Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Eraikinen ikuskaritza, birgaitzea eta irisgarritasunaren inguruko herritarrentzako doako informazio-saioa


2017ko martxoaren 20an, astelehena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak informazio-saio bat antolatu du martxoaren 27rako (19:00) herritar guztiei irekia. Ekitaldi honetan Eraikinen Ikuskartiza Teknikoa (EIT), eraikinen mantenua, birgaitzea eta irisgarritasunaren inguruan emango da informazioa eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Baita ere, gai honen inguruan legediak zer dioen eta indarrean dauden diru-laguntzen inguruko informazioa emango da. Bilera Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Ana Lezcano eta Eduardo Montoya, Gipuzkoako EHEAEOko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako, interesa dutenek 943 320 194 telefonora deitu edota komunikazioa@coavnss.org helbidera posta bat idatzi beharko da.

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea (zer da EITa eta zeintzuk dauden behartuak egitera),  eta bestetik, EITa egiteak dituen onurak edota eraikin bat egoera onean mantentzea suposatzen duen aurrezpenaz informazioa ematea. Horregatik, Elkargoak laguntza eskaini nahi die herritarrei eta bere etxekoa ateak zabaltzen ditu edozein zalantza argitzeko. Hitzaldi hau Gipuzkoako EHAEOk EITaren inguruan egiten ari den kanpainaren barruan kokatzen da. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter