Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Frontoiak eta pilota-jokoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak hautatu duen gaia Arkitekturaren Mundu Egunerako


2015ko urriaren 02an, ostirala

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak frontoiak eta pilota-jokoaren gaia ardatz harturik zenbait ekintza antolatu ditu 2015eko Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko. Hori horrela, datorren urriaren 5ean 18:00etan Gipuzkoako EHAEOk DOCOMOMO xafla bat ipiniko du Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. “Beotibar frontoia garai hartako arkitektura arrazionalistako adibide ezin hobea da, eta Gipuzkoako kultur ondarearen ikurretako bat da”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Ekintza honetan Tolosako agintariek eta Gipuzkoako EHAEOko ordezkariek parte hartuko dute. Ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII-XIX (Pilota jokoaren ezarpena Tolosako herrian XVIII-XXI) hitzaldia emango du, Tolosako Kultur Etxean (Triangelu plaza) 18:30ean. Hitzaldia irekia izango da, nahi duenarentzat.

Pilota jokoa, hiri garapena eta kultur-garrantziaren arteko harremanean sakontzeko asmoarekin, eta Arkitekturaren Mundu Eguna marko bezala izanik, EHAEOak, EHUko AGETek eta Campo Creativo Cero erakundeak Creative Commons Zinemaldia antolatu dute elkarlanean urriaren 22 eta 23rako, gai berearen inguruan. Frontoien inguruko zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiek osatzen dute egitarauaBesteak beste, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarruz UPV/EHUko AGETeko katedradunak frontoiak eta espazio publikoei buruzko egindako ikerketa-lana ezagutaraziko da, eta Azkoitiko Euskal Herriko Pilotari buruzko kulturgunearen proiektua, Carlos López de Ceballos arkitektoaren eskutik; Madrilgo Beti Jai frontoia babesteko prozesuaren berri ere izango dugu Fernando Larumbe, pilotari ohia, pedagogoa eta Salvemos el Frontón Beti Jai (Beti Jai Frontoia salbatu dezagun) plataformaren ordezkariarekin.

 

Beste ekintza batzuk

José Javier Pi Chevrot arkitektoa, Xabier Unzurrunzaga EHUko AGETeko irakasle emeritua eta Arkitekturan doktorea eta Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak El campanario Puerta-torre de Santa María, Donostia-San Sebastián (Santa Mariako Kanpandorre Atea, Donostia) hitzaldia emango dute. Asmoa da kartoian egindako Santa Maria Kanpandorreko berreraiketa sinbolikoaren proiektuari amaiera ematea. Hitzaldia Donostiako Santa Telmo museoan izango da urriaren 8an 19:00etan.

Azkenik, Gipuzkoako EHAEOk Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa ikusteko epea urriaren 30a arte luzatu du. Erakusketa Gipuzkoako EHAEOko erakusketa-gelan dago ikusgai. 

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter