Berriak - 2016ko abenduaren 14an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Datorren abenduaren 17an Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun batzordeko kideak Tolosako Energiaren Azokan parte hartuko dute (Triangeluaren plazan). Herritarrek eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dituzten kontsultak eta zalantzak egin ahal izango dituzte. Ordutegia hauxe izango da 10:00etatik 14:00etara.
Tolosako Energiaren Azoka 2016 energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan ardazturiko jarduera hedatzailea.
Berriak - 2016ko abenduaren 07an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Bill Addis irakasleak Momentos clave en al historia de la construcción en Inglaterra hitzaldia emango du abenduaren 14an 12:30ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hitzaldia publikoarentzat irekia izango da. Egonaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, irailaz geroztik, eta hitzaldian, Eraikuntzaren Historia hartuko du ardatz, bere herrialdea hizpide hartuta (Ingalaterra). Hitzaldia gazteleraz izango da.
Bill Addisi buruz
Bill Addis ospe eta itzal handiko irakasle eta profesionala da. Makina bat argitalpen egin ditu eraikuntzaren historiari buruz. Berea da "Building. 3000 years of Design, Engineering and Construction" (Phaidon; 2012). Berak egiten du buru Eraikuntzaren Historiari buruzko Kongresu guztietako Batzorde Zientifikoetan. Profesionala izan da Londreseko Bureau Happold-en, eta irakasle, Reading Unibertsitatean eta Cambridgeko Arkitektura Sailean
Berriak - 2016ko azaroaren 11an, ostirala - 0 Iruzkinak
Nazioartean Mugimendu Modernoaren arkitekturan adituak diren hizlariak IX DOCOMOMO Ibérico biltzarra – Kultura ondarea eta gizartea biltzarrean parte hartuko dute azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko den kongresuan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza, 2). Lehen aldia da Euskal Herrian gai honi buruzko biltzar bat egiten dena, eta honako hiru arlo tematikoak landuko dira: Mugimendu modernoa eta garapen soziala, Hiritarren parte-hartzea: heziketa, informazioa eta zabalkundea eta Kultura ondarearen ekonomia eta kudeaketa. Helburua da XXI. mendeko herritarrei helaraztea Mugimendu Modernoaren ondare kulturalaren balioa, obra hauek garai gertuago batean eraikiak izateagatik ez dutela balio arkitektoniko gutxiago. Bestalde, gizartearen inplikazioa sustatu nahi da eraikitako ondasun kulturalen kudeaketan.
Berriak - 2016ko azaroaren 07an, astelehena - 0 Iruzkinak
IX DOCOMOMO Ibérico Biltzarra dela eta (azaroak 16, 17 eta 18 Donostian) jarduera osagarri batzuk antoaltu dira. Beste batzuen artean, hiru bisita gidatu egigno dira lurraldeko ondare arkitektoniko modernoaren eraikuntza esanguratsuenak ezagutzeko. Bisitak adituengatik gidatuak izango dira. Doakoak badira ere, parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea.
Berriak - 2016ko azaroaren 05an, larunbata - 0 Iruzkinak
EHAEO Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak azaroaren 9 eta 10-ean ospatzen den Donostiako “Energia Azoka”-n stand baten bidez parte hartuko du eraikinen birgaitze eta eraginkortasun energetikoaren inguruko herritarren kontsultak erantzun eta zalantzak argitzeko.
Berriak - 2016ko urriaren 27an, osteguna - 0 Iruzkinak
Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina, Juan Rafael Alday arkitektoak 1931an egina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmenduan izango da ostiralean (urriak 28). Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikinean bertan, Donostiako Easo kalea 41-45ean kokatua, eta honako hauek parte hartuko dute: Enrique Ramos Hirigintza Jasangarriko zinegotzia Donostiako Udalean;Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea; Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoa eta Juan Rafael Aldayren senitartekoak
Berriak - 2016ko urriaren 25an, asteartea - 0 Iruzkinak
Pasa den urriaren 22an KOMOMO prozesu parte-hartzailearen aurretiko tailer bat egin zen Donostiako Reflex espazioan, hausnarketa faseari amaiera emanez. Antolakuntzatik adierazi dutenez "parte hartzaile kopurua ona izan da, eta adierazgarria taldearen pluraltasuna generoa, belanauldia eta jatorriarekiko". Tailerrean lortutako emaitzak ekintza honetako talde arduradunak analizatu eta laburtuko ditu IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarrean aurkeztuak izan baino lehen. IX. DOCOMOMO Ibérico tailerra azaroaren 16, 17 eta 18an egingo da Donostian.
Parte hartzaileak oso gustura agertu dira tailerrean. Oso eroso sentitu dira proposatu den dinamikarekin eta elkarrizketarako gertutasun-klima bat sortzea lortu da, emaitzen kalitatean islatzen dena. Emaitza hauek biltzarrean bertan emango dira ezagutzera estreinakoz.
Berriak - 2016ko urriaren 19an, asteazkena - 0 Iruzkinak
IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri zen martxan, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea amaitu eta gero, jaso diren emaitzak oinarritzat hartuko dira ondarearen kudeaketa partekatu bat egiteko estrategiak definitzeko antolatu dugun tailer honi hasiera emango diona. Tailer hau urriaren 22an egingo dugu 10:30ean hasita, Donostiako Reflex Espazioa (Egia kalea, 24). Joan nahi baduzu, oraindik izena eman dezakezu. IKUS EGITARAUA
KOMOMO prozesu parte-hartzailearen emaitzak aurkeztuko dira , Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapen amultzoaren barruan.
Gainera, espero da lortutako emaitzak Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izatea.
Prozesuaren helburuak
Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.