ibai-Ondo etxea ordenazioz kanpo deklaratu zuten. Eraikinaren jabeak buru zirela, pertsona talde baten perseberantziak, borroka burokratiko luze baten ostean, lortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zuzendaritzak Ibai-Ondo eraikina Monumentu mailako Ondasun Kultural bezala iskribatu eta babesa bermatzea.
Erakusketa ibilitari hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako Ordezkaritzaren partetik, proiektoaren egileei, eraikin berari eta arkitektura ondarea defendatu dutenei eskaintzen zaien omenaldia nahi du izan.
ERAKUSKETA/ EXPOSICIÓN
IBAI-ONDO
etxe-tailerra / casa-taller
SORMENERAKO ESPAZIOAK · ESPACIOS PARA CREAR
Pablo Zabalo Ballarín, arquitecto & Carlos Elgezua Lasuen, escultor
Inaugurazioa/Inauguración
2012ko Maiatzaren 24 - 19:30 etan ::: 24 de Mayo de 2012 -19:30
En la delegación de Gipuzkoa del Colegio de Arquitectos Vasco-Navarro
Paseo Francia / Frantzia Pasealekua 11 20012 Donostia-San Sebastian
Berriak - 2012ko maiatzaren 17an, osteguna - 0 Iruzkinak
Berriak - 2011ko azaroaren 29an, asteartea - 1 Iruzkinak
Bioeraikuntza adiskideak taldea azken 20 urteetan topaketak antolatu ditu euskal herrian zehar.
Hurrengo bilera Abenduaren 17an, larunbata, Laudioko (Araba) Maestro Elorza kalean kokatutako Gastronomia Museoan (Zubiko Etxea) egingo da.
Egitaraua honako hau izango da:
LARUNBATA:
10:30 Aurkezpena eta iradokizunak.
Jordi Lluís Huguet-ek emango duen “Ur osasungarria etxebizitzan” hitzaldia
16: 00 Bioerakuntza irizpideak erabiliz eraikitako ganga bakardun 3 solairutako etxebizitza batera bisita
Ordu bitan bazkalduko dugu. Norberak eraman beharko du bere bazkaria.
Hizlariaren saria, bidaia eta kudeaketa gastutarako ahal duenak ondorengo kontuan 10 € sartzea eskatuko da.
GEA
Euskadiko Kutxa:3035-0082-89-0821047752
Berriak - 2011ko abuztuaren 03an, asteazkena - 1 Iruzkinak
Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoko Kultura Sailak, arkitektoen eta arkitekturako ikasleen arteko topaketa batzuk antolatzen ari da. Bertan, zuen lanak, ideiak eta mahai inguruak aurkezteko aukera eman nahi dizuegu.Ekintzaren egitarau bat antolatzen joateko asmoarekin, deialdi ireki bat egiten dugu parte hartzera gonbidatuz.
Topaketetan parte hartzeko, ondoren atxikitzen den dokumentua bete eta biblio@coavnss.org postara bidali behar duzue.
Informazio gehiago jasotzeko Kultura Sailarekin jar zaitezkete kontaktuan 943 32 01 94 telefono zenbakian.
NOMBRE/ IZENA: ____________________
NOMBRE DEL ESTUDIO / ESTUDIOAREN IZENA: ______________________________
NUMERO DE CONTACTO / KONTAKTU ZENBAKIA:______________________________
TEMA PROPUESTO / GAIA (Resumen del proyecto a presentar o del tema que se propone):
MATERIAL NECESARIO / BEHARREZKO MATERIALA (Proyector, micrófono, ordenador portatil, audio…):
TIEMPO ESTIMADO / BEHARREZKO DENBORA (max. 45 min. /gehienez 45 min.):
Berriak - 2011ko uztailaren 05an, asteartea - 0 Iruzkinak