Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako EHAEO II Bioerakuntzaren Astean parte hartuko du


2017ko maiatzaren 15an, astelehena

Bioeraikuntzaren II. Astea, Kursaal Green, IEB, Kutxa Ekogunea eta Cristina Enea Fundazioak elkarlanean antolatua izan dena, maiatzaren 15etik 20ra bitartean egigno da Tabakaleran (Donostian), eta beste batzuen artean, Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordearen laguntza izango du. Ingurune osasuntsu batean bizi gara? edo, Zein harreman dago bizi garen etxebizitzen eta gure osasunaren artean? bezalako galderei erantzuteko, egitarau zabal bat osatu da, hemen laburbiltzen duguna:

Astelehena, maiatzak 15. Bioeraikuntza, errealitate bat.

19:00: Erakusketaren irekiera. “Etxeko Mikronatura”.

19:05: Hitzaldia. Ingurune jasangarri baterako hiriak. Hizlaria: Carlos Verdaguer. Hirigintza alorreko arkitektoa eta Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hirigintza irakasle elkartua.

19:45: Hitzaldia. Zer da bioeraikuntza hirian? Errealitatea ala utopia? Hizlaria: Carles Labernia. Arkitekto Teknikoa eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea.

20:30: Mahai-ingurua. Bioeraikuntza, errealitate bat. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.

Asteartea, maiatzak 16. Bioeraikuntza eta osasuna.

19:00: Hitzaldia. Osasun desberdintasunak hirietan. Hizlaria: Carme Borrel, Bartzelonako Osasun Publikoko Agentzia.

20:00: Hitzaldia. Osasuna eta bizi garen lekuen garrantzia. Hitzaldia. Baubiologie Espainiar Institutuaren aholkularitza.

Asteazkena, maiatzak 17. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan.                          

19:00: Dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa: Gutik zura (Iraupena: 90 min. Hizkuntza: euskara, gaztelerazko azpitituluekin). 

20:30: Solasaldia. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan. Habic, Aldundiko arduraduna, Mari Jose Barriola. 

Osteguna, maiatzak 18. Bioeraikuntza edo eraikuntza industrializatua.

19:00: Dokumentalaren proiekzioa: Alone in the Wilderness (Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Ingelesa, gaztelerazko azpitituluekin). 

20:00: Solasaldia. Bioeraikuntza vs. Eraikuntza Industrializatua: bioeraikuntzaren erronkak, eraikuntza konbentzionalaren alternatiba gisa. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.

Larunbata, maiatzak 20. Hitzetatik ekintzetara. Material naturalen inguruko tailer parte-hartzaileak aire librean.

10:00: Tailer praktikoak haur eta helduentzat Olatu Talkaren markoaren baitan. Joachim Reinecke-ren azalpenei jarraiki eta material naturaletatik abiatuz, kareore eta pigmentuak ekoitziko dira, ondoren José Manuel Bereziartua “Bere” artistak diseinaturiko horma-irudi bat irudikatzeko.

Larunbateko tailerretan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta izenematea ezinbestekoa da. Etortzeko bazara, eman izena.

INFORMAZIO GEHIAGO

OHARRA: Ekintza guztiak Tabakalerako 4. solairuan egingo dira, larunbateko tailerra ezin, Cristina Enea parkean egingo dena... 

  

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter