Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko prozesu bat jarriko dute martxan, apirilaren amaieran hasita


2017ko apirilaren 05an, asteazkena

Bi erakundeek aurkeztu dute gaur arratsaldean KOMOMO prozesua, agente espezializatuak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak parte hartzera irekita dagoena

 

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Arkitekto Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritza KOMOMO prozesuaren bigarren fasea jarri dute martxan, Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburuarekin. Gaur arratsaldean egin da prozesuaren aurkezpena, apirilaren amaieran hasiko dena. Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea eta Claudia Pennese, kultura-bokala Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialean. Bi erakundeek adierazi dutenez “ondare arkitektoniko modernoaren esparruan dabiltzan agenteak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak orokorrean elkartu nahi ditu prozesu honek”.

Judith Ubarrechenak esan duenez “Arkitektoen Elkargoaren helburuetako bat da arkitekturaren dibulgazioa herritarren artean”. Bestalde, administrazioaren zeharkako harremanak izan nahi ditugu horrelako proiektuetan lan egiteko, gure lurraldeko ondare arkitektonikoa balioan jarri nahi duena”, erantsi du.

Bestalde, Denis Itxasok aditzera eman du beharrezkoa ikusten duela erakundeen (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentua kasu) parte hartzea horrelako prozesuetan “ondare arkitektonikoa kultura ere bada eta haren dilbugazioa beharrezkoa baita”.

Claudia Pennesek, Arritokieta Eizagirre, Irati Otamendi eta Mikel Díaz de Illarrazak osatzen duten taldearekin batera, azaldu du nola pasa den urtean Donostian egin zen IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren markoan sortu zen ideia. “Hasieratik jarraipen bat izango zuen ekintza bat bezala planteatu genuen prozesu hau eta ez kongresuan bertan amaituko zen zerbait bezala”, esan du Pennesek. “Helburuetako bat da gaur egungo ondare arkitektonikoaren kudeaketan aldaketa bat bultzatzea, horregatik, lehen fasean lortu genituen emaitzetatik abiatuta ondare arkitektonikoaren kudeaketa eredu alternatibo bat definitzen saiatuko gara agente desberdinen parte-hartzearekin, eta pixkanaka lurraldean inplementatzen saiatuko garena”, gehitu du. 

Azkenik, Pennesek eta taldeko gainontzeko kideek lehen faseko emaitzak aurkeztu dituzte, bigarren fasearen oinarria izango direnak. Horien artean, azpimarragarria da ondare arkitektonikoaren ezagutza eza maila guztietan: politikotik hasita gizarte-mailara iritsi arte. “Horrelako datuak esku artean izanda, eman beharreko lehen pausua gizarteari informazioa helaraztea eta sentsibilizatzea izango da, eta ondarearen eraikin hauek duten balioaren partaide egitera, gure historia eta memoriaren parte diren heinean”, azaldu du. “Aldaketa hau gerta dadin, hezkuntza sisteman ere eman beharko lirateke aldaketak, kultura ondarearen inguruko materialak erantsiz”, esan du. Azkenik, lantalde honek ondorioztatu du “ondarean balioa hautemateko partekatutako kudeaketa bat beharrezkoa da gizarte helburuak dituen birmoldaketa izanik jomuga”. “Horregatik, bigarren fase honetan alde guztiekin adostutatuko eredu bakar bat izatera iritsi nahi dugu”.

 

Argazkian: Arritokieta Eizagirre, Irati Otamendi, Claudia Pennese, Denis Itxaso, Judith Ubarrechena eta Mikel Díaz de Illarraza.

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremantan:

Gipuzkoako EHAEO

Komunikazio saila

 Raquel López Viña

 komunikazioa@coavnss.org / 943 320 194

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

05 - 28

Jardunaldi teknikoa: Energia aurrezteko ziurtagiriak (EAZ) - Birgaitzearen etorkizuna Lekua: EHAEO Alava. Plaza del Renacimiento, 3 - behea. Vitoria-Gasteiz Ordua: 18:15 - 20:15 2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Twitter