Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO prozesu parte-hartzailean lehen fasearen emaitzen zabalkundea, eta bigarren fasearen abiatzea


2017ko martxoaren 31an, ostirala

IX. DOCOMOMO biltzarraren baitan KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri zen martxan, ondare modenarnoaren kudeaketa kolektiboaren jarraibideak definitzeko helburuarekin. Ekintza hau aurretik egin zen eta eman zituen emaitzak Biltzarrean bertan eman ziren ezagutzera. Gainera, Emaitzan Txosten bat egin zen, non prozesuaren nondik norako guztiak jasotzen diren. 

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egingo dena. Emaitza hauek eta KOMOMO prozesuaren bigarren fasea datorren apirilaren 5ean 18:30ean aurkeztuko dira Gipuzkoako EHAEOean. Aurkezpenean honako hauek parte hartuko dute: Denis Itxaso, Kultura Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea; Claudia Pennese Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kultura bokala eta RB3 Innovación Urbana Integrada unibertsitate start-upeko zuzendaria. Hain zuzen, prozesuaren lehen fasea diseinatu duen erakundea. Aurkezpenean taldea osatzen duten pertsona hauek izango dituzte lagun: Arritokieta Eizaguirre, Irati Otamendi eta Mikel Díaz de Illarraza, guztiak KOMOMO prozesuaren garapenean parte hartu dutenak. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter