Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

EITaren dibulgazio kanpaina berria


2017ko martxoaren 03an, ostirala

Jostun bati eskatuko al zenioke bihotzeko ebakuntza egitea? edo, Zirujau baten eskuetan utziko al zenuke zure eraikinaren osasuna?

Zure erantzuna EZEZKOA bada, horrek esan nahi du egiten duzun gauza bakoitzerakokalitatezko profesionala bilatzen duzula, gaian aditua.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegazioko (COAVN-GI) kideok proposatzen dizugu profesional aditu batengana jotzea Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko, zure eraikinaren aurrealdea birgaitzeko, igogailu instalazioak egiteko edo ataria berritzeko beharra duzunean. Kasu horietan, profil profesional egokia da  Arkitektoa.

Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.

Arkitektoak... 

  • Soluzio tekniko onena eskainiko dizu, kalitate estetikoarekin eta neurriko prezioan. 
  • Topikoak ahaztu! Ez gara beste profesionalak baino garestiagoak eta zu laguntzeko asko egin dezakegu.

Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak Arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du.  Arkitektoak burutzen duen kudeaketa globalari esker, emaitza optimizatuak lor daitezke.

Zalantzarik ez egin, plantea iezaguzu zure kontsulta.

 Arkitektoaren aholkularitza eskura duzu!

Gipuzkoako Arkitektoen datu-basea kontsultatu 

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez lasai gurekin harremanetan: 943 320 194

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter