Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Santa Mariako Kanpandorre Ateari buruzko hitzaldia


2015ko urriaren 07an, asteazkena

José Javier Pi Chevrot arkitektoa, Xabier Unzurrunzaga EHUko AGETeko irakasle emeritua eta Arkitekturan doktorea eta Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak El campanario Puerta-torre de Santa María, Donostia-San Sebastián (Santa Mariako Kanpandorre Atea, Donostia) hitzaldia emango dute. Asmoa da kartoian egindako Santa Maria Kanpandorreko berreraiketa sinbolikoaren proiektuari amaiera ematea.

Hitzaldia Donostiako Santa Telmo museoan izango da urriaren 8an 19:00etan. Sarrera librea izango da. 

Berreraikuntza honi buruz

1817. urtera arte Santa Mariako basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen. Elementu hau elizatik bereiztezina zen eta eliza gotiko izatetik barroko izatearen testigu izan zen; hiriko itsas eta merkataritza izaeraren identifikatzaile ere bazen kanpandorre atea.  Horregatik, eta Donostiako hiriaren historia herritarrei gerturatzeko helburuarekin, Iruki estudioko Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean, eta Verónica Ordozgoitiren (Ekida) laguntzarekin dorrearen kartoizko eraikuntza 1:2 eskalan egin zuten pasa den utailean. Gainera, Javier Estellak (Walk 3D) errealita birutaleko espazio bat sortu zuen, non bisitariek globoan bidaia bat egin zezaketen XVIII. mendeko Donostiako kaleetatik.

Berreraiketa hau Santa Maria basilikan bertan egon da ikusgai, eta bertatik ehundaka herritar pasatu dira ikustera. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter