Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

HIRI BERRIKUNTZAKO AGORA 2015 LABORATEGIAK


2014ko abenduaren 31an, asteazkena

 

HIRI BERRIKUNTZAKO AGORA 2015 LABORATEGIAK

Hiri plangintzaren eta ekintzaren eredua berrasmatzen

Ekitaldia 2015eko otsailaren 12an eta 13an izango da, Donostian, Carlos Santamaria Zentroan, UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean.

Pentsamendu kolektibo baten garapena izango da, ideiak kontrajartzean eta arkitekturaren, hirigintzaren eta plangintzaren inguruko kasu praktikoen analisian oinarritutakoa, oro har, gero modu zehatzagoan zentratzeko euskal esparruan, gipuzkoarrean eta hiri estrategia donostiarraren inguruan, eta azken emaitza begirada desberdinen eta proposamen adostuen multzo bat izango da, proiektuan gehituko dena.

Diskurtsoaren eztabaidan, iraunkortasunaz, landa/hiria orekaz, dentsifikazioaz, teknologia berriak gehitzeaz hitz egingo da; eta I+G+B industriara aplikatzeaz eta hiri eta eraikuntza arlokoarekin duen loturaz.

Jakina, politika arlokoarekin lotuko da, beti baitago oso lotua hiriarekin; egungo ekimenekin; herritarren lankidetzarekin; erabakiak hartzearekin eta proiektuen garapenarekin, eta biztanleak bere baliabide fisikoarekin duen identifikazioa eta herritarren eta agintarien arteko harremana finkatuko dira.

SARRERA

XXI. mendeko hiriak atzean utzi ditu paradigma zaharrak eta erronka berriak ditu aurrean. Hiriaren gizarte, ingurumen, ekonomia eta lurralde arloko errealitateak beste planteamendu batzuk behar ditu; izan ere, badirudi indarrean den hirigintzaren panteamenduek ez dietela erantzuten haren egungo premiei. Paradigma berriak proposatzea irtenbidea ote da?

Maila globalean sortzen ari diren erronka gehienek hiri dimentsio sendoa dute: hiriek garapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean eta lurraldearen antolamenduan duten egitekoarekin batera aipatu behar dira hirien hazkundea, urbanizazio azkarra (lurreko bi pertsonatatik bat hiri batean bizi da) eta populazioaren zahartzea, eta horietan garrantzi berezia dute baliabide eta azpiegituren kudeaketa eraginkorrak, horien iraunkortasunak, biztanleen bizi kalitateak… 

Horrela, bada, hiriek garrantzi kritikoa hartzen dute gure gizartearen eta gure etorkizunaren plangintzan. Ildo horretan, Europar Batasuna hiri dimentsioa gehitzen ari da bere politiketan, horiek Europako erronka eta desafio berrietara neurri handiagoan egokitu nahian, produktibotik sozialera, ingurumenekotik eta gobernamendutik igarota. 

Gizarte aldaketek, teknologia berriek, ingurumeneko ziurgabetasunek eta komunikazioaren teknologietako eraldaketek, egungo koiuntura ekonomikoarekin batera, planteamendu berrien premia jartzen dute agerian, horiekin hiri erronkei heltzeko. 

Beraz, aproposa da arkitektoek, hirigileek, enpresek, erakunde publikoek edo udalek gogoeta teoriko bat egitea, indarrean diren hirigintza eta plangintza analizatzeko eta tresna eta planteamendu berriak bilatzen aurrera egiteko. Hitzetik hortzera aipatzen dira joera berriak eta aplikazio eremu berriak. Hirigintza 2.0z, smart citie-ez edo hiri adimendunez ari gara; hiriak proiektu teknologiko eta/edo sozialen esperimentazio eremu berri gisa duen egitekoaz, urban lab-ez, living lab-ez; gobernamenduaz, partaidetzazko hiriaz, sare sozial eta herritarren esku hartzeko sare berriez; hiri berritzeaz, hiri trinkoa versus hiri lausoaz, hiri iraunkorraz…

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter