Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Asier Gogortzaren, Atariren eta Tabakaleren eskaintza Arkitekturaren Mundu Egunaren inguruan


2015ko urriaren 06an, asteartea

Urriaren 5ean 2015eko Arkitekturaren Mundu Eguna izan zen, eta hori dela eta EHAEOk eta beste erakunde batzuk eskaintza oparoa antolatu dute Arkitektura ardatz harturik. Aurreko batean EHAEOk prestatua zituen ekintzen berri eman genuen; oraingo honetan Asier Gogortza argazkilariak, Atari eta Tabakalaeraren eskaintzen berri ematen diezuegu.

Plaza berriak erakusketa, Asier Gogortza.

Pilotalekua da, dudarik gabe, Euskal Herriko elementu arkitektonikoen artean adierazgarriena. Herrigune guzietan, nola urrutiko auzoetan ere, toki nabarmenetan kokatuak ageri dira pilotalekuak, maiz elizaren eta Herriko Etxearen ondoan. Izan ere, pilota joko desberdinetan aritzeko ez ezik, pilotalekuak bizilagunen biltoki izaten baitira beti, gizarte eta kultur mailako hainbertze ekitaldiren aterpe.

Erakusketa hau Egiako Kultur Etxean egongo da ikusgai urriaren 30a arte (astelehenetik-ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30). Informazio gehiago, Donostia Kulturako webgunean.

 

 

Hiri sub/bertsioak 4, Atariren eskutik 

ATARI elkarteak Hiri Sub/Bertsioak-en laugarren edizio antolatu du. Ekimen honen asmoa publiko orokorrari arkitektura hoberena gerturatzea da

 arkitekturaren nazioarteko eguna dela eta. Hiria, arkitektura eta ondarea ditu aztergai. Proiektatu eta eraikitzeko artearekin ohituta ez dagoen publikoarentzako bereziki pentsatutako jarduera sorta interesgarri bat proposatzen da: hitzaldiak, hiriko toki esanguratsuei bisita gidatuak, erakusketa didaktikoak, haurrentzako tailerrak.

Hiri Sub/Bertsioak beti gai zehatz baten inguruan jarduten da, eta aurtengoan Irudia, edo irudiak, zentzu zabal batean, dira hautatutako gaia. Gai horren inguruan Jovel Arquitectura Vasca-ren zenbait hitzaldi, mahai inguruak eta lantegiak antolatu dira. Horien artean, nabarmentzekoa ANDA kolektibo argentinarrak, Donostiako MAUSHAUSekin batera harlauza hidraulikoekin egindako irudien inguruan emango dutena, edo kaleko marrazketaren ingurukoa.

Hiri Sub/Bertsioek hiria eta arkitektura ikuspegi desberdin baten argitan erakusten digute beti. Espazio publikoa beste modu batera erabiltzeko modua, hiria toki ezezagun batetik begiztatu, espazio bat ekoiztu dutenen eskutik bisitatu edo egunero bizi ditugun eraikinen prozesua ulertu... Azkeneko helburua bizitokiaren ulerpena erraztea da, arkitektoen ezagutzaren klabeak eskeiniz eta herritarrengan arkitekturarekiko gustua sortuz, bereziki arkitektura garaikidearekiko.

Informazio guztia Atariren webgunean dago.

 

 

 

Hiria eta beste politikak eta zine eta arkitektura, Tabakaleraren eskaintzak

Ohikoa den bezela, urrian arkitektura eta hirigintza gaiari lotutako hainbat ekintza proposatzen ditu Tabakalerak. Alde batetitk, Arkitektura: Film-Mintzairak programan parte hartuko du Cristina Enea Fundazioa, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin (UPV/EHU) elkarlanean.

 

Bestetik, urriaren 2an, Hiria eta Bestelako Politikak egitasmoaren laugarren ediozioa hasiko da. Programa honen abipuntua, espazio publikoaren eta hiriaren eraikuntzaren ekoizpenari era kritikoan begiratzeko beharretik sortzen da, horrela, praktika espazialak egiteko eta pentsatzeko beste modu batzuk eztabaidatzeko. Hiria eta Beste Politikak-en laugarren saio honek izaera praktiko eta aktibo bat duten jarreretatik abiatuz, arkitektura emantzipatu batetarako bidean hurbilpen ezberdinak bultzatu nahi ditu. Egitura arkitektonikoetatik, eta hauengatik ondorioztatzen diren posizio politiko berrien baitan, hausturarako aukera eta mugen inguruko eztabaida sustatuko duen gerturapena. Edizio honetan Uriel Fogué eta Cristina Gobernak tailer eta hitzaldi bana eskainiko dute.

Azkenik, aurten, Tabakalerako zine pantaila batuko zaio arkitekturari buruzko programari. Arkitektura eta Zinea izenburupean, bertan ikusgai izango diren hiru izenburuk osatutakoproiekzio zikloa proposatzen du. Urriaren 3an Harun Farocki zinegilearen Sauerbruch Hutton Architects filma proiektatuko da, 17an, Ella Raidel-en Double happiness, eta 31an Luciana Finaren In medias res.

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 09

Hausnarketa- eta eztabaidarako VI jardunaldia: Fatxaden birgaitzea eta hiri-paisaiaren eraldaketa Lekua: UPV/EHUko Arkitektura Eskolato Batzar gela (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter