Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Parte hartze handia Uliako Mintegiei buruzko mahai-inguruan, Gipuzkoako EHAEOak Donostian eraikitako ondarearen inguruan antolatu dituen eztabaida publikoen barruan


2017ko martxoaren 13an, astelehena

Donostiako Zubieta liburu-denda Gipuzkoako EHAEOren Ondareaaren batzordeak Donostian eraikitako ondarearen inguruan antolatu dituen eztabaida publikoaren lehen mahai-inguruaren eszenatokia izan zen pasa den osteguenan. Lehen topaketa honen gaia Uliako Mintegiak izan zen, eta aurreikusitako aforoa gainditu zen. 35 pertsona inguru parte hartu zuten, eta horien artean Uliako Bizilagunen Elkarteko kideak, Aranzadi elkartekoak edota Joanathan Chanca bertako zuzkidura-ekipamenduaren proiektuaren egileak. Eztabaian interesa zuten herritarrek ere parte hartu zuten, eta horrela, guztiek ikuspuntu desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Beste gauza batzuen artean, paisaia, ekipamendua, hirigintza eta parte-hartzea izan ziren jorratu ziren gaiak. Parkearen defentsan agertu zirenak, lekuak duen balio biologiko eta kulturalengatik hiriarentzako “aukera bat” dela denfedatu zuten. Bestalde, Jonathan Chancak esan zuen esku-hartze arkitektonikoa “hirigintzako planak leku horretarako adierazten dituen parametroen araberakoa dela, eta gaur egun dagoenaren zenbait puntu berinterpretatzen dituela. Esaterako, guardaren etxea, non bere balioa azpimarratzen den”.

Datorren topaketa apirilaren 6an (18:30) leku berean izango da, eta EHOPBak eta hirigintzako instrumentuak izango dute hizpide. Ekintza hau herritar guztiei irekia dago eta bilatzen dena da aldi berean eta foro bakar batean parte-hartze plural bat erakartzea, aditu eta: ez adituekin, non ikuspuntu teknikotik eta ez teknikotik zilegitutako ahotsak elkartuko diren, eta informazio trukaketa bat egongo den. Eztabaidaren formatua irekia izan nahi du, eta sarrera labur baten ondoren parte-hartzaileei emango zaie hitza.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter