Berriak - 2017ko martxoaren 03an, ostirala - 0 Iruzkinak
Zure erantzuna EZEZKOA bada, horrek esan nahi du egiten duzun gauza bakoitzerakokalitatezko profesionala bilatzen duzula, gaian aditua.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegazioko (COAVN-GI) kideok proposatzen dizugu profesional aditu batengana jotzea Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko, zure eraikinaren aurrealdea birgaitzeko, igogailu instalazioak egiteko edo ataria berritzeko beharra duzunean. Kasu horietan, profil profesional egokia da Arkitektoa.
Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.
Arkitektoak...
Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak Arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du. Arkitektoak burutzen duen kudeaketa globalari esker, emaitza optimizatuak lor daitezke.
Edozein zalantza baduzu, jar zaitez lasai gurekin harremanetan: 943 320 194
Berriak - 2017ko otsailaren 16an, osteguna - 0 Iruzkinak
Hernaniko Energiaren Astearen barruan egiten ari diren ekintzen barruan, Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzoreak larunbateko (otsailak 18) Energiaren Azokan parte hartuko du stand batekin. 10:00ak eta 14:00ak bitartean herritarrek eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dituzten kontsultak egin eta izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Hernaniko Energiaren Azoka 2017, energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzailea da.
Berriak - 2017ko urtarrilaren 31an, asteartea - 0 Iruzkinak
Hirigintza Arkitektoen Batasunaren asanblada egingo da datorren otsaileren 1ean Bizkaiko EHAEOean, XII. Hirigintza ikastaroa: Ekin lanari ikastaroaren hasierarekin bat eginez. Hori dela eta, parte hartzaileek egin duten manifestu bat ezagutzera eman nahi dute, aho batez onartua izan zena Espainiako Arkitektoen Elkargoen Batzar Orokorrean onartua izan zena.
Berriak - 2017ko urtarrilaren 19an, osteguna - 0 Iruzkinak
El Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarra en Gipuzkoa, a través de su vocal Ana Lezcano, ha ofrecido hoy una charla en Irún sobre qué es lo que hay que tener en cuenta a la hora de elegir un local para un negocio, organizado por la Agencia de Desarrollo Bidasoa Activa. Con motivo de esta jornada, la Cadena SER de Irún ha entrevista a la Presidente del COAVN Gipuzkoa para que nos hable de este tema.
Berriak - 2017ko urtarrilaren 13an, ostirala - 0 Iruzkinak
Iñaki Valcárcelen Donostiako kantoi biribilak erakusketaren irekiera berezia atzo arratasaldean egin zen EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzan. Erakusketa hau Cheyenne Harley Davidsonek babestu zuen, eta hori dela eta, motoak eta arkitekturak bat egin zuen giro onak faltatu ez zen ospakizun honetan.
Erakusketa urtarrilaren 18ra arte ikusi daiteke Gipuzkoako EHAEOko erakusketa gelan, 9:00etatik 14:00etara.
Berriak - 2016ko abenduaren 16an, ostirala - 0 Iruzkinak
Zure erantzuna EZEZKOA bada, horrek esan nahi du egiten duzun gauza bakoitzerako kalitatezko profesionala bilatzen duzula, gaian aditua.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegazioko (COAVN-GI) kideok proposatzen dizugu profesional aditu batengana jotzea Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko, zure eraikinaren aurrealdea birgaitzeko, igogailu instalazioak egiteko edo ataria berritzeko beharra duzunean. Kasu horietan, profil profesional egokia da Goi Mailako Arkitektoa.
Goi Mailako Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.
Goi Mailako Arkitektoak...
Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak Goi Mailako Arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du. Goi Mailako Arkitektoak burutzen duen kudeaketa globalari esker, emaitza optimizatuak lor daitezke.
Edozein zalantza baduzu, jar zaitez lasai gurekin harremanetan: 943 320 194
Berriak - 2016ko abenduaren 14an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Datorren abenduaren 17an Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun batzordeko kideak Tolosako Energiaren Azokan parte hartuko dute (Triangeluaren plazan). Herritarrek eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dituzten kontsultak eta zalantzak egin ahal izango dituzte. Ordutegia hauxe izango da 10:00etatik 14:00etara.
Tolosako Energiaren Azoka 2016 energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzailea.
Berriak - 2016ko abenduaren 07an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Bill Addis irakasleak Momentos clave en al historia de la construcción en Inglaterra hitzaldia emango du abenduaren 14an 12:30ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hitzaldia publikoarentzat irekia izango da. Egonaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, irailaz geroztik, eta hitzaldian, Eraikuntzaren Historia hartuko du ardatz, bere herrialdea hizpide hartuta (Ingalaterra). Hitzaldia gazteleraz izango da.
Bill Addisi buruz
Bill Addis ospe eta itzal handiko irakasle eta profesionala da. Makina bat argitalpen egin ditu eraikuntzaren historiari buruz. Berea da "Building. 3000 years of Design, Engineering and Construction" (Phaidon; 2012). Berak egiten du buru Eraikuntzaren Historiari buruzko Kongresu guztietako Batzorde Zientifikoetan. Profesionala izan da Londreseko Bureau Happold-en, eta irakasle, Reading Unibertsitatean eta Cambridgeko Arkitektura Sailean