Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO Biren lehen topaketa egin dugu

Berriak - 2017ko ekainaren 23an, ostirala - 0 Iruzkinak

KOMOMO Bi prozesuari hasiera emateko lehen topaketa egin dugu aste honetan hausnarketa gosari batean. Helburua: ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako gida egiteko oinarriak ezartzea. Perfil desberdinetako eragileak (arkitektoak, politikariak, historialariak...) parte hartu zutela kontutan izanik, bileran zehar aukera izan genuen asko hitz egiteko, partekatzeko eta hausnartzeko. Hau guztiarekin, emaitzen-txosten bat egingo dugu laster. Txosten hori, udazkenean egingo dugun tailerren abiapuntua izango da. Parte hartu nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza. Jar zatiez gurekin harremanetan, edo bete formularioa.

KOMOMO Bi prozesuari buruz

IX DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan egin ziren ekintzen barruan, KOMOMO prozesua abiatu zen, ondaren modernoaren kudeaketa kolektiboa definitzeko jarraibideak definitzeko asmoarekin. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren batera, eta lehen fasearen emaitzak oinarritzat harturik, bigarren faseari ekin diogu, Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburuarekin, eragile desberdinekin erabakia eta pixkanaka lurraldean zehar inplementatzen joango dena.

Imagen de cabecera del artículo

Arkitekto gipuzkoarren eguna 2017

Berriak - 2017ko ekainaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak

Pasa den ekainaren 16an Donostiako Nautikoak arkitekto gipuzkoarren eguna ospatu genuen. Ehun arkitekto inguru elkartu ziren giro oso atsegin batean eta 25 elkargokide gisa 25 urte eta 50 urte betetzen zituzten kideei omenaldia egin zitzaien. Hauexek dira:

50 urte:

  • Jesús Tanco Aldanondo
  • Juan Cruz Saralegui Díez

25 urte: 

  • José  María Alkorta Azkue
  • Vicente Andrés Just
  • Enrique Anterio Berganzos
  • Gloreia Ariztegui Huarte
  • Alejandro Arrospide Liceaga
  • José Joaquín Belio Larrinaga
  • Monika Benko Beobide
  • Alberto Ibaibarriaga Lamariano
  • Victoria Iglesias Vacas
  • Ignacio Iturbe Mach
  • Carlos López de Ceballos Garzón
  • Francisco López-Roldan Otaduy
  • Rafael Niño Rabadán
  • José Oleaga Mendiaratz
  • Guillermo Otaegui Zalakain
  • Antonio Sánchez Parandiet
  • Mario Bruno Sangalli Uggeri
  • Eugenio Urdambide Etxeberria
  • Mikel Uriarte Seminario

Hementxe duzue eguneko argazki bilduma.

Imagen de cabecera del artículo

Parte-hartze arrakastatsua ondarearen inguruko udako ikastaroan

Berriak - 2017ko ekainaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak

Contruido para durar. Patrimonio edificado de la A a la Z udako ikastaro arrakastatsua parte hartzearen aldetik, Gipuzkoako EHAEO eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatuta, Mario Domínguez Gipuzkoako EHAEOko Ondarearen batzordeko buruaren zuzendaritzapean. Parte hartzaileek, beste batzuen artean, aditu hauen hitzaldiak entzuko aukera izan zuten: Olaia Fontal Merillas, Valladolideko Unibertsitateko irakasle titularra; José Luis González Moreno-Navarro, Kataluniako Unibertsitate Politeknoko katedraduna; Mª Dolores Sanz Gómez de Segura, berriztapenean espezialista Petra S. Coop.en eta René Colonel, Pyrénees-Atlantiquesen arkitektura eta ondareko  lurralde-zerbitzuko burua. 

IKUS IKASTATOAREN EGITARAUA

Imagen de cabecera del artículo

DOCOMOMO plaka Irungo Anguera etxeari

Berriak - 2017ko ekainaren 14an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Irungo Alberto Anguera Etxeak, Luis Vallet de Montano arkitektoak 1930ean egina, jada badu DOCOMOMO plaka. Plaka ezartzearen ekitaldian honako hauek parte hartu zuten: Judith Ubarrechena, EHAEOko Gipuzkoako presidentea; José María García-Arenzana Anguera, Alberto Angueraren senitartekoa eta etxearen jabea, Marina Vallet de Montano, Luis Vallet de Montanoren biloba; Sergio Corchón Irungo Udalaren izenean eta Lauren Etxepare eta Fernando García, Luis Vallet de Montanoren monografiaren egileak.  

“Irungo Alberto Angueraren etxea herriko mugimendu modernoaren adibide bikaina da eta garaian pil-pilean zegoen estiloa zein zen erakusten duen obra esanguratsuenetarikoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.  

Luis Vallet de Montano (1894-1982) Huescako Plan herrian jaio zen, baina jaio eta berehala amaren sorterrira aldatu ziren: Irun. Irunen jaso zituen lehen marrazketa-eskolak eta 1920. urtean arkitekto-titulua lortu zuen Madrileko Arkitektura Eskolan. Euskal estiloa bereganatu zuen berehala baina 10 urteren buruan bere belaunaldiko arkitekto gehienen antzera, lengoaia arrazionalistari heldu zion. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira egilearen obra hauek: Irungo Casinoa, Irungo Kontserbatorioa, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxea izan zena, edota Porcelanas Bidasoako lantegia izan zena.  

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Pico del Pañuelo bekaren deialdi berria

Berriak - 2017ko ekainaren 08an, osteguna - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEO, Campo Creativo Cero eta Pico del Pañuelo koloniak izen bereko beka deialdia berri eman zuten atzo,  gipuzkoar elkargokideentzat, urriaren 5etik 11era disfrutatzeko izango dena. Azken deialdian bezala,  Madrilgo Legazpi fruta azoka izango du hizpide bekadun berriak, nahiz eta ikuspegi berri bat eman behar duen. 

Beka jasotzeko interesa dutenek, ekainaren 7tik irailaren 1era egin eharko dituzte eskaerak, Pico del Pañueloren webgunean bertan. Gune horretan ere, bekaren oinarriak aurkituko dituzte.

Atzoko aurkezpenean, orain arte beka jaso dutenen esperientzia eta proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen. Hauexek izan ziren:

  • Leire Azcona: Konparaketa: Pico del Pañuelo eta europar etxebizitza sozialen beste eredu arkitektoniko batzuk (1927-1930) 
  • Sonia González: Pico del Pañueloren garapen urbanistiko eta arkitektonikoa. 
  • Paula Amuchastegui eta Juncal Calvo: Pico del Pañueloren bizi kalitatea arkitektura eta hirigintzaren ikuspuntutik. 
  • Amaia Mateos eta Tomás Villanueva: Pico del Pañuelo koloniaren egiturazko analisia. 
  • Daniel Carballo: Madrilgo Beti Jai Frontoia 
  • Lorea Zaldua eta Ander Rodriguez: Madrilgo Beti Jai Frontoia (herritarren eta erakunde publikoen arteko bitartekaritza) 
  • Nerea Aranburu: Madrilgo Legazpiko fruta azoka.

  DEIALDI BERRIAREN OINARRIAK

Imagen de cabecera del artículo

II Ikus-entzunezko lanen lehiaketa Arkitektura eta Hirigintzari buruz Creative Commonsen

Berriak - 2017ko ekainaren 01an, osteguna - 0 Iruzkinak

EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritza Donostiako Creative Comomns zinemaldiaren Arkitektura eta Hirigintza sailarekin batera (#cCCd_fest), abian jarri dute Arkitektura eta Hirigintzaren inguruko II Ikus-entzunezko lanen lehiaketa creative commonsen (2017). Lehiaketa hau publiko orokorrari irekita dago, baina parte hartzaileek, gutxienez, elkargokide baten baseba beharko dute, oinarrietan jasotzen den bezala. Lehiaketaren irabazleak, 1.000 €ko balioa duen saria jasoko du. Parte hartzeko interesa dutenek, lanak 2017ko ekainaren 1a eta irailaren 20a bitartean bidali beharko dituzte.   

Arkitektura eta hirigintzaren inguruko ikus-entzunezko dokumentuak libreki partekatuak bultzatzeko helburuarekin sortu da ekimen hau, kolektibo profesionalari begira. Gaiak lanbidearekin zerikusia izan beharko du: eraikuntza elementuetatik, itxuraren inguruko hausnarketara; historiatik, pentsamendu kritikora... Deialdi honetan bat egiten dute arkitektura eta hirigintzaren inguruko ikus-entzunezko dokumentazioaren interesak eta kultura librearenak, ezagutzaren partekatzea eta orokorrean, komunaren filosofiarenak (commons). 

IKUS OINARRIAK (gazteleraz)

 

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuei laguntza emango die

Berriak - 2017ko maiatzaren 26an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEO Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdia zabaldu du. Gipuzkoako elkargokideek aukera izango dute laguntza jaso dezaketen proiektuak aurkezteko. Horretarako, Gipuzkoako EHAEOk 2.500 €ko laguntza emango dut proiektu bat edo batzuk finantzatzeko. Eskaerak aurkezteko ekainaren 30ean amaitzen da.

Ikusi hemen oinarriak 

Larunbatean egingo da Zarauzko Energia Azoka 2017

Berriak - 2017ko maiatzaren 24an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Zarauzko Energia Azoka 2017, energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzaile, larunbatean (maiatzak 27) eginGo da Zarautzen. EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak  stand baten bidez parte hartuko  du azokan honetan, Lege Zaharren enparantzan jarriko dena 11:00ak eta 15:00ak bitartean. Bertan,  eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argituko dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO

169-tik 176-ra guztira: 323

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter